13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. Aro Helenistikoa. K.a. 323 – K.o. I.

323. urtean hil zen Alexandro Handia. Aitak Grezia

batu eta gero, India eta Egiptora zabalduko zen

inperio izugarri handi bat hartu zien Alexandr ok

persiarrei konkistan. Har en heriotzar en ondoan,

ordea, banatu egin zen inperio hura. Merkataritzaren

emanak ber e horretan iraungo zuen Gr eziako

hiri batzuetan, K.a. II. mendean Err omak

konkistatu zituen arte.

Espiritu gr eziarraren mir esle handiak izan zir en

erromatarrak eta, hein batean bederen, haiei esker

ezagutzen dugu eskultura gr eziarra, lantegi

greziarretan bezer o err omatarrentzat egin zir en

kopien bitartez ezagutzen baititugu egun gr eziarren

eskultura gehienak.

GREZIAKO ARKITEKTURA

Arkitektura alorrekoa izan zen heleniarren espiritu

sortzailearen ekarri handienetako bat, erabakigarria

izan baita haren eragina mendebaldeko arkitekturaren

historia osoan zehar.

Greziarren iritziz, bat datoz edertasuna eta or dena,

harmonia, oreka eta aldeen arteko proportzioa

gidatzen dituzten kontzeptuak. Arteetan ez ezik,

isla izango zuen ikusmolde honek greziarren bizimodu

guztian eta filosofian (gogora dezagun Pitagoras).

Greziarrengandik aurrera, “klasikotasunaren”

kontzeptua zehaztu du mendebaldeko

arteak osotasunar en alde guztien arteko or eka

perfektuaren sinonimo gisa; har en arabera, pr e-

sentzia argia du osagai bakoitzak eta ez da gainera

besteak baino garrantzitsuagoa, ezta balio

gutxiagokoa ere. Aldeen ikuspegi partzialak helburu

du betiere osotasun batu, harmoniatsu eta

koherente bat erdiestea. Gizakiaren neurri edo eskalaren

araberako arkitektura da greziarra; hartan,

bat datoz elkarr ekin guztiz egokiturik forma eta

funtzioa.

Arkitektura gr eziarrak arkitrabe-estalki sistema

bat bideratu zuen eraikinetan eta, beraz, garrantzi

handia hartu zuen hartan zutabeak, euskarri

berezi gisa.

Arkitektura formetan edertasun eta ordena horiek

lortu ahal izateko, hiru arkitektura ordena bideratu

zituzten gr eziarrek, eta ez zir en ordena bakoitzaren

araberako jarraibidetik atera. Hona hemen

hiru or dena horiek zein dir en: doriarra,

joniarra (K.a. VII. mendean sortuak biak) eta korintoarra

(aro klasikoan sortuko zena).

Ordena doriarra. Greziako penintsulan sortu zen

ordena doriarra eta erruz erabili zuten han eta

Magna Graeciako kolonietan (Paestum, Selinunte,

Agrigento). Zur ez eraikitzen zituzten lehengo

tenpluen eskema imitatzen du or o har. Harriz bideratu

ziren lehen tenpluetan, zurezko haien itxura

imitatu zuten eta konposizio eta dekorazio-elementu

bilakatu zituzten jatorrizko elementu

funtzionalak (halatan, habeen ertzen antzera sortuko

zituzten triglifoak, eta arkitrabean mihiztatzeko

erabiltzen zir en zur ezko mihien itxurakoak

izango ziren tantak).

A B C

Triglifoa

Ábakoa

Ekinoa

Metopa

Frontoia

Frisoa

Arkitrabea

Kapitela

Enborra

Estilobatoa

Estereobatoa

52

Frisoa

Arkitrabea

Kapitela

Basa

A

B

Ordena Doriarra.

Ordena Joniarra.

C Kapitel Korintoarra.

Frisoa

Arkitrabea

Kapitela

Enborra

Basa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!