22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hurrengo kapituluan (8. kapituluan) zehazten dira 2011eko ekitaldian garatzeko egokitzat jotako

ekintzak. Ekintza horiez gain, tokiko zein eskualdeko administrazioek aurretik abian jarritako

proiektuei jarraipena eta babesa emango diegu, baita Basquetour agentziak 2010. urtean

egikaritutako ekintzei ere.

Horren ondoren, urtero, lan‐mahai politikoaren aurrean aurkeztuko dugu ekitaldian egindako

jarduerak biltzen dituen txostena (egindako ekintzen eta lortutako emaitzen zerrenda bilduko du

Gida Planaren edo, dagokionean, urteko Jarduera Planaren betetze mailarekin batera). Horrez

gain, hurrengo ekitaldirako Jarduera Plana modu teknikoan adosteko proposamena aurreratuko

dugu onartu ahal izateko.

Lan‐mahai politikoak urteko plangintza berriari onespena eman dionez, Euskal Kostalderaen

Dinamizazio Turistikorako Mahaiak turismo‐eragileei, lan‐mahai teknikoen bidez, jakinaraziko

dizkie urteko Jarduera Plan berriaren inguruko oharrak eta lanerako jarraibideak.

7.2 Gida Plana ebaluatzea eta berrikustea

Gida Plana aldian aldiko berrikusketak eskatzen dituen tresna dinamikoa da. Haren erabilera,

beraz, hasierako helburuak betetzearen eta haren baitan Euskal Kostaldeko turismo‐sektorearen

eboluziotik sortzen diren behar berriak txertatzearen mende egongo da. Hasieran, hiru (3)

ebaluazio proposatu ditugu:

- Aurretiazko Ebaluazioa. 1. faseko bilera teknikoan egin beharko da eta eragile guztiek

egin beharreko edukien berrikusketa‐fasearen baitako azterketa edo egiaztapena izango

da.

- Tarteko ebaluazioa. Planean aurrez ikusitako ekintzen eta programen eraginkortasuna

eta betetze maila gainbegiratzea eta, dagokionean, sor daitezkeen desbideratzeak

berriro garaiz eta denboran egokitzea izango du helburu. Ebaluazio hori aplikatzeko

aurrez ikusitako data 2012ko udaberria izango da.

- Ondorengo ebaluazioa. Baliabideen erabilera, neurrien eragingarritasuna eta Gida Plan

honen baitan abiarazitako, exekutatutako eta burututako ekintza guztien

errentagarritasuna zehaztu beharko da. Ebaluazio hori egiteko denbora mailako

mugarria Planaren amaiera izango da: 2014. urtea.

Ebaluazioek dokumentuaren inguruko izaera orokorra izango dute eta garatutako jarduera eta

ekimen guztietan izango dute eragina.

98

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / EZARPENA ETA JARRAIPENA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!