22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7 EZARPENA ETA JARRAIPENA

Gida Planean aurreikusitako Euskal Kostaldearen Dinamizazio turistikorako Mahaia, , urteko

jarduera‐planak onartzen eta programa bakoitzaren ezarpeneko errendimendua eta emaitza

ebaluatzen jarraitzea proposatu dugu. Lanerako Mahai horrek bermatuko du programa horien

eraginkortasuna eta kalitatea. Horretarako, urteko zein amaierako exekuzio‐txostenak aztertuko

ditu eta, dagokionean, programak berrikustea edo aztertzea proposatu ahal izango du Gida

Planean ezarritako helburu orokorrak erdietsi ahal izateko.

7.1 Ezartzeko estrategia

Kapitulu honetan, Gida Plan hau ezartzeko metodologia proposatuko dugu; eta metodologia

horrek lehen urratsak emateko zein urteko izaera izango duten plangintzarako, exekuziorako eta

ebaluaziorako dinamikak ezartzeko balioko du.

Sarrerako oharrean aurreratu dugun moduan, Gida Plana erabat eta behar bezala garatu ahal

izateko, beharrezkoa izango da tokiko zein eskualde mailako eragileek haren orientazioa eta

edukia onartzea. Beraz, laneko lehen hilabeteak funtsezkoak izango dira, ondorengo helburu

hauek lortu behar baititu:

- Euskal Kostaldearen Turismo Gida Planean zehaztutako plangintza eragile gehienen

artean adostea.

- Plangintzarako eta kudeaketarako erakunde bakarra zehaztea.

- Gida Plana Administrazio Publikoaren baitan indarrean dauden politiken baitan

txertatzea.

Jarraian, ezartzeko proposamena zehaztu dugu. Hurrengo orrietan laneko kronograman islatuko

dugu. Proposamena laburbiltzeko fase nagusiak hauek dira, modu kronologikoan gauzatuta:

- 1. fasea.‐ Protagonista nagusiek hitzartutako jardueretarako adostasuna eta

konpromisoa (zehazki, foru‐aldundiek, udalerriek (eta eskualdeek) eta enpresa‐elkarte

nagusiek adostutakoetan).

- 2. fasea.‐ Euskal Kostaldearen Turismo Gida Planeko eta urteroko Jarduera Plan

bakoitzeko ekintza estrategikoaren kanpoko eta barneko komunikazioa (bereziki, gizarte

eta enpresa arloko esparruei zuzendutakoa).

- 3.‐ fasea.‐ Kudeaketa Eredua antolatzea.

- 4. fasea.‐ Ekitaldi bakoitzerako aurrez ikusitako ekintza nagusien garapena.

7.1.1 Adostasuna eta konpromisoa edukietan eta Gida Planaren garapenean (F1)

Beharrezkoa izango da lehenik eta behin Gida Plana adosteko (eta egoki izanez gero, zuzentzeko)

eta Euskal Kostaldearen Turismo Gida Planean esku hartuko duten eragile publiko eta pribatu

ugarien behar, ikuspegi eta egutegien arabera egokitzeko etapari ekitea.

Lurraldearen konplexutasuna dela eta (turismoaren plangintza eta kudeaketa oso partekatuta

dago), beharrezkoa da koordinaziorako eta lankidetzarako mekanismoak eta bideak prestatzea.

Fase honetan, eragileek premisa eta mugarri hauek adostu beharko dituzte:

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / EZARPENA ETA JARRAIPENA

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!