22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.3 ILDOA > Euskal Kostaldeko itsasoko, kiroletako, itsas bidaietako eta osasuneko turismoa bultzatzea

honetan, eta bereziki Euskal Kostaldean, azken urteotan hotelen eskaintza nabarmen handiagotu da.

Gaitzak sendatzearekin lotutako antzinako kontzeptua gainditzeaz gain, egungo bizi‐erritmoari lotuagoa

dago; bertan, atsedena eta erlaxazioa turismoguneko beste erakargarritasun batzuekin osatzen da.

Komunitate batzuek, Catalunyak edo Galiziak, esaterako, Osasunaren eta Ongizatearen Kluba sortu dute

sektore horretara zuzendutako sustapen‐ekintzei errentagarritasuna ateratzeko. Helburu horrekin, produktu

hori eskaintzen duten enpresak inplikatu nahi dituzte (bainuetxeak, spa hotelak, talasoterapia‐zentroak,

zentro ludiko‐termalak, zentro medikoak, bidaia‐agentziak eta erreserben zentralak). Nabarmena da Euskal

Kostaldean osasunarekin eta ongizatearekin lotutako eskaintza oso txikia dela, eta beste autonomiaerkidego

batzuekin alderatuta (esaterako Catalunya, Galizia, Andaluzia, Murtzia eta abar), lehiakorrak

izatetik oso urrun gaudela.

Dena den, eskaintza erakargarria eta garrantzitsua da hori dagoen udalerrietarako, urte‐garaien araberakoa

ez den turismoa erakarriko baitu. Hori dela eta, Gida Planak gertueneko merkatuan gero eta ezagunagoa

izango den marka turistikoa lortzeko sektore pribatuarekin batera sustapen‐estrategiak bilatzearen alde

egingo du.

Epe ertainean, talasoterapiako eta termalismoko produktuen kluba sortzearen alde egingo dugu, Euskadiko

eskaintza turistikoa modu ordenatuan eta egituratuan aurkeztea ahalbidetuko baitu, eta merkatuetan

kokatu ahal izango dugu. Formatu horrek abantaila nabariak ditu sustapeneko eta merkaturatzeko

planetan, baliabideak optimizatzen baititu eta modu bateratu eta profesionalizatuan aurkezten baititu.

Osasunaren Turismoaren azpisegmentuan Produktuaren Klubaren irudiak helburu hau du: sustapeneko eta

merkaturatzeko arloetan sektore pribatuarekin batera lan egitea eta hura babestea, turismogune

osasuntsuaren irudia eraikitzeko, gure bizimoduarekin lotuta (ingurumen‐balio handiko ingurunea + kiroljarduera

+ elikagai‐produktuak eta kalitateko sukaldaritza + itsasoko bainuak).

Gainera, “osasun‐turismoaren" eskaeran oinarritutako azterketa egitea planteatu dugu. Azterketa horrek

Euskadiko osasun‐turismoaren lehiakortasun‐posizioa nabarmendu beharko luke, eta plan estrategiko bat

ezarri beharko litzateke.

Basquetour Euskal Turismo Agentziak talasoterapia‐ eta termalismo‐produktua integratuko ditu sustapenpolitikan.

Euskal Kostaldearen eremuan talasoterapiako bi programa detektatu ditugu eta zorroztasunez

gainbegiratuko ditugu: Bakioko Talasoterapia Proiektua eta Pobeñako egoitza zaharreko talasoterapiazentroa

(Muskiz).

74

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!