01.11.2014 Views

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

78

Gabriel Celaya

jainkozko maitasunaren poesia; eta, hirugarrenean,

1974 eta 1991 artean, maitasun sentituaren poesia

landu zuen. Bere lanen artean aipatzekoak dira En silencio

(1926), Ahora (1928), La voz en el viento (1931),

Cántico inútil (1936), Presencia a oscuras (1952), Cárcel

de los sentidos (1960) eta Primer exilio (1978).

Ángela Figuera Aymerichek joera modernistako

poesia landu zuen, emakumetasuna eta amatasuna

ospatu eta emakumeen eta haurren kontrako gehiegikeriak

salatzeko. Bere lehen liburua Mujer de barro

izan zen, 1948an argitaratutakoa, eta, ondotik, Soria

pura (1949), Vencida por el ángel (1950), Víspera de

la vida (1953), Los días duros (1953), Belleza cruel

(1958) eta Toco la tierra (1962) plazaratu zituen.

Azken biek arreta handiagoa jartzen dute gizartegaietan,

eta sufritzen ari den gizakiaren aldeko jarrera

sutsua adierazten dute.

Gabriel Celaya poeta aipagarria izan zen “poesia

konprometitua” delakoaren barnean. Poesia existentzialista

landu zuen lehen etapan. 1950eko hamarkadan,

konpromisoaren estetikarekin bat egin zuen,

eta horren fruitu dira Lo demás es silencio (1952) eta

Cantos íberos (1955) poema-liburuak. Halaber, esperimentalismoa

eta poesia konkretua landu zituen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!