13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

zioa bideratzen duen), idealizaturik edo estilizaturik

dagoen azalduz, ikuspegi nagusi bat

bilatu den (aurrez aurre edo irudibilduan), edo

hainbat ikuspuntuko ikuspegia eskaini nahi

izan den adieraziz.

• Materialaren ehundura eta akaberak: leundua,

zimurtsua, toles eta zimurren modelatze

lana zehaztuz edo xehetasunen aurkezpena

eginez, eta taila edo modelatze lan gestual

edo espresionista ageri duen esanez.

• Irudiaren modelatze lana , leuna ote den

zehaztuz, edo argi-ilun bortitzen bat ageri

duen esanez, kontuan harturik nolako eragina

duen argiak artelanean.

• Konposizioa. Forma geometriko baten barruan

inskribaturik dagoen edo ez azalduz, lana

simetria-ardatz, lerro diagonal edo kurbatuen

arabera antolatu den edo ez adieraziz, konposizioa

egonkorra edo bizia den zehaztuz, kontropostoaren

erabilera egiaztatuz, eta kanon

jakin baten araberako lana ote den esanez.

• Irudiaren mugimenduar en irudikapena

(halakorik bada. Mugimendu eutsia edo garapenean).

• Eskulturaren adierazkortasuna , aurpegiaren

eta keinuaren tratamenduaren bidez.

• Eskulturaren eta inguruko espazioar en

arteko erlazioa. Bolumenen eta ager daitezkeen

hutsuneen arteko jokoak.

• Eskultura gaiak: erretratu naturalista, idealizatua,

gaiak (hileta, erlijioa, mitologia, kronika…).

Pintura

• Pintura mota: olioa, akuarela, akrilikoa, enkaustikoa,

pastela edo fr eskoa. Euskarria:

mihisea, ohola, papera, horma, ganga…

• Artelana pintatu den modua . Marrazketa

kolorearen aurrean nagusi den edo alderantziz.

Pintzelkadak doi-doi sumatzen dir en,

teknika xehe zehatza eta lausodurak bideratuz

edo, aitzitik, pintzelkadak nabarmen sumatzen

diren eta artista, pintura bera aintzat

harturik, pinturar en trinkotasun, lodiera eta

kalitateez baliatu den (pintzelkada trinkoak

eta pinturaz beteak, finak eta gar denak laburrak

izatez gerotan edota luzeak eta izaera

gestual garbikoak).

• Konposizioa. Lanaren antolamenduan lerro

horizontal, bertikal edo kurbatuak azaltzen

diren, konposizioa simetrikoa den, itxia edo

irekia den, elementu nagusiak forma geome-

27

ZER DA ARTEA?

triko bakunen baten barruan inskribaturik

dauden, bai eta konposizioari egonkortasuna

edo bestela bizitasuna darion zehaztuz

(ikus konposizioari buruzko atala).

• Kolore mota. Kolorea bizia, leuna edo pasteldua

den edo ez, lausodurak bideratu diren

edo ez. Irudian gama nagusi bat baden edo

ez. Kolore harmonia bilatu den edo, aldiz, koloreen

artean kontraste bortitza dagoen zehaztuz.

• Argi mota. Argiaren bitartez nabarmen daitezke

elementu batzuk besteetatik.

Irudikaturiko argia artifiziala eta fokala bada

(horixe da, esate baterako, tenebrismoar en

ezaugarri nagusietako bat) ilunpean azalduko

da eszenako alde handiena eta argi-ilun

bortitz baten bidez ber eiziko dira konposizioko

irudi nagusietan argituriko atalak, irudia

bolumen eta naturalismo sentipen handi batez

hornituz.

Aurkezturiko argia naturala bizia bada,

itzalak are bortitzagoak izango dira eta argien

eta ilunen arteko kontrastea (argi-iluna) ar e

biziagoa. Halatan, handiagoa er e izango da

bolumen sentsazioa.

Argi naturala zabala eta lasaiabada , leunagoak

izango dira argiaren eta ilunen arteko

kontrasteak eta arinagoak halaber modelatze

lana eta bolumen sentipena (garai klasikoetan,

err enazimentuan eta neoklasizismoan

esate baterako, irudiari harmonia eskaintzen

dion elementua dugu kolore molde hori, kontuan

harturik margolan molde horietan nagusia

dela marrazketa pinturaren ondoan).

• Espazioaren irudikapen mota . Sakontasun

sentsazioa areagotu nahi izan den edo ez.

Aurkezturiko espazioak hiru dimentsioko sakontasunaren

sentsazioa helarazi nahi digun

edo ez, eta ahal bada, nolako baliabideak, eta

horiek zein zehaztasun mailan, erabili diren ere

zehaztuko da (irudibildua, aurrez aurreko edo

zeharkako perspektiba konikoak). Kasu hauetan

komenigarria izaten da puntuaren eta iheslerro

nagusien kokalekua zehaztea.

Irudiak beste espazio-interpretazio mota bat

eskatzen duen (kubista esate baterako) edo

irudia laua delako sentsazioa helarazten digun

adierazi behar dugu.

• Irudien irudikapen mota . Errealista naturalista

edo idealizatua den, halako estilizazio

edo joera maneratsuak ageri dituen, autorea

estereotipo formalen aplikazioan oinarritu

den, irudian halako deformazio espresionis-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!