22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Udalerrien parte‐hartzea Bizkaiko Lurralde Historikoko Bizkaia Euskal Kostaldea Elkartearen

bitartez egituratuko da, ezarpen zabala eta ordezkaritza‐ahalmen handia baitu elkarte horrek.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko kostaldeko udalerrien ordezkaritza modu berean gaituko da,

eratuta ez badaude ere. Gainera, udal‐ordezkaritza Udalarrantz sareko ordezkari batekin

indartuko da, zeregin garrantzitsua betetzen baitu udalerri jakin batzuetako politika

ekonomikoetan. Gainera, Gida Plan hau sustatu eta sinatu duen erakundeetako bat da.

Azken finean, Helburua maila teknikoaren eta politikoaren arteko elkarrizketarako esparrua

osatzea da; horren jarduera‐mekanismoa aldian aldiko bileratan antolatuko litzateke (gehienetan,

hiru hilabetetan behin) eta horren bileren egutegia parte‐hartzaile guztientzat logikoa eta

onargarria izango da. Informazio teknikoa elkarri trukatzeko esparrua (turismo arloko jarduerei

dagokienez) eta parte hartuko duten erakunde guztiak harremanetan jarriko lituzkeen lotura

izango da.

Horrez gain, Gida Plana gainbegiratzeaz eta jarraipena egiteaz arduratuko da organo hori.

Gainera, hark egingo ditu planaren inguruko auditoriak eta ebaluazioak.

C. Maila Teknikoa

Maila hori turismo‐jardueran parte hartzen duten edo bertan sar daitezkeen erakundeek eta

eragileek osatuko dute. Abian jarritako edo aurrez ikusitako jarduera guztiei Euskal Kostaldearen

dinamizazio turistikorako Mahaiak babesa eta laguntza emateko beharrezko laneko bideak

diseinatuko dituzte (mahai teknikoen, trukerako foroen, laneko bileren antolaketaren, laneko

proiektuen jarraipenaren eta babesaren eta abarren bidez).

Maila honetan, sektore pribatua (batez ere, profil turistikokoak), udal, eskualde eta foruerakunde

ugaritako teknikariak eta SICTEDen (gaur egun Getxon, Uribe Kostan, Busturialdean ‐

Gernika‐Lumon, Bermeon eta Urdaibain, Lea Artibain, Debabarrena, Urola Kostan, Donostian eta

Bidasoan dago ezarrita) ezarpenari esker sortzen ari diren kalitateko mahaiak bilduko ditugu.

Lehendik abian dagoen egitura horri esker, hauek izango ditu maila teknikoak:

- Turismogunearen erakunde kudeatzailea: haren helburu estrategikoa turismogunearen

behatzaile gisa jardutea, turismogune osoan kalitatea bultzatzea, epe luzerako jarduera

integralak erraztea eta enpresen egitura sendotzea da.

- Kalitateko mahaia: bertan, turismogunearen kalitatearekin lotutako gaiak eztabaidatu

eta landuko dituzte (establezimenduetako ebaluazio‐txostenak balioztatzea, jazoerak,

kexak, erreklamazioak, helburuak, berezko adierazleak eta abar).

Maila teknikoko parte‐hartzaileen zeregin nagusia turismoaren lehiakortasuna sendotzera

bideratutako ekintzak exekutatzea izango da produktu turistikoak garatuta eta turismoguneen

kalitatea hobetuta.

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / 6 KUDEAKETA INTEGRALEKO EREDUA

91

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!