Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria
Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria
Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
5. ARDATZA > Euskal Kostaldea markaren marketina

5. ARDATZA > Euskal Kostaldea markaren marketina

Helburu

orokorra

Jardueraildoak

Euskal Kostaldearen turismogunerako nahi den kokapena lortzea, elementu bereizgarritzat hartuta

kulturarekin eta itsasoko gastronomiarekin lotutako aisialdiko eta jolaserako eskaintza eta hondartzako

eta itsasoko ekintzak, ingurumen eta osasun interes handiko ingurunean.

5.1.‐ Euskal Kostaldea izendapen geografikoaren marketing‐politika diseinua

5.2.‐ Sustapeneko ekintzak garatzea.

5.3.‐ Merkaturatzeko, salmenta ondorengo eta leial bihurtzeko prozesuak hobetzea.

Ardatzaren orientabidea

Markaren kokapena kontsumitzailearen edo turistaren lehentasunen eskalan hartzen duen tokia da, antzeko

beste marka lehiakorrekiko pertzepzioaren arabera. Euskal Kostaldearen egungo pertzepziozko mapa

produktu eta eskaintza turistiko urriek baldintzatuta dago, baita askotariko eragileek egindako sustapenekintzen

ondorioz transmititzen den irudiak baldintzatuta ere:

‐ Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako sustapen‐estrategiak (Gipuzkoa Kosta eta Bizkaia Kosta

markak).

‐ Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren sustapen‐estrategiak.

‐ Eskualdeko erakundeak: Eskualdeko Garapen Agentziak, Mankomunitateak, Landa Garapeneko

Elkarteak eta abar.

‐ Euskal Kostaldeko udalerriak.

‐ Beste sustapen‐marka eta elkarte turistiko batzuk: Euskadiko turismoguneak, Marinel‐hiriak, Erdi

Aroko hiriak eta abar.

Hurbileko inguruneetara zuzendutako sustapen‐ekintza puntualak albo batera utzita, Euskal Kostaldearen

kokapena finkatzen ahaleginduko gara une oro, turismogunearen sustapen unitarioaren bidez, eragile

guztietatik eta lokalismo eta egungo erroreak gainditzen ahaleginduz. Marketin‐arloan jarduteko esparru

orokorrari dagokionez, Euskal Kostaldeko espazio geografikoari lotutako produktu‐ildoen matrizean kontuan

hartutako ekintzak egingo dira, hots: natura eta abentura nagusiki, gastronomia, kultura eta ekitaldiak eta,

neurri txikiagoan, touringa eta bilerak. Jakina denez, Donostiak erakartzeko duen gaitasuna eta jasotzen

duen bisitari kopurua dela eta, Euskal Kostaldearen barneko turismo‐eskaeraren zati handia jasotzen du, eta

horiek gertuko turismoarekin batera proposamenaren helburu diren hartzaile bihurtzen dira. Hiriak

(Bilborekin batera) sortzen duen erakarpen‐faktorea aprobetxatu beharko da hiriburuen eta gainerako

kostaldearen arteko sinergiak optimizatzea lortzeko, bien onerako.

Horrez gain, komenigarria da Sailburuordetzak barrutik egiten duen ekintza multzoa erabat koordinatzea,

eragile nagusien artean turismoguneak sustatzeko ekintzak eta irizpideak bat etorriz (bi aldundiak eta

Donostia Turismoa). Eragile pribatuekin lan egitea ere beharrezkoa izango da ekintzen eraginkortasuna

areagotzeko (bidaia‐antolatzaileak eta bidaia‐agentzia hartzaileak, turismoguneak, hotelak, aire‐konpainiak

eta abar). Sustapenerako erabili ohi diren komunikazio‐tresna eta ‐teknika guztiak koordinatuko dira

(publizitatea, harreman publikoak, salmenta‐promozioak, azoka turistikoak, babesa, liburuxkak eta

katalogoak, merchandisinga, mailinga eta banaketak, familiarizatzeko bidaiak, sustapen telematikoa eta

abar).

Aplikazio orokorreko Turismo Marketin Plan bat izanik ere, hainbat merkatutan hainbat produktutarako

marketin‐ekintzak bateratzeko estrategia bat ezarriko duen Euskal Kostaldeko helmugaren Marketin Plan

espezifikoaren aurrelaburpena egitea egokitzat hartzen da. Ekintza zehatz horiek ezartzean, honako hauek

ere kontuan hartuko dira: Foru Aldundien marketin‐politikak, Bilboren eta Donostiaren protagonismoa, eta

turismogune bakarra osatzea (lana koordinatzearen eta banatzearen bidez).

Edonola ere, ardatz honi lotutako edozein jardun garatzean, turismo‐produktuen arabera zuzendutako

(eskaintzan eta sektoreetan, helburuko bezeroei, eta komunikazio‐ eta salmenta‐lehentasunak kontuan

hartuta) eta 2010‐2013ko Euskadiko Turismo Marketin Planean zehaztutako merkatu‐estrategiaren diseinua

hartuko da kontuan.

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

79