22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.1 ILDOA > Itsasoaren Kulturarekin lotutako jardueren programa estrategikoa garatzea.

Ekitaldi eta folklore tradizionalak kontsumo turistikoan sar daitezke, eta hala sartu behar dira. Gainera,

errespetu handiz hartu behar dira eta haien autentikotasuna zaindu behar dugu. Hori dela eta, ekitaldi eta

tradizioak berreskuratzea eta egokitzea proposatzen dugu, ikuspegi turistikoarekin txertatzeko. Ontzi

tradizionalen topaketak egitea edo herrien nahiz pertsonaia ezagunen urteurrenak ospatzea (esaterako,

Mutrikuko edo Getariako urteurrenak – Elkanoren lehorreratzea) edo merkataritzako ibilbide historikoak

antolatzea (Itsasbegira elkartearen bidez burdinaren ibilbidea gogoratzea, artilearen bidea Deban,

arrainaren eta ardoaren bidea Ondarroan, Bermeon eta Lekeition eta abar).

Horrez gain, ezinbestekoak izan dira itsas ondareari balioa emateko ekimenak exekutatzea ekintza

zehatzagoak garatuta, esate baterako, honelakoak: ondarea, pertsonaia ezagunak, tradizioak eta kondairak,

itsasoko abestiak, adierazpideak, poesia edo herriko ipuinak ezagutzeko tokiko ibilbide edo zirkuituak

diseinatzea; ibilbide bat finkatzea babeseko mugarriak ezagutzeko ikuspegi panoramikoak eginez; edo

portuetan edo puntu panoramikoetan interpretazio‐zentroen sarea garatzea. Turismogune bat Itsas

Ondarearen Zentro (Lekeitio) bihurtzea izango da sustatu beharreko beste ekimen pilotu bat. Izan ere,

itsasoko ondarearen baliabideak birbalorizatu dituzten esku‐hartze ugari izan dira han, eta horiek guztiak

daude turistarentzat eskuragarri.

Aurrez aipatutako jarduera guztietatik Kostaldean dauden museoen protagonismoa nabarmendu behar da.

Museo horiek aspalditik ari dira lanean itsas ondarearen ikerketa, babes eta hedapen sozialeko prozesuan,

eta eragile aktibo gisa jardun dezakete Itsasoaren Kulturari lotutako eskaintza turistikoa eraikitzeko.

Horretarako, jardueren programazioa eta proiektuen koordinaziorako ekintzak egin beharko ditugu.

Adierazi beharrekoa da badagoela Euskal Itsas Museoaren aurreproiektua. Museo horren bideragarritasuna

berriz plantea liteke zentro neuralgiko gisa, eta haren gainean gaur egun oraindik ez dugun Museoen Sare

bat osa genezake, elkarren artean osagarriak diren gaiekin.

Ez da ahaztu behar itsas ondarearen zati handi bat pertsonengan dagoela, jaso duten bizimoduari eta

jarduerari lotutako kultura osatu baitute urteen poderioz. Gaur egun, zenbait udalerri arrantza‐turismoaren

inguruko eskaintza kulturala ari dira egiten, baina arrantza‐sektoreak ia ez du batere parte hartzen bertan.

Eskaintza erakargarria, eta batez ere autentikoa, lortzeko, ahalik eta errespetu eta sentsibilitate handienez

sartu beharko dugu eskaintza hori arrantza‐munduan. Sektore profesionala eragile aktiboa izango da

eguneroko jarduerarekin lotutako etorkizuneko produktua diseinatzeko garaian. Haien esku‐hartzea eta

ezagutza izango dira, beste proposamen turistiko batzuekin alderatuta, behar duen balio erantsia eta

autentikotasuna emango dion bermea. Hori dela eta, garrantzitsua da udalerri horietan arrantza‐sektorean

eta herritarren artean aldi bereko sentsibilizazio‐ekintzak egitea.

Pixkanaka arrantzarekin lotutako kalitateko eskaintza eratzen hasteko, arrantza hedatzeko eta itsas kulturari

balioa emateko ekintza batzuk egin behar dira, kostaldeko arrantza‐eremuen garapen iraunkorrarekin

lotuta. Ekintza horiek definituta daude EAEko Arrantzarako Plan Estrategikoa 2008‐2013 dokumentuan eta

Arrantzako Europako Funtseko 4. ardatzean (Kostaldeko Ekintza Taldea osatzeko aukera).

Ekintza horiek baliabideen aukera zabala dute, eta horiek gaika antolatu, bideratu edo eraiki daitezke:

profesionalak, ofizioaren ezagutza, bizitako esperientziak eta bitxikeriak, lanerako tresnak, nabigazioteknikak

eta abar. Ekimen horiek hainbat formatutan gauza daitezke, taldea gidatzen duen pertsonaren,

publiko motaren eta iraupen‐denboraren arabera.

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!