22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.3 ILDOA > Euskal Kostaldeko itsasoko, kiroletako, itsas bidaietako eta osasuneko turismoa bultzatzea

(baita kayak edo arrauna ere), ez dituzte segurtasuneko eta kalitateko baldintza onenetan egiten. Sektore

turistikoaren ahulezia horiek eta beste batzuk baloratuta, praktika horietarako portuetako eremuak egokitu

beharko dira.

Kasu horretan, kasu bakoitzean eskuduntza duen administrazioarekin batera lan egingo dugu portuetako eta

itsasoko instalazioak egokitzeko eta gaitzeko (ontziratzeko tokiak, arrapalak, lehorreratzeko eremuak,

lehorreko portuko eremuak, buiak, pasabideak, ibaiak dragatzea, ontziratzeko igarobideak, sarbidearrapalak

eta abar). Gida Plan honek itsas ondarea, adierazpen historikoak eta sektoreko profesionalak

mantentzearen alde egiten duenez, helburu turistikoetarako espazio berriak jartzeko jarduerak portuko

gainerako erabiltzaileen ahalik eta adostasun handiena lortuta egingo dira, eta ahalik eta errespetu

handienez.

Kostaldearekiko eta haren inguruan egin daitezkeen jarduerekiko interesak presio handia eragiten die

portuei. Portuek erabilera tradizionala mantendu beharko lukete, baina aldi berean funtzionalitate eta

jarduera berrien integrazioan beharrezko oreka bilatu behar da, aisialditik eta turismotik eratorrita, jarduera

berri horiek tokiko onura sozioekonomikoa ekar baitezakete.

Eusko Jaurlaritzaren Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak burutan du erabilera profesionalak (turistikoa

barne) batera egitea ahalbidetuko duten neurriak hartzea EAEko portuetan. Neurri horien artean daude

araudia berrikustea eta EAEko Portuetako Sektore Lurralde Plana idaztea. Plan hori itsas jardueraren

sustapenerako Plan Estrategikoarekin eta portu bakoitzeko Plan Estrategikoekin osatu beharko da. Baina

Administrazio Turistikoari dagokio Euskadiko eta lehiakideen itsas errealitatea ondo ezagutzea, gune horren

interesa ebaluatzeko eta portuetako gaian eskuduntza duten erakundeei beharrak jakinarazteko. Horrez

gain, itsas turismoaren inguruko ezagutza eta Euskadik azpisegmentu horren baitan eskaintzen duen aukera

hobeto aztertu beharko da.

Hau da susta daitekeen proiektu posibleetako bat: enpresa pribatuekin batera, Kostaldeko itsas bidaia txiki

moduan (3‐4 egun) itsasoko ibilbideen eskaintza egitea. Dena den, ekimen hori nabarmen baldintzatuta

dago itsasoaren ezegonkortasuna dela eta, baita uda‐garaian ere.

Kirol‐egonaldiak hartzeko aukerari dagokionez, berriz, espezializatutako kirol‐turismogune gutxi batzuk gara

daitezke klubek, taldek, selekzioek edo beste kirol‐talde / talde tekniko batzuek kontzentrazioak egin

ditzaten. Gainera, baliteke errendimendu altuko zentroak ere sartu ahal izatea. Esperientzia gisa har

daitezke Catalunyako kirol‐turismoguneak. Dena den, Euskadin ez dago kirol‐instalazio eta ostatu emateko

instalazio egokirik eredua osorik estrapolatzeko (gainera, baldintza meteorologikoak ere ez dira hain onak).

Kirol‐turismoguneak garatzeko aukerari dagokionez, eta arrauna egitearen eta traineruen gertakari

historikoa kontuan hartuta (berezitasun eta erakargarritasun turistiko handiko elementua baita), oso modu

interesgarrian baloratzen dugu Orion Arrauneko errendimendu altuko zentroa garatzeko proposamena.

Gainera, proposamen hori osa daiteke instalazioan bertan arraunaren museo txiki bat jarrita.

Hauek dira antzeko programaren bat jarri duten adibideak eta ereduak: Sporthotel & Medizinisches

Zentrum Parkhöhe Hapimag Zentroak, Senior eta Actif programak (www.hapimag.com), UCPA

(www.ucpa.com), Club la Santa (www.clublasanta.es).

Aurrekoa baino eredu malguagoa da itsasoarekin lotutako diziplinetan entrenatzeko gutxieneko azpiegiturak

sortzea. Horretarako, aldagelak, dutxak, jarduera zaintzeko eremua, buiak, neurketa‐ekipoa, sendagilearen

eta masajistaren zerbitzu puntualak eta abar jarri behar dira. Zehazki, triatloi‐eremua egokitu liteke, edo

surfa edo beste diziplina batzuetan entrenatzeko beharrezko ekipamendua.

Estatuan garatzen ari diren proiektu bat aplika daiteke Euskal Kostaldean: itsas turismoa praktikatzea

ahalbidetzen duen aisialdiko turismogunea eratzea, hain zuzen ere. Hau da, urarekin kontaktuan dauden

opor aktiboen eskaintza osatzea, aisialdiko itsas jarduera mota oro egiteko aukerarekin: bela arina, itsas

72

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!