22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Horientzat guztientzat Euskal Kostaldeari buruzko informazioa emateko webgunea prestatu ahal

izango da. Bertan, garatzen ari garen lana eta jarduera jar daiteke eskuragarri hainbat tresnarekin

batera (iradokizunen postontzia, harpidetzak, newsletterrak eta abar).

Era berean, fase horren baitan, Sentsibilizazio Planaren diseinua eta garapena egingo dugu. Plana

espezifikoa izango da eta arrantzaren mende dauden udalerriei bideratuta egongo da batez ere;

izan ere, udalerri batzuetan, turismo‐jardueratik eratorritako kargek eta masifikazioek eragin

negatiboa dutela uste dute. Sentsibilizazio Plan hori tokiko administrazioarekin modu

koordinatuan exekutatu behar da. Sentsibilizazio Planaren asmoak eta garapena jakinarazteko

eragile garrantzitsua izango da Udalarrantz.

Sentsibilizazio Plan horrek kanpoko komunikazioan erabilitako ekintza ugari jasoko du:

informazioa emateko solasaldiak, ate irekiko jardunaldiak eta abar. Baina, horrez gain,

arrantzako kolektiboarekin ekintza espezifikoak garatuko ditugu: turismo‐izaera duten proiektuak

garatzen aitzindariak izan diren beste arrantza‐komunitate batzuetako ordezkariekin topaldiak,

bisita teknikoak, itsasoko bizitza eta itsas ondarea goraipatuko duten ekitaldiak antolatzea,

arrantzaren kultura berreskuratzeko proiektuak eta abar.

7.1.3 Kudeaketarako eta plangintzarako erakunde bakarra diseinatzea eta abian

jartzea (F3)

Beharrezkoa da Euskal Kostaldean turismo arloko eskuduntza duten erakundeek (Jaurlaritza,

aldundiak eta udalerriak, eskuduntza‐erregimenen inguruko ñabardurak eta iritziak albo batera

utzita) topaketarako testuingurua sortzea hitzartutako kudeaketa aurrera eraman ahal izateko.

Horretarako, turismo arloko esku‐hartzeen politikak modu positiboan ezarri ahal izateko

prozesua bermatzen duen erabakiak hartzeko organo komuna ezarri beharko da.

Kostaldearen kasuan, eta Euskadiko turismo‐plangintza egiteko garaian zeregin garrantzitsua

denez, kudeaketarako organo komuna konfiguratzea ekimen berritzailea eta beste

turismoguneetan errepika daitekeen eredua izan daiteke. Beste nolabait esanda, helburua Euskal

Kostaldearen lurraldean kudeaketa hitzartuaren aldeko apustua egitea eta horretan aurrera

egitea da, beste administrazio batzuekin (aldundiak, udalak, Eusko Jaurlaritzaren beste sail batzuk

eta abar) elkarlanean eta, bereziki, sektore pribatuaren esku‐hartzea lortuta.

Kudeaketa Eredu horren konfigurazioa egiteko beharrezko ekintzak bideratuko dira dokumentu

honetako 6. puntuan zehaztu dugun proposamenaren arabera.

Kudeaketa‐eredu hori zehazteak, era berean, finantza‐plataforma diseinatzea eta egituratzea ere

ekarriko du berekin; izan ere, Gida Plan honen babesean bideratutako ekintzen denbora mailako

proiekziorako egonkortasuna eskaini beharko luke plataforma horrek.

Baliabide ekonomikoak bilatzea, diru‐laguntzak eskatzea eta programei laguntza publikoak

ematea kudeaketa‐ereduan parte hartzen duten eragile guztien zeregin komuna izango da. 9.

kapituluan proposatu dugu finantziaziorako hasierako testuingurua, eta onartu eta babestu egin

beharko da.

7.1.4 Urtero aurrez ikusitako ekintza nagusien garapena (F4)

Beharrezko erakunde horren egitura eraiki ostean, Euskal Kostalderaen Dinamizazio Turistikorako

Mahaiak, lehentasuna duten ekintzen hasierako proposamena (jarraian aurreratuko ditugu

horiek) oinarritzat hartuta, diseinatu beharko du behin betiko dokumentua. Jarraian, erakunde

mailan balioztatu eta maila teknikoak gehiengoaren bidez adostu beharko du

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / EZARPENA ETA JARRAIPENA

97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!