22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.2 ILDOA > Eskaintza, oro har, hobetzea eta hondartzei edukiak ematea.

orain duten egoera hobetu behar da. Administrazioak ekipamenduak eman eta azpiegiturak eraikiz gero,

tokiko ekintzaileek proiektu errentagarriak garatu ahal izango dituzte.

Orain arte ez da ia informaziorik izan euskal itsasertzeko hondartzen jarduera turistikoari, bezeroen

segmentazioari, proposamen berrietara egokitzeko aukerei, iraunkortasunari, hondartzen harreragaitasunari

eta abarri buruz. Premiazkoa da, beraz, azterketa osatua egitea EAEko hondartza guztiak

aztertzeko eta diagnostikatzeko, ingurumen‐irizpideen arabera, irizpide funtzionalen, eskuduntzen, araudi

mailakoen, kudeaketako, eskaeraren eta, batez ere, potentzial turistikoaren arabera. Lan horren ondorioak

lagungarri izango dira hasiera batean planteatutako jarduerak berriz definitzeko.

Azterketa horrek ahalbidetuko du, gainera, turista gehien izaten dituzten hondartzak identifikatzea eta

erabiltzaileek zer ekipamendu behar duten ebaluatzea, eta ondorioz, geroko jardueraren eskaintza zehaztu

ahal izango dugu. Ekipamenduen artean, hauek nabarmendu behar dira: hondartzetan kirol‐ eta aisialdijarduerak

egiteko eremuak (bolei, petanka, ping‐ponga, haur‐jolasak), eremu berdeak, haurrentzako jolaseremuak,

dutxak eta oinak garbitzeko guneak, aldagelak eta komunak, megafonia‐sistemak, erabileraseinaleak

eta balizamendurako sistemak, ezinduentzako irisgarritasuna ahalbidetzeko elementuak eta abar.

Ekipamenduak jartzeaz gain, hondartzako bertako ingurumen‐baliabideak txertatzen eta zabaltzen lagundu

behar du (geologia, botanika, fauna, paisaia, arkeologia eta abar). Hondartzen egokitzapena (eta oro har,

espazio publiko guztiena) udalerrietako finantzazio‐gaitasun eta baliabide ekonomikoen araberakoa izango

da (eta gaur egungo egoera ekonomikoa ikusita, baliabide horiek gutxituta daude).

Zalantzarik gabe, hondartza guztiak ez dira berdinak. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu, hainbat aldagai izaten

baitituzte (orografia, sarbideak, itsasoarekiko eta haizearekiko babesa, erabiltzaile‐kontzentrazio gehiago

edo gutxiago, edo hiri‐hondartza edo hondartza naturala izatea, esaterako), ondorioz, ekipamenduak

egokitu behar izaten dira, ekipamendu hori erabili ohi duen publiko objektiboa ere kontuan hartuta.

Indarrean dagoen araudia beteko dute garatuko diren ekintza guztiek (Kostaldeen Legea, Itsasertzeko SLP

eta abar).

Aurreko atalean, hondartzetako irisgarritasuna hobetzeko egin beharreko jarduerak exekutatzeko beharreko

jarduerei lehentasunak eman behar zaizkie. Bereziki hondartzatik gertu dauden aparkaleku‐eremuetan,

itsas pasealekuetan edo hondartzen inguruko eremuetan, sarbide‐azpiegituretan, instalazioetan eta

zerbitzuetan eta bainua hartzen dutenei emandako arretan.

Diagnostikoaren fasean jaso genuen moduan, mantentze‐lanetan eta garbiketa‐zerbitzuan hutsuneak

daude, beraz, kudeaketa hobea egin behar da nahi den egoera lortu ahal izateko, batez ere, denboralditik

kanpo.

Kalitate turistikoari dagokionez, tokiko administrazio bakoitzak hondartzetako kalitatea kudea dezake,

kalitate‐programa ugari aplikatuta, eta horrela, eskakizun maila jakinak erdiets ditzake. Euskal itsasertzeko

hondartzetan, oro har, hainbat kalitate‐ziurtagiri ditugu (bandera urdinak, EMAS eta ISO 14001 eta 9001).

Hondartza guztietarako ziurtagiri‐irizpideak bateratzea gomendatzen dugu, eta EMAS sistema gomendatzen

dugu, Europa mailan izen ona baitu. ICTEk hondartzetarako UNE arau berezia garatu duela aipatu behar

dugu, eta udalerriek baloratu beharko dute.

Dena den, ziurtagiri‐prozesu bakoitzak eskatzen duen inplikazio tekniko eta ekonomikoa dela eta, ekintza

hori lantzeko eta zehazteko garaian administrazio guztien adostasuna eta inplikazioa bultzatuko dugu.

Kalitate‐label komuna marketineko tresna eraginkorra izan daiteke gure hondartzetarako.

Itsasertzeko erabilera publikoaren sustapenarekin eta erregulazioarekin lotuta, EAEko Itsasertzaren

Babeseko eta Ordenamenduko Sektoreko Lurralde Planak hondartzen hobekuntzako eta ordenamenduko

ekintzak garatzea zehazten du, hiri‐hondartzen erabilera publikoko planak eginda eta exekutatuta.

66

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!