01.11.2014 Views

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

26 da, eta Atxagaren beste lanetako batzuetan ere presente

dago, adibidez Markak. Gernika 1937 (2007)

saioan. Soinujolearen semean Davidek bere memoriak

biltzen ditu, Obaba kokaleku izan zuen bere

haurtzaroan eta Gerra Zibilean zein gerra ostean

jazo ziren gertaera mingarrietan sakonduz. Nobelan

azaltzen zaigun Obaba ez da, Obabakoaken bezala,

arrazoiaren bidez nekez azal daitezkeen gertaera fantastikoen

kokaleku, baizik eta arkadia urrun bat. Hor

dago Iruain, protagonistaren jaioterria, haran berde

eta bukoliko batean kokatua, nobelako bigarren espazio

utopikoarekin, Stoneham Ranch (Tulare County,

Kalifornia), batere zerikusirik ez duena. Stoneham

Ranchek pizturiko utopiaren lilura bertan behera geratzen

da hasieratik leku horren eta Gerra zibilarekin

dagoen loturaren bitartez. Izan ere, Stoneham Fields

(Britania Handia) 1937ko maiatzaren 21ean Gerra Zibiletik

Habana ontzian ihes egin zuten 4.000 euskal

umeren erbesteleku izan zen. Ildo horretan, Amerika,

Mundu Berria, Berpizkunde garaitik hona denetariko

bidaiariak eta artistak inspiratu dituen arkadia izatetik

urrun, arrazoi politikoak tarteko bere borondatez

erbesteratzen den euskaldun baten helmuga da Soinujolearen

semean.

Atxagaren hurrengo lanak, Zazpi etxe Frantzian

(2008), bestelako norabidea hartzen du. Obaba eta

euskal memoria historikoa alde batera utzita, nobelak

garai kolonialeko Kongo du ardatz. Kongoren

kolonizazio prozesuaren gaia literaturan arrotza ez

bada ere, Atxagak koska bat estuago egiten du kolonialismoa

eta haren krudeltasun mugagabea deskribatzeko

orduan. Atxagaren nobela ez da abentura

nobela bat, hots, kolonizatzaileek beren krimenak

justifikatzeko erabili zuten generoa, baizik eta haren

parodia zeinaren bitartez ideologia inperialista eta

hegemonikoaren puntu ahulak erakusten zaizkigun.

XIX. mendeko gerra karlistak eta, bereziki, Gerra Zibila

(1936-1939) azken urteetan euskaraz argitaraturiko

nobela askoren ardatz dira. Adibide moduan

aipa genitzake Joxe Austin Arrietaren Abuztuaren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!