01.11.2014 Views

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

52 bait poetek herrialdean bertan jarraitu zuten beren

lanarekin, hala nola Salbatore Mitxelenak, Nemesio

Etxanizek, Juan San Martin Otsalarek eta J. I. Goikoetxea

Gazteluk penintsulako Euskal Herriaren kasuan.

Kontinenteko Euskal Herrian, J. Diharce Iratzeder eta

M. Erdozaintzi-Etxart dira aipagarri. Testuinguru horretan

sortu zen Parisen Jon Mirande heterodoxoa.

Azpimarratu behar da Monzon, Otsalar eta Mirande

izan ezik, gerra ondorengo errepresio giroan euskal

poesiaren garrari eutsi zioten idazle gehienak elizgizonak

zirela. Beraz, oso nabarmenak dira ikuspegi eta gai

erlijiosoak beren lanetan.

Egan, Euzko-Gogoa eta Igela aldizkarien bidez ezagutzera

eman zen Jon Miranderen (Paris, 1925-

Jon Mirande

1972) lana. 1950 eta 1952 urte bitartean Ihun-Argi

izeneko bilduma argitaratu nahi izan zuen, baina

proiektua ez zen aurrera atera. Egilea hil ondoren

haren lanaren hainbat argitalpen egin dira: Orhoituz

(1976), A. Eguzkitzak egindakoa; Ene jainko

eidol zaharra, lur! (1984), X. Olarrarena; Poemak

(1950-1966) (1984), Txomin Larrearena eta, azkena,

Ilhun-Argiak. Claroscuros (EHU, 1993), I. Aldekoak

eta E. Gil Berak atondua. Muturretara (prostituzioa,

alkohola, pedofilia, homosexualitatea...) eta

utopiara jotzen du Miranderen lanak. Poeren eta

Baudelaireren erromantizismo intelektualetik gertu

kokatu du Sarrionandiak Miranderen poesia; poesia

horrek adimena, kalkulua eta metodoa lehenesten

ditu, baina aske uzten du irudimena, ametsak eta

misterioak adierazteko. Sarrionandiaren iritziz, moralismoaren

eta didaktismoaren aurka altxatu zen

Mirande. Edertasuna bilatzen du haren poesiak,

ez egia. Haren poesiak ez du errealitatea interpretatzen;

aitzitik, ihes egiten du errealitatetik, haren

aurka dago.

Mirandek landutako sinbolismo baudelairetarrak ez

zuen jarraitzailerik izan garai hartako euskal literaturan;

hala ere, nolabaiteko arrastoa utzi zuen Gabriel

Arestiren lehen poemetan zein Mikel Lasaren (Getaria,

1938) poesian, Poema bilduma (1971) lanean jaso-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!