ta sumatzen den, edota bolumen eta formen halako aldaketa edo murrizte motar en bat ikusten den zehaztu behar da. • Pertsonaien adierazkortasuna . Aurpegiera eutsikoak dir en edo, aldiz, aske eta adierazkor azaltzen diren zehaztu behar da. • Koadroaren gaia. Natura hila, paisaia (idealizatua edo err eala), err etratu naturalista, idealizatua, espr esionista edo karikatura moldekoa, kronika-koadroa edo halako gertaeraren oroitzapena ospatzeko egina, gertaera hori koadroa egin zen garaikoa edo iraganekoa den (pintura historikoa), gaia mitologia, literatura, biblia edo erlijioarekin lotua den edo ez zehaztu behar da. 3. Azterketa estetikoa Honako alderdi hauen iruzkina egingo da: • Autorearen erreferentzia, haren biografia, ibilbide, arte interes eta ezagutzen dizkiogun beste artelanen gaineko iruzkin laburra eginez. • Artelana egin den testuingurua, haren alderdi formalak eta ideologikoak sortu den garaiko joera estetikoekin eta egoera soziopolitikoarekin loturik. Halatan azaldu ahal izango dugu mandatu baten ondoko obra den edo ez, eta zein egitekori begira sortu zen, edo artelana autorearen gai eta interes estetikoen araberakoa den, zehaztuz era berean zein zen autorearen nahia lan hari ekiterakoan. • Lanaren gaia edo eduki ikonografikoa (aurreko puntuarekin hertsiki lotua). Pintura edo eskultura lana bada, eszenan ageri diren petsonaiak edo elementuak deskribatuko dira, eta lan historikoa, mitologikoa, literarioa edo erlijiosoa bada, deskribatzen duen edo erreferentziatzat hartu duen anekdotari buruz ariko gara. • Artistaren asmoak eta arrazoiak , horiek iruzkinean aintzat harturiko lanean nola gauzatzen dir en argiturik. Artistar en konpr omi- so- maila, lanarekiko jarrera eta lotura, eta artelanak egin zen testuinguruan izan zuen eragina, egoera hartan aurrerapenen edo hausturaren bat ekarri zuen zehaztuz. Iruzkin baten garapenak argia behar du izan, esan gabe doa, baina eskema hau ez da zurrun hartu eta jarraitu behar. Askotan, garaian garaiko ideologia estetiko nagusiaz edo lana sortu zen gizarte testuinguruaz hitz egitera bultza gaitzake elementu formal batzuen gaineko azterketak. Adibidez, katedral gotiko bati buruz ari bagara, beira-leihoei buruz ari garelarik ezinbestez adierazi beharko dugu zein neurritan izan zir en erabakigarriak bideratu ziren soluzio teknikoak (aipatuko dugu, esate baterako, alboetako kargen eraginetik aske utzirik eta hutsarteak ir ekitzeko aukera zabaldurik, gangen bultzadak hormetako puntu jakin batzuetara biltzen zituzten gurutzadura-gangen garrantzia), eta adierazi er e egingo dugu zeinen garrantzitsuak diren ganga mota horiek tenpluaren barruko espazioaren nolakotasuna aintzat hartzerakoan. Estimazio honek, gainera, tenpluko hutsarteetan elementu horiek sarrarazi zituzten ideia estetiko-teologikoetara eramango gaitu ezinbestean (hutsarteetatik igar o den argiar en esanahi sinbolikoa). Baldin eta, garai ber eko adibide batez segituko dugu, portada gotiko bateko eskultur en irudikapenar en naturalismoa hartzen badugu aintzat, testuinguru sozio-ekonomikoarekin lotu ahal izango dugu gure diskurtsoa (merkataritza eta artisautzaren garapena eta, haien eskutik, lehiakortasunaren eta munduar en eta izadiar en aurr eko erlijio-sentiberatasun berri baten zabalkundea, filosofia tomistak edo teologia frantziskotarrak erakusten diguten bezala). Halatan, ordenatua behar du izan gaiaren garapenak, baina ez itsuki zurruna ezen, bestela jokatzen badugu, iruzkin mekaniko, baldar eta inpertsonal baten aurr ean gertatuko baikara. 28
Sainte Chapelle, Paris. 1243-1248. Ate-zangoetako eskulturak, Chartresko transeptuaren hegoaldeko atarian. 1225. urte ingurukoak. ▼ A B A 29 B ZER DA ARTEA?