22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3. ARDATZA > Euskal Kostaldeko turismoguneak egokitzea eta hobetzea

3. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

3.3 ILDOA > Turismoguneetako giza baliabideen gaitasuna handitzea.

Sailburuordetza

Kudeaketa

Garapenerako oharrak

Plangintza‐prozesu honen guztiaren helburuetako bat Euskal kostaldeko turismo‐esparruaren

produktibitatea eta lehiakortasuna mantentzea eta hobetzea da, turistaren asebetetzea lortzeko,

turismogunearen berezko nortasuna nahiz bertako biztanleen bizi‐kalitatea galdu gabe.

Zerbitzu turistikoak eskaintzen dituzten eta turistarekin harremanetan dauden eragileak funtsezkoak izango

dira (turismo‐bulegoetako teknikariak, ostalaritzako langileak, turismo‐enpresak eta abar). Hori dela eta,

beharrezkoa izango da banakako ahaleginak koordinatzea eta zerbitzuen nahiz turismoguneen

bikaintasunean aurrera egitea.

Etorkizun operatiborako testuingurua lortzeko, ezinbestekoa izango da kudeaketa turistikoan trebatutako,

gaitasuna duen eta aktiboa den enpresa‐sektorea izatea, ez bere negozioaren edo jardueraren arloan soilik,

baita lurralde‐testuinguruaren lokailu gisa duen zereginagatik ere.

Hori dela eta, Turismoguneetako Kalitate Sistemak (SICTED) turismogunean lan egiten duten eragileei

kontzientzia integrala ematen die (sektore pribatua barne) eta helburu komunak dituztenez, kudeaketan eta

plangintzan parte har dezaten ahalbidetzen du. Beraz, kudeaketa integralean aurrera egiteaz gain, kalitatesistemetara

iristeko bidea da. Sistema horiek sektoreko enpresen kudeaketa hobetzea eta

profesionalizatzea sustatzen dute, eta horrek zuzeneko eragina du lehiakortasunean. Ziurtagiriak (Kalitate

Turistikoaren Q, ISO eta EFQM, esaterako). Horiek ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo

Sailburuordetzaren laguntza espezifikoen ildo bat dago abian.

ETLBPan (prestakuntza‐mahaia eta programa espezifikoak) eta 2020ko Turismo Planean (bezeroarentzako

balioari buruzko ardatza) kontuan hartuta dauden programa propioak edo Turismo Idazkaritza Nagusiaren

ondoriozkoak idaztea eta aplikatzea du oinarri ildo horrek. Honako hauek dira programak:

• Anfitrioiak trebakuntza‐programa. Programa horrek, Xehetasunaren Kultura programaren bidez,

turistak jasotako kalitatea sustatu nahi du. Horretarako, bezeroaren arreta hobetzen du eta gure

kasuan Euskal Kostaldea bisitatuko duen turistaren esperientzia aberastu nahi duen estrategia

garatuko du, xehetasunaren kultura, abegikortasuna eta ondo egindako lanarekiko konpromisoa

sustatuta.

• Privilege Spain proiektua. Proiektu horrek balio erantsi handieneko produktu turistikoak

identifikatzen ditu eta, aldi berean, gastu handiagoa egingo duten eta gainera denboralditik kanpo

bidaiatuko duten bezeroak hartu nahi ditu, urte‐garaien araberako fluxua amai dadin, besteak

beste.

Era berean, prestakuntzak dauden gabezia batzuk zuzentzen lagunduko du (turistari arreta ematean,

zerbitzuak eskaintzean, plangintza turistikoan, enpresen barneko kudeaketan eta abar), turismo‐sektoreko

profesionalek gaitasun berriak eskuratuko baitituzte. Trebakuntza‐politikek, zalantzarik gabe, Euskal

Kostaldea kalitateko turismogune izaten laguntzen dute.

Eragile turistikoen trebakuntza da sektorea indartzeko eta garatzeko oinarria. Euskal Kostaldeko turismoenpresa

gehienetako egitura mikroenpresarialaren ezaugarriak direla eta, ezinbestekoa da azpisektore

ugaritan trebakuntza‐programak sustatzea eta enpresetako barne‐kudeaketarako ezagutzak indartzea.

Sektore pribatuaren inplikazioa izango da arrakastarako bermea, sektorearen balio eta euskarri nagusia giza

baliabideak baitira.

52

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!