22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. ARDATZA > Euskal Kostaldeko jarduera turistikoaren kudeaketa integrala

1. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

1.2 ILDOA > Turismo‐administrazioen eta ‐erakundeen arteko lankidetza.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak duela hainbat urtetatik babestu izan

du plangintza turistikoa egiteko tresnak ezartzea: esate baterako, Dinamizazio Turistikorako Planak. DTPak

eskualde mailan (eta batzuetan lurralde‐hedapen murritzagoko lekuetan, proiektuak hala gomendatzen

badu) plangintza eta ordenamendurako tresna gisa planteatzen dira.

Plan horiek ezarri direlako lortu dugu plangintzako tresna horien helburu nagusiak osatzen dituzten

funtsezko arloetan euskal turismoguneetan aurrera egitea. Hauek dira plangintzako tresna horietako batzuk:

produktu turistikoak sortzea, sektore turistiko publiko nahiz pribatua indartzea eta antolatzea,

turismogunea sustatzea eta merkaturatzea, eta turismogunerako egokiak diren kudeaketa‐formulak

zehaztea).

Gida Plan honetan eskualde mailako eta tokiko Dinamizazio Turistikorako Planetan oinarritutako plangintzaeredua

mantentzearen alde egin dugu. Horiek berrikusi eta Plan honetan definitutako turismogune eta

produktu‐lerro handietara egokitu beharko dira eta Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren oinarrizko

dokumentuetan (hala nola Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean eta Euskadiko

Turismo Marketin Planean).

Bestalde, euskal turismoaren garapenean eta plangintza egiten urteak eman ondoren, Euskal Kostaldean

jarduten duten erakundeen jarduerak koordinatu eta haien plangintza bilduko duen fase berria hasteko

beharra planteatu dugu, proiektu komun baina osagarrien aldeko apustua eginda, euskal itsasertzeko

turismoguneen arteko lehia eragozteko eta sortzen ari diren ekimenei lekua egiteko.

Erakundeen arteko koordinazioa denez Gida Planeko helburu nagusietako bat, plangintza turistikoaren

politikei batasuna eman nahi zaie beti, eta horretarako, ordezkaritza‐izaera izango duen mahai bat osatu eta

administrazio publikoen (Tokiko Administrazioen, Foru Aldundien eta Eusko Jarlaritzaren) arteko lankidetza

ahalbidetuko duten ekintzak sustatuko dira.

35

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!