22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.4 ILDOA > Kostaldeko paisaiari eta naturari balioa ematea.

aztertzea gomendatzen da, esaterako, Korsika uharterako bidaia espezifikoak egituratzen dituen GR20

ibilbidea).

Horrez gain, turista pasiboagoei kostaldeko paisaia hurbiltzeko beste proposamen batzuk plantea daitezke,

errepidean bertan edo errepidetik gertuko eremuetan edo pasabide motorizatuetan kokatutako kostaldeko

behatoki‐sarearen bidez, sarrera eta aparkaleku seguruekin, seinaleztapenarekin, lan‐mahai

panoramikoekin, baterako ibilbide‐proposamenekin eta abarrekin. Sare hori dagoeneko badauden

behatokiek osatuta egongo litzateke: Ogoño, Atxarre, Punta Lucero, San Anton, Igeldo, itsasargiak eta abar.

Horietako askok beharrezko ekipamenduak falta dituzte.

Azkenik, gure inguruan kostako errepideak izateagatik xarma duten bideak nabarmentzen dira (BI‐3438, BI‐

3101, BI‐3234 errepideak eta trafikoaren dentsitatea dela eta, neurri txikiagoan, Zarautz eta Zumaia arteko

N‐634 errepidea, esaterako). Motorzaleek, ziklistek, gidari elkarteek, antzinako auto‐kontzentrazioek eta

abarrek estimatutako bideak dira. Horietan eta egoki jotzen den beste tarte batzuetan, horiek babesteko

eta sustatu daitezkeen erabilera turistikoen egokitzapenerako ekintzak plantea daitezke foru aldundiekin

lankidetzan (behatokiak, abiaduraren erregulazioa, oinezkoentzako espaloiak, zikloturistentzako errailak eta

abar).

Euskal Kostaldean paisaiaz gain badira beste baliabide natural gehiago ere. Itsasoko ekosistemaren

aberastasuna nabarmena da eta Gida Planetik kostaldeko itsas ingurunea babesteko esfortzua egitea

gomendatzen da; xede horretarako, EAEko Kostaldearen Babeserako eta Antolamendurako Sektoreko

Lurralde Plana gida eta lanerako tresna egokia da, behin kostaldea babesteko oinarriak finkatuta eta

oinarrituta.

Horrekin lotuta, turistari itsas ekosistema hori ezagutzeko aukera emango dieten ekimen turistiko horiek

guztiak garatu beharko dira. Esate baterako: kostaldean hegaztiak ikusteko leku egokienak hautatuko dituen

Birding Euskadi produktuaren txertaketa eta zetazeoak ikustearekin lotutako ekimenen sustapena eta

finkapena (Santurtziko Baleak programa edo Deba eta Zumaia artean ikusteko programa, besteak beste).

Era berean, itsas eremuan lan egiten duten erakundeekin, ikerketa zentroekin (Azti, esaterako, kostarekin

eta itsas ingurunearekin lotutako ikerketa zientifikoko gaietan) eta elkarteekin (adibidez, Ambar Elkartea

Bizkaiko Golkoan zetazeoen behaketarekin lotutako ekimenetan batera lan egiteko) lankidetza‐ekintzak eta

batera lan egiteko ekintzak finkatzea gomendatzen da. Itsas ingurunearekin lotuta sortzen ari diren

proiektuen inguruko ekintza turistikoen garapena ere balioetsiko da (adibidez: Plentziako Biologiako eta

Teknologiako Itsas Estazioaren Proiektua).

Natura‐baliabidean oinarritutako produktu turistikoak modu iraunkorrean eskaintzen dituzten proiektu eta

ekimenak ere bultzatu beharko dira (adibidez: Mutriku eta Debako Parke Berdea proposamena, Txingudiko

eremua, Iñurritza eta abar).

Tokiko biztanleriak egindako lurzoruaren erabileraren presio altuari orain bisitariek eta turistek eragindakoa

gehitu behar zaio. Babestutako eremu naturalak sortzea bioaniztasuna in situ gordetzeko eta garapen

iraunkorra bultzatzeko bide eraginkorra da. Babestutako eremuen erabilera turistikoak aurrez definituta

egon behar du. Jarduera turistikoak eta aisialdikoak karga‐gaitasunaren edo zonifikazio turistikoaren

arabera planifikatu eta ordenatu behar dira, une oro SLPari jarraiki, betiere. Hala eta guztiz ere, ekintzen

jarraipen eraginkorra egitea askoz ere garrantzitsuagoa da hartutako iraunkortasun‐estandarrak gordetzen

direla bermatzeko.

Babestutako eremuen kudeaketari dagokionez, eskumena duten administrazioek txertatu nahi den ekimen

edo proiektu turistiko orotan kontuan hartu beharreko aisialdiko ekintzak eta ekintza turistikoak arautzen

dituzten plan edo programa ugari garatu dituzte. Jarduera turistikoa ikuspegi desberdinetatik ikusten duten

tresnak dira.

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

77

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!