22.12.2013 Views

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

Euskal Kostaldearen Turismo Gida-Plana - es=Industriaeu=Industria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. ARDATZA > Turismoa urte‐garaien araberakoa izan ez dadin bultzatzeko produktu turistikoa sortzea

4. ARDATZAREN GARAPEN OPERAZIONALA

4.1 ILDOA > Itsasoaren Kulturarekin lotutako jardueren programa estrategikoa garatzea.

eraikin zaharrean hotel tematikoa irekitzeko proiektua.

Beraz, kofradiek kudeatutako eremu horietarako beste aukera bat sortu da, arraina dastatzeko lekua

izateko, itsas taberna jartzeko eta abarretarako. Lirako Kofradiako (Galizia) emakumeen kooperatibak

abiatutako ekimena aztertzea gomendatzen dugu. Izan ere, triku‐arrabak prozesatzeko ekimenarekin

batera, itsasoko produktuen gastronomian espezializatutako jatetxe gisa egokitu dute eremu bat.

Itsas ondarea birgaitzearekin lotutako ekimen guztiak koordinatuko ditugu proposatutako arrantzaturismoaren

programan erabiltzeko; dena den, arrantza‐eremuaren kanpoko produktuak egingo dituzten

beste ekimen turistiko batzuk ere garatu ahal izango ditugu.

Donejakue Bidea nabarmendu behar da baliabide nabarmen gisa, Euskal Kostaldeko udalerri batzuetatik

pasatzen baita haren iparraldeko bidea. Bideak duen garrantzia dela eta, Merkataritza eta Turismo

Sailburuordetzak arreta berezia jarri du produktu turistiko horretan, eta helburu horrekin idatzi dugu

Basquetourren Euskadiko Done Jakue Bideari buruzko Plan Zuzentzailea. Horrekin lotuta, lotesletzat

hartuko dira Euskal Kostaldean plangintza‐dokumentu horrek zehaztutako jarduerak eta jarraibideak.

Tokiko erakundeek egindako ekimen ugari daude Bideari lotuta (esaterako, Donejakue Bidearen

Interpretazio Zentroa jartzeko Iturriaga Jauregia birgaitzeko lanak edo Deba inguruari eta Itziarko

Santutegiari balio turistikoa ematea); horiek Gida Planaren dinamizazio turistikoaren mahaiak baloratuko

ditu.

Euskadiren irudia, bereziki Euskal Kostaldearena, gastronomiaren ugaritasunari eta kalitate gorenari lotutak

daude. Izan ere, gastronomiaren oso balorazio ona egiten dute kostaldeko eremua bisitatzen dutenek.

Itsasoari lotutako produktuak, kontserbak egitea, txakolina, errezeta tradizionalak egiten dituzten jatetxeak,

nazioarteko proiekzioa duten sukaldaritzako erreferentziak... Osagai horiek guztiek izaera estrategikoa

ematen diote produktu gastronomikoari.

Euskal Kostaldearen gaur egungo eskaintza gastronomikoa indartuta, eskaera bat ase nahi da: produktu

naturalak, benetako sukaldaritza tradizionala, tokiko espezialitateak nahi dituztenek egindako eskaera,

produktuak eskuratzearekin, ekoiztearekin, saltzearekin eta egitearekin lotutako tradizioen inguruko eragile

sozialekin harremanetan egotea eta elkarreragitea eskatzen duena, hain zuzen ere. Gastronomia Euskal

Kostaldearen aberastasun kulturalera sartzeko ate originala izango da turistarentzat. Gastronomiaren

erabilera turistikoa dela eta, Euskal Kostaldeko produktuen irudia hobetu eta balioa eman diezaiekegu, hala

nola arrainari, gure gastronomian oso garrantzitsua baita.

Gaur egun, gastronomiaren sektorea oso atomizatuta dago; hori dela eta, arrainaren inguruan intereseko

eragileak bildu behar dira, portuetan nahiz Kostaldeko establezimenduetan egingo diren jarduera eta

ekitaldien bidez. Gastronomiarekin lotutako ekimen turistikoak dira beraz, eta bereziki arrantzaproduktuei

lotutakoak. Sukaldariek nahi duenari zuzendutako tailer gastronomikoak, merkatuan/lonjan

arraina erostea, arraina sukaldean prestatzea eta dastatzea, edo portura iritsitako espezieei buruz itsasoko

profesionalek azalpenak ematea, arraina nola garbitu eta prestatu azaltzea, dastatzea eta arraina jateko

moduak azaltzea izan daitezke jardueretako batzuk.Intereseko esperientzia gisa, Palamóseko kasua (Girona)

nabarmendu behar da, Arrantzaleen Kofradiak eta Museu de la Pesca‐k (Arrantza Museoa) antolatuta, eta

Udalaren laguntzarekin, “Espai del Peix” izeneko eremua sortu baitzuten lonjan. Bertan, arraina da

protagonista: gastronomiaren ikasgela bat eta dastatzeko tailerra daude.

Arrantzaleen Kofradiek, Emakumeen Elkarteetako eta arrantzaren sektoreko eragileek, oro har, egin

ditzaketen ekintza zehatzetan arraina nola garbitu eta prestatu behar den azaltzeko nahi duenari

POLITIKA ESTRATEGIKOA ETA PLANGINTZA / PLANGINTZA OPERAZIONALA

63

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!