01.11.2014 Views

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

46 Narraziogintzan nabarmendu diren egileetako bat da

Joseba Sarrionandia (1958). Narrazioak (1983), Atabala

eta euria (1986) eta Ifar Aldeko orduak (1991)

dira bere bildumarik ezagunenak. Metaforez eta irudi

iradokitzaileez jositako prosa da berea; egileak elementu

fantastikoak eta elezahar zein ipuin tradizionalei

egindako erreferentziak tartekatzen ditu bere

lanetan. Bere azken narrazio bildumetan narrazio

hiperlaburrak, intentsitate handikoak aurki daitezke.

Errealismo majikotik eta Juan Rulfo bezalako egileetatik

gertu dago Inazio Mujika Iraolaren (1963) narraziogintza.

Bere lehen bildumako ipuinak, Azukrea

Karlos Linazasoro

belazeetan (1987), Auzunea asmaturiko geografian

kokaturik daude. Aipatu geografiak ahozko euskal

tradizioa du oinarri, eta kokaleku horretan arau

moralen hausketa, Rulfo, Faulkner zein Atxagaren

lanetan bezala, metamorfosiarekin ordaintzen da.

Geroko narrazio bildumetan Mujika Iraola elezaharraren

eta erudizio borgiarraren bidetik abiatzen da.

Larritasun existentziala da Karlos Linazasororen

(1962) narrazio askoren ardatza. Bere narrazio bildumen

artean aipatzekoak dira Eldarnioak (1991), Zer

gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000)

eta Ipuin errotikoak (2001). Linazasororen ipuinek istorio

maiz absurduak eta itogarriak azaltzen dituzte,

baina inguratzen gaituen errealitatearen kontraesanak

azaltzen asmatzen dute. Linazasororentzat, ipuina

idazleari lege ororekin hausteko askatasun handien

ematen dion generoa da.

Aipatzekoa da ere Xabier Montoia (1955) idazle eta

musikariaren lana. Bere lehen narrazio-bilduman,

Emakume biboteduna (1992), bere egin zituen errealismo

zikinaren teknikak amodio eta desamodio

egoerak ardatz zituzten narrazioak osatzeko. Gasteizko

hondartzak (1997) bildumako narrazioek, berriz,

Gerra Zibila eta gerraostea dute abiapuntu. Haien

helburua, baina, ez da lekukotza historiko dokumentatua

eskaintzea baizik eta errealitate gogor

batean harrapaturik dauden pertsona anonimoen

egoeraren berri ematea. Baina bihotzak dio (2002)

Xabier Montoia

Iban Zaldua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!