22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.2 ILDOA > Eskaintza, oro har, hobetzea eta hondartzei edukiak ematea.

lasai egoteko eremua (taberna, etzaulkiak, dutxak eta abar), eta kirol‐materiala edo uretarako

ekipamendua alokatzeko eremu osagarria. Garrantzitsua da espazioak zehazteko garaian urazalean

egiten diren kirol‐jarduerak sartzea (bereziki surfa edo kayakak). Eremu horiek

seinalizazioa eta megafonia‐sistema izango dute istripuen prebentziorako. Ekipamenduei

dagokienez, urte guztian erabiltzeko moduan egon beharko dute (sareak, materiala eta abar).

Jarduera gisa txapelketak edo lehiaketak antola daitezke. Kirol‐jarduerarekin batera,

hondartzetan hainbat kirol‐ekitaldi edo –erakustaldi egin daitezke. Horretarako, harmaila

hedagarriak edo jarduerak ikusteko beste sistema batzuk egokitu daitezke.

- Jarduera kulturalak. Egunez hainbat jarduera egiteko zerbitzuak egokitu daitezke; esaterako,

liburu eta aldizkariak mailegatzeko zerbitzua hondartzan irakurtzeko, liburutegien bidez,

tailerrak eta pintura‐lehiaketak, argazkigintza, dantza‐ikastaroak eta abar. Horrekin batera,

hondartzan espazio irekia dago, naturala eta atsegina, eta horrek hirigunean egiten diren

ikuskizun eta ekitaldi askoren espazio‐arazoak konpon ditzake, batez ere udako gauetan, aire

zabaleko emanaldiak, zinema, kontzertuak, ipuin‐kontalariak, behaketa astronomikoko

jarduerak eta abar egin baitaitezke. Edozein ekitalditan, hondartzetan bertaratutakoen

segurtasuna bermatzeko neurriak eta azpiegiturak egongo dira.

- Jarduera ludikoak. Aisialdiko eta dibertsiorako eskaintzarekin aurrekoak osatzen dituzten

jarduera guztiak. Hondartzetako animazio‐ikuskizunak, kometak, artisautzako azokak eta abar

biltzen dira.

- Osasun‐jarduerak. Bizi‐kalitate hobea lortzeko gizarte‐eskaera gero eta handiagoa dela eta,

naturak gure esku jartzen dituen bitartekoak erabili nahi ditugu osasuna zaintzeko: bai osasun

fisikoa, bai osasun mentala. Hondartzan itsas ingurumen eta klima daude, osasunerako eta

ongizaterako iturri gisa. Bertan, jarduera ugari egin daitezke tonifikazio fisikoa lortzeko ez

ezik, baita erlaxatzeko eta hiriko bizitzaren bereizgarri diren tentsioez atseden hartzeko ere.

Hori dela eta, osasun‐jarduerekin lotuta aukera zabala sustatuko da hondartzetan, dauden

talasoterapia‐establezimenduen zerbitzuak osatu ahal izateko. Itsasoko bainuak (batez ere

denboralditik kanpo) esaterako, turistari aldagelak erabiltzeko hondartzetatik gertu dauden

kirol‐instalazioetarako sarbidea eskainita. Beste jarduera batzuk ere egin daitezke, esaterako,

tai chia, aerobica, capoeira, spinninga, goizetako gimnasia, oinez ibiltzeko eta korrika egiteko

fitness‐ibilbideak, ariketa egiteko gune finkoekin konbinatuta, masterclass edo aldizkako

eskola kolektiboak eta parte hartu nahi duen ororentzat irekita.

Hondartza aktiboaren programaren barruan garatutako ekimen guztiak normalean udalerri bakoitzean

egiten diren kirol‐ eta kultura‐jardueren programaren araberakoak izango dira. Gainera, udalerriko familiaturismoko,

kirol‐turismoko eta turismo aktiboko proposamenekin lotuta egongo da. Jardueren

programazioa diseinatzeko, hondartzan elkartzen diren herritarren multzo nagusiak eta eskaera hartu

beharko dira kontuan. Era berean, eguraldi txarra dagoenerako programak eta jarduerak sortzeko arreta

berezia jarri beharko da.

Hondartza aktiboaren ereduaren aplikaziorako gomendio eta irizpideen baitan, antolaketa mailako

beharrak (begiraleak, animazioa, garraioa, materialak, azpiegiturak eta abar) eta lege‐eskakizunak

(erantzukizunak, aseguruak, titulazioak) planteatuko ditugu. Mesedegarria izango da ekintza horien

kudeaketa‐lanaren ardura turismo‐bulegoek edo informazio turistikoko guneek beren gain hartzea,

zerbitzuak zentralizatu eta eskaerari arreta emateko gaitasuna baitute. Zalantzarik gabe, jardueren

eskaintza zabala izan dadin, beharrezkoa da sektore pribatuaren zuzeneko partaidetza (turismo aktiboko

68

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!