13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hirien egitura

Hesituriko mendi baten inguruan hedatu ziren hiri

asko (akropolis = goi hiria) eta, hiriaren babeserako

azken lerr oa izateaz gainera, goialde haietan

eraiki zituzten greziarrek tenplu nagusiak edo hiriko

santutegia. Kaleak igarobidetzat hartuak ziren

eta irregularra zen haien trazaera. Etxebizitzak antzekoak

ziren kanpoaldetik eta gizarte klaseak ez

ziren auzoen arabera banatzen.

Berebiziko garrantzia zuen agora delakoak Greziako

hirietako bizitzan. Hiri err omatarretako foruaren

antzeko funtzioa betetzen zuen plaza publiko

handi zabal hark, hartara jotzen zuten

55

A

hiritarrek bilera politikoetan parte hartzera edo

merkataritza trukeak bideratzea, eta zer emonia

batzuen gertalekua er e bazen aldi ber ean. Atari

zutabedunez inguraturik zeuden agora haietako

batzuk, Stoa izenekoak, eta haien inguruan eraiki

ohi ziren Bouleterion (Batzar Etxe baten modukoa)

eta beste etxe nagusi batzuk.

Aro klasiko eta helenistikoetan, hirigintza mailako

irizpide arrazionalagoak bideratu nahi izan zir en,

kale-ordena ortogonalen araberako oinplanoen

bitartez eta osasun eta saneamendurako irizpideak

gogoan edukirik. Asmo horien adibidea dugu

Miletoko hiri-egitura berria, Hippodamosek K.a. V.

mendearen lehen erdialdean diseinatu zuena.

ARTE GREZIARRA

B

A

Atenastarren

thesauroa, Delfosko

santutegian.

In antis eraikin txiki bat

zen atenastarren

Thesauroa,

atenastarrek Apolo

jainkoari eginiko

dohainen gordailua.

Eraikin txikiak ziren

thesauroak eta

berezko lekua bete ohi

zuten temenos edo

santutegietan,

gainerako guztien

aurrean irudi ederrena

eskaintzeko balio

baitzuen hiriak bere

jainkoaren ohoretan

eraikitakoak.

B

Muino baten gainean

eraiki zen Atenasko

akropolia (goi hiria

esan nahi du

akropolis hitzak),

mizenastarren

garaian lehen Atenas

sortu zen eremuan.

Alboko eremuetara

zabalduko zen

gerokoan hiria, eta

hiriaren jainkosa

zaindari Atenearen

santutegi bilakatu zen

muino hura. Persiarrek

K.a. 490. urtean hiria

arpilatu eta suntsitu

eta gero, akropolia

berreraikitzea

proposatu zuen

Periklesek, hiriko

orduko agintari

gorenak,

eraberritzearen eta

persiarren aurka

lorturiko garaipenaren

ikur gisa. Fidias

eskultoreak jaso zuen

proiektua

koordinatzeko

agindua. Partenonez

gainera, beste hiru

eraikin handi dira

aipagarri: Propileoak

(santutegirako sarrera),

Erekteion eta Atenea

Nikeren tenplua.

Haiekin batean,

gogoan hartzekoak

dira esparru santu

hartan ugari azaltzen

diren estatua bikainak

eta beste elementu

batzuk.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!