01.11.2014 Views

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

36 (testuan letra larriz agertzen da), bere seme-alabei

koaderno gorri batean idatziriko gutun luzea du oinarri.

Zazpi urte lehenago aitak berarekin eraman zituenetik,

emakumeak ez du haurren berririk izan. Bigarren

planoan, Amak seme-alabei koadernoa emateko

Venezuelara bidali duen abokatuaren bidaia azaltzen

zaigu. Koaderno gorriak amatasunaren eta nazioaren

arteko harremana edo, zehatzago esanda, militantzia

politikoa eta amatasuna tartekatzearen ezintasunaren

gainean gogoeta egiten du. Nobelak euskal nazionalismoaren

barruan genero bakoitzak jokatzen

duen rola berriro planteatzen du. Urretabizkaiak argitaraturiko

azken lana dugu 3 Mariak. Oraingoan ere

Itxaro Borda

gipuzkoarrak emakumeek euskal gizartean betetzen

duten rola du hizpide, baina kasu honetan zahartzaroaren

ikuspuntutik egiten du.

Euskal nazionalismoari, bai tradizionalari bai erradikalari

zuzenduriko kritika da, hain zuzen, Itxaro

Borda (1959) idazlearen lan askoren ardatza. Bere

lehen nobelak, Basilika (1984), bere idazkeraren

nondik norakoak ezarri zituen, hots, barrokismo

estilistiko eta formaletik ihes egiten duen idazkera,

kontinenteko euskal gizarte katolikoaren arau moral

eta sinismenekin hautsi eta gainditu egiten dituena.

Dena dela, Bordaren lanik esanguratsuena Amaia

Ezpeldoi detek tibe protagonista duen tetralogia

dugu: Bakean ützi arte (1984), Bizi nizano munduan

(1996), Amorezko pena baño (1996), Jalgi hadi plazara

(2007). Nobela beltza baliatuz, Bordak euskal

gizartearen gatazka gune nagusiak (egoera politikoa,

euskara, insumisioa, industrializazioa, emakumearen

rola) aztertzen ditu. Era berean, beste hainbat

emakume idazleen antzera (Walton & Jones 1999),

Bordak Chandler eta Hammetek bultzaturiko nobela

beltzan azaltzen den “hard boiled detective” delakoa

birplanteatu egiten du: Amaia Ezpeldoi detektibea

emozionala, abertzalea eta lesbiana da, eta Lenin

miresten du.

Bordaren konpromiso feministak eta kulturalak jarraipena

izan zuen %100 Basque (2001) lanean,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!