01.11.2014 Views

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

62 hurbil daude. Ekialdeko Zen eta Tao espiritualtasuna

dira, euskal literaturako zein literatura unibertsaleko

beste lirika iturri batzuekin batera, bere poesiaren

isileko erreferentziak.

Bakartasun muturrekoaren poeta da Karlos Linazasoro,

taldearekin identifikatzeko zailtasunarena,

maitasun eta nahitasun gabeziarena eta, era

berean, horien beharrarena. Beste zenbait poema

libururen artean, honakoak argitaratu ditu: Euriaren

eskuak (1995), Kartapazioko poemak (1998),

Igerabiderekin batera ateratakoa, Inoiz izan ez garenotan

(2000), Eguzkia ateri (2001) eta Denboraren

aleak (2005).

Anfetamiña (Susa, 1983) poemategiarekin eman zen,

Aurelia Arkotxa

egile gisa, ezagutzera Xabier Montoia. Ordutik, beste

bi poema bilduma argitaratu ditu: Likantropo (Susa,

1985) eta Narraztien mintzoa (Susa, 1988). Atxagaren

Etiopiak planteatu zuen hausturaren oihar tzuna

suma daiteke Gasteizkoaren lanean. Rocka inguratzen

duen bazterreko mundutik gertu dagoen Montoiak

hizkuntza jasoaren eta subalternoaren arteko

bereizketa tradizional diskriminatzaileari ihes egiten

dio. Gaiei begira, hiri espazio desolatuak erakusten

dizkigu, eta bakardadean kokatzen du bere burua.

Maitasuna baino gorrotoa du balore, eta gorputzarekin

batera transfiguratzen zaio espiritua, amoral

bihurtzen da, indibidualtasuna aldarrikatzen du.

Rikardo Arregi Diaz de Herediak bi poema liburu argitaratu

ditu: Hari hauskorrak (1993) eta Kartografia

(1998). Poeta kosmopolita da, erreferentzia ugarikoa,

eta Atxagak eta Sarrionandiak bezala, eta haien bitartez,

Pessoaren, Audenen eta Kavafisen eragin sendoa

jaso du. Haiek bezala, bere lanetan kultura klasikoari

aipamen egiten dio, iragan historikoari, kultur tradizio

ezagun guztiei, baina baita egungo gertaerei zein

egunerokotasunari ere, gertuko errealitatea begirada

sakonago, kartsuago eta lirikoago batekin lantzeko

helburuarekin.

XXI. mendearen hasierako poesiak komunikazioa lehenesten

du, emozioa transmititzea. Horren adibide

Rikardo Arregi Diaz de Heredia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!