01.11.2014 Views

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

58 kausi ditzakegu erreferentzia eta aipuz beteriko liburu

honetan. Izan ere, liburuaren hitzaurrean esaten

den bezala, literatura oro finean metaliteratura

baita. Marinel zaharrak liburuak Izuen gordelekuetan

barrena liburuko hainbat poema berreskuratu

zituen, kartzelan eta ihesaldian idatzitako poemak

eskain tzearekin batera. Ahots ezkorra da nagusi

bertan, eta aurreko liburuaren intertestualitate nabarmena

baztertuz, literaturak ahal duenari buruzko

eszeptizismoa da nagusi. Gulliverren Bidaiak liburuko

perpaus bat parafraseatzen du Hnuy illa nyha majah

yahoo poemategiaren izenburuak, “zaindu zaitez, lagun”

esan nahi duen perpausa hain justu. Poetaren

ibilbide literario guztian hain presente dagoen heriotzaren

gaiaz gain, deserriarena da, ezbairik gabe,

Juan Mari Lekuona

liburu honetan nabarmentzen dena.

Izagirrek Itsaso ahantzia (1976), Oinaze zaharrera

(1977) eta Guardasola ahantzia (1978) idatzi zituen

abangoardismoko lehen aldian. Hamar urtean libururik

argitaratu gabe egon ondoren, Balizko erroten

erresuma (1989) kaleratu zuen, Josu Landaren iritziz

“manifestu militantea” dena. Hurrengo poemategiak,

Non dago Basques’ Harbour? (1997), gai edo

sinesmen jakin bati lotu gabe, gizakiak ongi sustraituta

dituen hainbat sentimendu adierazten ditu: aberria,

maitasuna eta beldurra, besteak beste. Poema

guztiak poetaren bizitzari lotutako alegiazko portu

batean kokatuta daude.

XX. mendeko bigarren erdialdeko poeten artean

bi emakumezko nabarmendu behar ditugu: Amaia

Lasa eta Arantxa Urretabizkaia. Bere lehen poemak

1971n eman zituen argitara Amaia Lasak (Getaria,

1948), Mikel anaiarekin batera, eta Geroaren arpegia

(2000) izeneko liburuan daude bilduta. Lasak ikuspegi

feminista eta femeninoa ekarri zuen euskal poesiara,

iruditeria konstante eta primarioaz (itsasoa, lurra,

haizea) baliatuta, eta hizkuntza zuzena, inolako itzulingururik

gabekoa, erabiliz. Bere poemek bizitzaren

alde guztiak jorratu dituzte, eta egilearen eskubide

sozial eta politikoekiko konpromisoa erakusten dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!