22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.1 ILDOA > Itsasoaren Kulturarekin lotutako jardueren programa estrategikoa garatzea.

Getariako Balenciaga Fundazio Museoa babestea.

EE

Turismo

Sailburuordetza

Admin./Kud

eaketa

Garapenerako oharrak

Ildo honen oinarria turismo kulturalaren eskaintza eratzeko asmoa da, beste batzuekiko elementu bereizle

izan dadin, itsasoarekiko, arrantzarekiko eta itsas merkataritzarekiko duen atxikimenduari dagokionez

euskal herriaren ibilbide historikoa eta garrantzia oinarri hartuta.

Turistari ezagutza transmititzeko ez ezik, ondare zabal eta konplexua berreskuratzeko, babesteko eta

sozializatzeko elementu ere bihurtu beharko du; hau da, bizitza ulertzeko modu. Horrekin, ondareari balioa

eman nahi zaio (ondasun higigarri nahiz higiezinak, tradizioak, ekitaldiak eta ofizioak), kontsumo

turistikoaren prozesuan txertatzeko.

Itsas ondarearen elementu garrantzitsuak berreskuratu behar dituen programa (bai kostaldekoa, bai

higigarria), haiek birgaituta eta berrinterpretatuta, nortasun‐ezaugarriak galdu gabe, betiere. Itsasertzeko

udalerri bakoitzaren errealitatean eta berezitasunean txertatutako jarduera multzoa izango da eta

osotasuneko ikuspegia izango du; itsas ondarea izango da horren ardatz, eta horren gainean oinarrituko da

Euskal Kostaldearen eskaintza turistiko berria.

Oinarri horiek finkatzeko ondare‐elementu ugari dago. Eskaintza autentikoa, egiazkoa eta berezia egiteko,

giza osagaia gehitu besterik ez zaio egin behar. Portuetako espazioen garrantzia nabarmendu behar da

itsasoaren batasun‐elementu gisa, historia gordetzen baitute, eta gaur egun irauten duen jarduera

ekonomikoaren isla baitira.

Era berean, ondare kulturala helburu turistikoekin erabiltzeak ahalbidetuko du (arrantzaren sektorera

bideratutako beste dibertsifikazio ekonomikoko neurri batzuekin batera) Euskal Kostaldeko gune batzuk

ekonomia mailan berraktibatzea. Horretarako, beraz, arrantzaren sektorearen beraren parte‐hartze aktiboa

eta garatuko diren arrantza‐turismoko proposamenetan autentikotasuna bermatu beharko dira.

Ondorioz, ezinbestekotzat hartzen dugu itsas ondarearen eta itsasoko profesionalen inguruan eskaintza

turistiko osatua egituratzea.

Hasiera batean, jarduera‐programak itsas ondarea eskaintza turistikoan integratzeko urratsak ezarri

beharko ditu, hura berreskuratu ahal izateko, babesteko eta hainbat jardueraren bidez sozializatzeko.

Hori egin aurretik, itsas ondarearen inbentarioa egitea proposatzen dugu. Horrek bi helburu izango ditu:

‐ Alde batetik, kontserba‐fabrika, ontziola eta ondare higigarrien inguruan aurretik egindako

inbentario partzialak eguneratzea (haien mantentze‐egoera egiaztatzeko eta zer elementu

desagertu diren jakiteko).

‐ Eta bestetik, inbentariotan ez dauden itsas ondarearen elementuak sartzea. Horrekin lotuta,

Udalarrantz, Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin, Mare Vascorum izeneko ikerketa‐proiektua ari da

egiten.

Gero, itsas ondareari dagokionez gizartearen kontzientziazio‐ eta hedapen‐lanak (sentsibilizazioa) egin

beharko dira, eta arlo horretan jarduera zorrotza egiten ari diren erakundeei babesa eman beharko zaie.

Eskuragarri dauden baliabideak hobeto ezagutzeko eta aprobetxatzeko, eta ekimenak bikoiztuta egin ez

daitezen, itsas ondarearen eta portuen inguruan lan egiten duten erakunde eta eragile publiko nahiz

pribatuen arteko jarduerak koordinatu beharko dira.

Horrez gain, kostaldeko ondare higigarria berreskuratzeko eta birgaitzeko ekintzak modu iraunkorrean

egitea gomendatzen dugu, haien erabilera turistikoa sustatzeko. Askotan, aurretik dauden higiezinetan

erabilera berriak egokitzea izan daiteke irtenbidea, birgaitzeak bideratzeko mekanismo gisa, eta era berean,

garapen berrietarako ingurune urbanoetan espazio gutxi izatearen arazoa konponduko genuke. Ondare

higigarriari aplikatu beharreko tratamenduak garrantzi gehiago izango du eta horixe da ontzi tradizional eta

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

59

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!