01.11.2014 Views

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

30 Istorioa 1973an hasten da eta 1984an bukatu, komando

autonomoek Enrique Casas PSOEko senadorea

hil ostean. Narrazioak aurrera joan ahala, Zabalegi

eta Abaituaren biografiek bat egingo dute, eta

heriotza, bakardadea eta giza-ezintasunarekin obsesionaturiko

Abaituak bere buruaz beste egingo du.

Hamaika pauson Saizarbitoria esatera datorkiguna

zera da, iragana berriro osa daitekeela historiografia

ofizialak azaldu ez duena, hots, euskal gatazkak

eragin duen sufrimendu indibiduala eta kolektiboa,

kontatzeko helburu etikoarekin.

Bihotz bi. Gerrako kronikak (1996) nobelaren kasuan,

Saizarbitoriak narratzailearen eta bere emazte Floraren

bikote harremanaren beheraldia azaltzen du.

Anjel Lertxundi

Nobela hasieran narratzaileak aitortzen du emaztea

hil egin duela, sukaldeko leihotik botata. Une horretatik

aurrera, denboran atzera egingo du kontakizunak,

eta narratzaileak hilketa burutzeko jarraitu

zituen urratsak eta “gerra” domestikoaren gertaera

esanguratsuenak azalduko ditu. Gerra domestikoarekin

batera, beste gerra bat du aipagai nobelak, Gerra

Zibila, bikoteak sagardotegi batean gudari zahar

batzuekin igaroko dituzten saioetan gogora ekarria.

Gudari zaharrak, bando eta ideologia kontrajarrietakoak

gerra garaian, arratsaldero elkartzen dira

eszena berberak gogoratzeko. Erreferentzia hauek

guztiek agerian uzten dute gertaera beraren azpian

milaka istorio daudela eta iragana bisitatzea ekintza

subjektiboa dela.

Gorde nazazu lurpean (2000) da, gaur egun arte, Saizarbitoriaren

obrarik biribilena. Liburua bost nobela

laburrek osaturik dago: Gudari zaharraren gerra galdua;

Rossettiren obsesioa; Bi bihotz, hilobi bat; Marcel

Martinen aitatasun ukatua eta Asaba zaharren

baratza. Bost lanek, modu batean ala bestean, euskal

nazionalismoaren fantasiek eragin duten atrofia

sentimentalari egiten diote aipamen.

Gerra Zibilarekin batera ETAren indarkeriari buruzko

nobelen kopuruak gora egin du azken bi hamarkadetan.

Aipatzekoa da 1980eko hamarkadan ETAren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!