22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. ARDATZA > Euskal Kostaldea markaren marketina

‐ Kontsumitzaileen sustapenerako ekintzak. Garrantzi eta erakarpen turistikoko ekitaldien

sustapenera zuzendutako ekintzak, espezializatutako azoketara joatea (eraginkortasun‐ eta

errentagarritasun‐irizpideei jarraiki: bisitari kopurua, estaldura mediatikoa, entzutea, alboekitaldien

antolaketa, famtripen antolaketa paraleloa, logistika‐kostuak eta abar) eta Euskadiko

standaren barruan azoka orokorretara joatea bultzatzeko ekintzak.

Azoka espezializatuei dagokienez, aldez aurretik ezagutzea gomendatzen dugu, eta ondoren itsas

ondarearekin (itsasontzi tradizionalen topaketak, itsas azokak eta abar) lotutako turismo

kulturalean oinarritutako nazioarteko ekitaldi eta azoketan parte hartzea. Horien artean hauek

nabarmentzen dira: Encontro de Embarcacións Tradicionais de O Seixal, Douarnenez, Brest eta

Vannes Frantzian, Galiziako Encontro de Embarcacións Tradicionais, Portsmoutheko Tall Ship

Festival, Klassieke Scheepen (Clasic Boat Show), Holandako Enkhuizen festa, Hull Festival of the Sea

Erresuma Batuan eta Roskilde Danimarkan.

Laguntzarekin lotutako ekintzei dagokienez, Euskal Kostaldean antolatzen diren ondorio mediatiko

handiko kultura‐ eta kirol‐ekitaldiak Europako eta nazioarteko panoraman kokatzea balioesten da

(besteak beste nazioarteko lehiaketa hauek: Donostia eta Getxoko Jazz/Folk Jaialdiak, Donostiako

Zinemaldia; kirol‐ekitaldiak: Zarauzko triatloia, Behobia, Donostiako maratoia, nazioarteko surfprobak

eta abar) kirolen arloko turismogune gisa Euskadiren aholkulari aditu bihur daitezen.

Baterako ekintza horretan jasotzen dira euskarri masiboetako ekintzak ere, baliabide gehienak web

bidezko sustapenera bideratuta eta ahal den heinean zuzeneko marketin‐teknikak erabiliz, hala

nola babesa eta publizitatea informazio turistikoko puntuetan (saltokiko publizitatea), marketin

biraleko ekintzak eta euskarri sozialetan (ahoz aho sare sozialen bidez, RSS teknologia,

geoerreferentziazioko euskarriak, googleko plataformak (earth eta maps), wiki helmuga, twitter

kanala, youtube kanala, argazki panoramikoak, flickr eta abar).

Azkenik, Euskal Kostaldean txertatutako produktu‐kluben sustapen‐ekintzak jasoko dira, batik bat

surfeko eta osasuneko azpiproduktuak.

Komunikabideen sustapenerako ekintzak. Turismoan espezializatutako prentsara eta euskarrietara

bideratua, prentsa orokorrari eta espezializatuari (press trip) zuzendutako familiarizazio‐bidaiak

eginez eta Euskal Kostaldeari edo turismogune helduei buruzko txosten espezifikoak idatziz eta

abar. Hainbat motatako ekintzak exekutatu ahal izango dira, hala nola publicityak (euskarrietara

hurbiltzeko mekanismoak aurrera eramango dira). Horien artean hauek: prentsa‐oharrak, deialdiak

edo euskarriekin topaketak, kazetariekin bilerak edo kazetarientzako ekitaldiak.

Sustapeneko edukietan kontuan hartuko dira, era berean, eskaintza osatua eta kalitatezkoa izan dadin

laguntzen duten lurralde‐ereduaren nodo osagarriak edo Gida Planean proposatutako ardatz eta

jardueretan Euskal Kostaldeko Sistema Turistikoaren eraikuntza indartzen duten proiektu berriak (Bilboko

Itsasadarra Itsas Museoa, San Markoseko Gotorlekua, Txingudi, Oiasso Museoa, Omako Basoa, Madariaga

Dorrea eta abar).

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

83

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!