22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.1 ILDOA > Itsasoaren Kulturarekin lotutako jardueren programa estrategikoa garatzea.

‐ Arrantza‐jarduera ontzitik bertatik ikustea. Itsasora egindako irteera horiek itsas arrantzaren

legeak ezarritako mugak kontuan hartu beharko dituzte, eta ontziak behar bezala egokitu

beharko dituzte profesionalak ez diren bidaiariak ontziratzeko. Jarduera hori itsas

ingurunearen hedapenarekin / behaketarekin osa daiteke.

‐ Arrantza‐jarduera eta itsasertzeko paisaia ontzi laguntzaile batetik ikustea. Irteera mota

horiekin 6. zerrendan (erabilera komertzialekoa: charterrak, turismo nautikoa eta abar) edo 8.

zerrendan (administrazioaren erakundeen jabetzeko ontziak) dauden udal‐jabetzako

itsasontziei erabilera emango litzaieke. Gomendagarria da Lira‐n (Galizia) garatutako ekimena

gainbegiratzea eta haren bideragarritasuna eta komenigarritasun maila aztertzea (Arrantza

Kontseilaritzaren funtsekin erretiratutako arrantza‐ontzi zahar bat birgaitu ondoren, beste

itsasontzi batzuek egindako arrantza‐zereginak ikusteko erabiltzen da, eta Kofradiako

arrantzaleek tripulatzen dute).

‐ Kirol‐arrantzaren eskaintzan arrantza‐sektoreak parte hartzea, bereziki, aisialdiko itsas

arrantzan, indarrean dagoen araudiaren arabera, neurriak, arrantza motak, aparailuk eta abar

kontuan hartuta.

‐ Lonja eta arrain‐enkanteetan parte hartzea. Gidaria arrantzalea bera izango da, eta lonja

erakutsiko du. Turistak bertan egoteko aukera izango du arrain‐enkantea egiten den bitartean.

Horretarako, lonjako lanean eragozpenik ez sortzeko, ondo bateratu beharko dira jarduerak.

Edukietan behin eta berriz nabarmenduko da arrantza iraunkorra. Arrain‐dastatze batekin osa

liteke bisitaldia. Jarduerak ez du araututako ordutegirik, eta horixe da ekimen hau egiteko

zailtasuna. Ondarroan, portuaren birmoldatzearen barruan, arrain‐lonja berria egiteko

proiektua nabarmendu behar da.

‐ Portua eta haren azpiegiturak. Arrantzaleak portuaren azpiegiturak taldeari erakusteko

ibilbidea egingo du (izotz‐fabrika, lonjak, ontzitegiak, itsas seinaleak, kaiak, biltegiak, itsasoko

produktuen eraldaketa‐jarduerak), eta portuko eremuan lekua duten jarduerak azalduko dizkie

turistei (ordutegiak, arrantza motak, bitxikeriak eta abar).

‐ Itsas ofizioak, saregileek edo neskatilek egingo die harrera turistei; lan nola egiten duten eta

ofizioaren ezaugarriei buruzko edukiak erakutsiko dizkiete.

‐ Ontziola tradizionaletara bisitaldiak egitea; erriberako arotzak, gidari gisa, arrantza‐ontziak

egiteko erabilitako materialak, tresnak, prozesuak eta teknikak azalduko dizkie turistei.

Intereseko elementu eta eredu gisa nabarmendu behar dira I. liburukian jasotako (analisia eta diagnostikoa)

arrantzako / itsas turismoaren ekimenak eta hainbat herrialdetan egindako proiektuak (SEREA proiektua,

www.serea.org, SAGITAL proiektua, garapen juridikoa soilik da interesekoa, Italiako proiektu batzuk, eta

Frantzian eta Espainian egindako intereseko proiektu batzuk). Interesgarria da Galiziako Arrantza Lege

berriak proposatzen dituen jardueren araudia, itsasoko profesionalek egindako jarduera turistikoak arautzen

dituena, ezagutzea.

Bestalde, eta aurretik aipatutako ondarearekin lotutako ekimenen barruan, portuetako esparru batzuk

berriro bidera daitezke, eta zerbitzu edo erabilera turistikorako prestatu: ostatu emateko eta jatetxe gisako

establezimenduak egin daitezke. Horrekin lotuta, Lekeitioko Kofradiak abiatu du portuan dagoen kofradiako

62

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!