01.11.2014 Views

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

XX. mendeko euskal literatura - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

42

Kirmen Uribe

Azken urteetan nabarmendu diren beste bi idazle

Kirmen Uribe (1970) eta Unai Elorriaga (1972) dira.

Biek Espainiako Literatur Sari Nazionala jaso zuten

beren lehen nobelagatik, 2009an eta 2002an hurrenez

hurren. Elorriagak orain arte argitaraturiko lanen

artean –Van’t Hoffen ilea (2003), Vredaman (2005),

Londres Kartoizkoa da (2009)– aipagarriena da

SPrako tranbia (2003). Nobela hainbat hizkuntzetara

itzuli dute eta zinemara egokitu zuen Aitzol Aramaiok

2007an. Lanak Alzheimerraren eraginez oroimena

galtzen ari den Lucas du protagonista. Bi kontuk mantentzen

dute Lucas bizirik: Shisha Pagma igotzea eta

jadanik hilda dagoen emaztearen oroitzapena. Lucasekin

batera bere arreba Maria eta haiekin bizitzera

joango den Marcos gaztea azaltzen dira. Elorriagak

gehien estimatzen dituen idazleen artean daude Jorge

Luis Borges, Julio Cortazar, Juan Rulfo eta William

Faulkner, eta, hain zuzen, azken horren eragina sumatu

daiteke SPrako tranbian. Faulknerren Hotsa

eta ardaila nobelan erabilitako ahots aniztasuna

bere eginez, oroimen arazoak tarteko fantasiaren eta

errealitatearen artean bereizteko gai ez den Lucasen

mundua gerturatzen digu egile bizkaitarrak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!