10.07.2015 Views

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Antillartasuna eta mundialitatea landu zituen34›› Edouard Glissant idazleak; otsailaren 3an zendu zen<strong>2011</strong>ko martxoaren <strong>13</strong>a, igandea berria 31Nafarroako Bertsolari Txapelketa D Lehen finalerdiaBarberena doaIruñeko finaleraOso estu joan diraEneko Lazkoz eta OskarEstanga bertsolariak JonBarberenaren atzetik,Beran izandako saioanIñigo Astiz BeraZortzi izango dira NafarroakoBertsolari Txapelketako finaleanarituko diren bertsolariak. EtaJon Barberena izango da horietakobat. Atzo Beran jokatutako finalaurrekoanlehen postua lortuta,zuzenean sailkatu da Iruñeanapirilaren 9an egingo den saiorako.Estu joan zen lehia, halere,atzean, gertu, oso gertu izan zituenEneko Lazkoz eta Oskar Estanga.Zortzi puntuko tartean bukatuzuten lehen hiru bertsolariek.398 lortu zituen Barberenak,396,5 Lazkozek eta 390,5 Estangak.Atzetik joan ziren Jon Elizetxe(377 puntu), Saioa Alkaiza(364) eta Oier Lakuntza (354) .Saio gorabeheratsua izan zenBerakoa, oro har, eta ale on batzukegon baziren ere, guztiz lehertugabe bukatu zen. Erregulartasunaizan zen puntuetan eraginikhandiena izan zuen faktorea. Horrekbereizi zituen lehen postuetangelditu ziren bertsolariak.Umoretsu joan zen saioa zortzikotxikiko lanean, eta Eneko Lazkozeta Saioa Alkaizaren artekoaizan zen kultur etxea betetzenzuen publikoaren artean barregehien eragin zuena. Depilatzailelanetan jarri zuten Lazkoz, eta lehenengozdoan bezeroaren roleanAlkaiza. Samurtasunik gabearitu ziren; gordin eta umoretsuheldu zioten gaiari. Beldur zelaaurpegiratu zion lehen bertsoanLazkozek, eta Alkaizak hala erantzun:«Benga, tira egin zazu,/ Eneko,amultsu;/ zuri begira-eta/ fidatzennaiz, aizu:/ Burua oso ongi/depilatu duzu».Lazkozek bere buru soilariegindako kritika jaso, eta eraso:«Hau ez dut depilatu,/ hau naturaladut,/ ta hemen behar duzu/depilatzea zuk./ Argizariaz igual/kendu ditzaket batzuk,/ edo bestelatrentzak/ egingo dizkizut».Ahaztutakoen desfileaKartzelako lana ere gorabeheratsujoan zen, baina ahaztutako figurendesfile moduko bat bilakatuzen Berako taula gaina une batez.Fernando Ambustegigai-jartzaileak jarri zuen gaia:Jon Elizetxe, Eneko Lazkoz eta Jon Barberena, atzoko saioan, Beran. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS«Urte luzeetan ospe handia izanduzu, badira bi urte inor ez delazutaz oroitzen». Behea jotako bertsolariarenrola jokatu zuen Lakuntzak,Espainiako lehendakariizandako Jose Maria Aznar politikarieskuindarrarena Alkaizak,Melendi musikariarena Estangak,Mikel Goñi pilota jokalariarenaElizetxek, eta inoiz izar izaneta egun nesken eskubaloi taldebaten entrenatzailearena Lazkozek.Peio Ospital musikariaren ahotsetikaritu zen Barberena bertsotanbere txandan. Eta rol hori jokatzenari zela eman zuen onena.Bi bertsoak izan ziren ederrak, azkena,agian ederragoa:Pantxoarekin bikote gisabeti herritik herrira.Jasan genuen milaka txaloeta txaloen dizdira,orain Bilbora, gero Maulera,aunitzetan urrutira.Baina arazo bat eduki tabanatu egin ginen, tira.Bakardadea