22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.2 ILDOA > Eskaintza, oro har, hobetzea eta hondartzei edukiak ematea.

Plangintza horrekin, erabiltzaileen segurtasun‐ eta higiene‐baldintzak arautu nahi dira, baita zerbitzuen

ordenamendua ere; betiere, turistarentzat diseinu erakargarria mantenduta eta hiri‐hondartzetan erabilerakategoriak

ezarrita. Hondartza hauetan izango dute eragina erabilera publikoko planek: Hondarribia,

Zurriola, Kontxa, Ondarreta eta Santa Klara (Donostia), Antilla eta Oribarzar (Orio), Zarautz, Malkorbe eta

Gaztetape (Getaria), Santiago eta Itzurun (Zumaia), Deba, Ondarbeltz, Mutriku, Saturraran (Mutriku),

Arrigorri (Ondarroa), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio), Ea, Laga eta Laida (Ibarrangelu), Toña, Kanala

eta San Antonio (Sukarrieta), Laidatxu (Mundaka), Bakio, Gorliz/Plentzia, Atxabiribil (Sopela), Bariñatxe

(Sopela/Getxo), Arrigunaga, Ereaga eta Areeta (Getxo) eta La Arena (Abanto‐Zierbena/Muskiz).

Aurretik esan dugun moduan, Euskal Kostaldeko hondartzak jardueren eskaintza zabala garatzeko leku

paregabe gisa hartu behar dira. Udalerri mailan lan egin behar da eta pixkanaka hondartza aktiboaren

kontzeptua sartu. Hiri‐hondartzetan garatzea soilik gomendatzen dugu.

Hondartza aktiboaren kontzeptuarekin, hondartzaren erabilera udako hilabeteetatik kanpo luzatzea lortuko

dugu. Hondartzan jarduerak egin ahal izateko eguzkiaren eta eguraldi onaren garrantzia erlatibizatuko da.

Ikuspegi horrekin, hondartza baliabide garrantzitsu bihurtuko da, eta herriko jarduera turistikoa urte‐garaien

araberakoa ez izatea eragingo du. Eragin positiboa du, batez ere, publiko familiarrentzat.

Hondartza aktiboaren eskaintzak askotarikoa eta erakargarria izan behar du. Jarduerak bost (5) multzotan

egitura ditzakegu:

‐ Hezkuntza‐jarduerak. Aisialdiko eta bainurako tarteekin batera haur‐publikoen ikasketari

lotutako jarduerak egin daitezke, ikaskuntza‐agertoki bihurtuta. Horretarako, jarduera hauek

egin daitezke:

- Paisaia‐ingurunearen eta ingurumenaren interpretazioa, batez ere balio ekologiko

handieneko hondartzetan. Horretarako, hondartza bakoitzean azalpenezko ibilbide

seinaleztatuak egin daitezke.

- Hondartzan irakurketa‐ eta ikasketa‐puntuak jartzea (itzalpean eta lasai egoteko

lekuak, kontzentratu ahal izateko).

- Txapelketara bideratuta ez dauden kirolak irakastea; esaterako, igeriketa, urpekaritza,

arrauna, beste uretako kirol batzuk eta abar. Hori guztia araututako begiraleen

zaintzapean eta begiradapean egingo litzateke beti.

- Aisialdiko eremuak; esaterako, ludotekak eta haurtzaindegiak, haur‐jolaserako

ekipamenduekin eta jolaserako jarduerekin, betiere, txikiak zaintzeko eta haien

segurtasunerako espezializatutako langileekin.

- Hondartzatik gertu dauden eremuetan (portuetan) eta haur‐publikoari zuzendutako

eremuetan, itsas tailerrak egin daitezke itsas gaien bidez itsasoarekin lotutako lanak

ezagutarazteko (Itsasoaren Kultura programarekin lot daiteke), korapiloak egiten

ikasteko ikastaroak, nabigazioaren historia, karta nautikoen interpretazioa, ontzi eta

ibilbide laburrak eta abar. Horrez gain, tresnak, aparailuak eta espezieak

ezagutarazteko arrantza‐tailerrak ere egin daitezke, ingurumenarekiko,

iraunkortasunarekiko eta babestutako espezieekiko errespetu argia zabalduz.

‐ Kirol‐jarduerak. Dagoeneko askotan egiten dira. Horrekin lotuta, eremu edo guneak mugatzea

gomendatzen dugu: kirolak egiteko, oro har (boleibola, hondartzako golfa, gimnasia, futbola,

eskubaloia, petanka, badmintona, xakea eta abar), lekua behar duten jolasak egiteko aukera

eta egokitutako ekipamenduak dituen haur‐eremua (kometak, frisbeea, gazteluak eta abar),

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!