22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.3 ILDOA > Euskal Kostaldeko itsasoko, kiroletako, itsas bidaietako eta osasuneko turismoa bultzatzea

bidaiako bela, motordun bela, windsurf, surfa, urpekaritza, piraguismoa, arrauna, itsas bidaien charterrak

eta abar. Hondartza aktiboan baino eskaintza zabalagoa da eta kirol‐orientazio handiagoa duenez, portua

duten lekuak behar dira.

Ekimen pilotu gisa, Itsas Estazioaren kontzeptuaren antzeko eredua gara daiteke. Ekimen pribatutik

ateratako partaidetzan eta lidergoan oinarrituta dago, merkatura bere eskaintza bideratzeko modu gisa, eta

helburu bikoitza du: balio erantsi handiagoa oinarri hartuta kostaldeko turismoguneak bereiztea, eta ahal

den neurrian turismoguneak urte‐garaien araberakoak izan ez daitezen lortzea. Proiektu pilotu hori itsas

sektorearen ezagutza eta bagaje handia duen herriren batean garatzea gomendatzen dugu (portuetako

instalazioak, zerbitzuak eta hornitzaileak eta abar), eta tokiko kudeaketa turistikoaren egitura handia duen

lekuren batean.

Erreferentzia gisa azter edo kontsulta daitezke Frantziako Bretainiako Stations Nouvelle Vague

(www.stations‐bretagne.com) edo Espainiako Itsas Estazioen Elkartearen kasuak

(www.estacionesnauticas.info , www.disfrutaelmar.com)

Surfari dagokionez, Basquetourren kirol‐diziplina hori Euskadin garrantzi handiko eta izaera estrategikoa

duen produktu turistiko gisa definitzeko azterketa garatzen ari gara. Plan Operazionalean bertan jaso

ditugu dokumentu horretatik eratorritako jarduerak eta ekintzak. Esan beharra dugu Leioan olatu artifizial

estalia eraiki nahi dutela, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Leioako Udalak berak bultzatuta.

Itsas bidaietako turismoari dagokionez, Bilboko Portuko kaian arreta eskaintzeko zerbitzua tarteka gainezka

egoten da, eta horrek zerbitzuaren eta transmititzen den informazioaren kalitatea murriztea eragiten du;

arlo hori hobetzea proposatu dugu.

Itsas bidaiak egiten dituztenen mugikortasunari dagokionez, berriz, NISek (itsas bidaien eremuan bidaiaagentzia

hartzaile bakarra) emandako datuak aztertuta, itsas bidaiak egiten dituztenen ia laurdenak ez du

aurretik produktu turistikorik erosten. Gainerakoek gastu nagusia Bilbon egiten dute (Guggenheim

ingurunean) eta shoppingeko eta jatetxeetako kontsumoetan. Egoera hori ikusita, turisten ehuneko hori

biltzeko eta erakartzeko aukerak badaude. Horretarako, udalerri hartzaileetako potentzialtasunak eta

aukerak erabat ustiatu behar dira: itsas bidaiarientzat eskaintza espezifikoa eskaini kaian bertan produktu

unitarioen bidez (bisita gidatua, aquariumerako sarrera, zubi esekia...) edo aurrez zehaztutako prezioarekin

publiko espezifikoekin edo sustapenekin konbinatu (2x1, bikotekidearekin egindako bidaiak, familiakoak edo

taldekakoak), mugikortasuna erraztu (autobusa, trena, txu‐txu eta abar) eta lekualdaketa laburretan

oinarritutako (ordubete edo bi ordu) inguruetako zerbitzu espezifikoen eskaintza zabala.

Ez dugu ahaztu behar ontzian kontsumitzaile izan daitekeen masa geratuko dela eta kontuan hartu

beharrekoa dela: tripulazioa. Horiei beste zerbitzu mota batzuk eskaini beharko zaizkie (komunikazioak,

noizbehinkako erosketak eta abar).

Osasun‐turismoari dagokionez, turismogune baten gainean osasun‐turismoari lotutako eskaintzek duten

izaera dinamizatzailea frogatuta dago, eta bereziki hautemangarriak dira denboralditik kanpoko sarrera

ekonomikoen faktore garrantzitsu gisa Euskal Kostaldeko toki jakinetan.

Euskal Kostaldeak XIX. mende amaieratik itsas inguruneko eta itsasoko klimako baliabide naturalek osasuneta

ongizate‐iturri gisa hartutako izen ona mantentzen du. Donostia, Deba, Zumaia, Zarautz eta Hondarribia

aipatu behar dira, besteak beste, bainuetxeetako egonaldiak egiteko gogokoeneko gune bihurtu baitziren.

Herentzia hori eta Euskal Kostaldeak turismogune osasungarri gisa duen proiekzioa gaur egungo

talasoterapia‐establezimenduen eta azpiegitura modernoen bidez eguneratu da. Zumaia, Orio eta Deban

dauden 3 izarreko hotel txikien tipologiak biltzen du eskaintza hori. Herriguneak salbuetsita, azpisegmentu

73

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!