13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ARTE ERROMATARRA

Aurrekariak: Etruskoak

K.a. VIII. mende aldera egokitu ziren greziarrak Italiaren

hegoaldean eta Sizilian, eta Gr eziako arte

eta kulturaren foku guztiz garrantzitsua izan zen

ordutik aurr era Magna Graecia (horr ela deituko

zen aurr erantzean lurralde hura). Aldi ber ean,

egun Toscana izenaz ezagutzen dugun lurraldean

egokitu zen jatorria seguruenik Asia Txikian zuen

herri bat, bertako biztanleekin bat egingo zuena.

Etruskoak ziren. Nabari zen haien artelanetan

greziarren kutsua eta eragina, baina ber ezko

ezaugarriak ere bazituzten. Hileta-erritu eta ehorzketekin

ber eziki loturiko artea zen hura, handia

baitzen heriotzaren inguruko erritu horiek sineste

etruskoetan betetzen zuten lekua.

Tumulu itxurako hilobi handiak eraikitzen zituzten

etruskoek. Korridore luze baten ondoan zabaltzen

zen hil-ganbera, freskoz dekoratua eta etxe baten

egituraren antza zuena; areto hartan pausatzen ziren

hildakoen ostilamentuko gaiak eta tr esnak,

baita terrakotan landuriko sarkofagoak ere, hildakoen

irudiekin dekoratuak.

Greziarren aro arkaikoko moldeekin batean azalduko

zir en eskultura haietan plastika etruskoak

berezko zituen irribarr ea eta almendra itxurako

begiak.

VI. mendean loratze ekonomiko ikusgarria ezagutu

eta gero, arian-arian asimilatuz joan ziren erromatarrak

etruskoak V. mendetik aurr era. Bestalde,

eragina izango zuen plastika etruskoak

erromatarren artean, haren molde eta joera herrikoienetan

batez ere.

Senar-emazteen sarkofagoa.

Cerveteri, Etruria. Ka. 510. urte aldera.

Terrakotan egina. Neurri naturalean ageri dira

irudiak, kline baten gainean luze etzanak

(otorduetan jateko egokitzen ziren kline izeneko

ohe modukoan). Sarkofagoa da klinea. Aro

arkaikoko plastika greziarraren eragina nabari da

ile-adatsen geometrismoan eta formen trataeran,

baina etruskoak dira almendra itxurako begiak eta

pertsonaien irribarrea.

B

A

B

66

A Todiko Marte.

K.a. 400-350.

Brontzean landua,

142 cm garai da.

Klasizismo

greziarraren eragina

erakusten digu

eskultura honek,

gerlariaren jarreran

kontrapostoa bideratu

den irudi honetan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!