hitz samurretanezin nezake deskriba;ez txalorikan, dena huts-hutsa,inorek ez nau desira.Beti lehengoa, baina batzutanbanatzea komeni da,aurrera ez baita inoiz egitenbeti atzera begira.G SailkapenaLehen finalaurrekoa1. Jon Barberena 3982. Eneko Lazkoz 396,53. Oskar Estanga 390,54. Jon Elizetxe 3775. Saioa Alkaiza 3646. Oier Lakuntza 353Txapelketen sistemak bertsokerak «ezabatzen» eta ereduak «homogeneizatzen» dituztela esan dute Ion Ansa eta Fredi Paiabertsolariek eta Oier Araolaza dantzariak, Bertsolamintza jardunaldien azken egunean egindako hitzaldietan.Bertsolaria, «sortzaile eta produktu»Gorka Erostarbe VillabonaEz da berria txapelketen ingurukokezka eta eztabaidabertsolaritzaren munduan.Aldian-aldian azaleratzenedo indarberritzen den kezka da,gehienetan Euskal Herriko BertsolariTxapelketaren ingurumarietanhartzen du oihartzunikhandiena. Oraingoan ez da gertukotxapelketa baten beharrik izaneztabaida abiatzeko. Argia aldizkarikoLarrungehigarriak bertsotxapelketari kritika egiten diotenhiru solaskide batu ditu zenbakiberrian: Ion Ansa eta Fredi Paiabertsolariak eta Oier Araolazadantzaria aritu dira txapelketakauzitan jartzen. Nork beretik txapelketenaurkako pentsamenduagaratu dutelako eta hirurek Bertsolamintzajardunaldietan xehatudutelako euren jarrera batu zituenLarrun-ek. Hirurak mintzatuziren atzo Villabonan (Gipuzkoa)Bertsolamintza jardunaldienazken egunean.Ion Ansaren (Oiartzun, Gipuzkoa,1977) ustetan, bertsokerakegiten du bertsolaria. Bertsolariabertsolari bada, bere bertsokerarengatikda. Bertsokerak egitendu desberdin bertsolari bat bestearengandik.Ordea, «bertsolaritzaegun antolatzen duen sistemak»bertsolari on eta txarren artekobereizketa egiten du. «Iritsigara elite eta ez elitearen artekobanaketa insano batera. Ikuspegiartistiko batetik inongo zentzurikez duena». On eta txarraren artekobereizketak bertsokerak etaautoretzak «ezabatu» egiten ditu,Ansaren ustetan. Bertsolaritzarensistema antolatuak txapelketaketa merkatua nabarmentzenditu, Ansaren iritzian: «Txapelketetansormen artistikoa bainogehiago beste faktore batzuk hartzendira kontuan. Eta kirol lehiaketabatetik gertuago jartzen dabertsolaritza».Merkatua txapelketarekin elkareragin zuzena duen elementuada, Ansaren hitzetan: «Merkatuansaldu eta erosi egiten dirabertsolariak, eta sistema horrenbarruan kudeatzen den merkatuhorrek mantentzen ditu bertsolarion eta txarren arteko bereizketak.Ondorioz, bertsolariak produktubihurtzen gara. Produktugisa izan dezakegun arrakastarenbaloreak ez dira hainbestesormenari eta bertsokerari lotuak.Horiek ere bai, baina horiezgain, txapelketaren emaitzak,gantxo komertziala eta beste faktorebatzuk hartzen dira kontuan».Zer da ondo?Oier Araolazak (Elgoibar, 1972)dantzaren munduan bizi izandakotikegiten du txapelketaren kritika.Txapelketa bat antolatzenden unetik beretik «sistema batonartzen da», Araolazaren aburuz:«Sistema horrek baldintzatukodu gure jarduera guztia. Sistemahorrek mundua ikusteko moduordinal bat dauka oinarrian.Hau da, errealitate artistiko etakulturala hierarkikoki antolatudaiteke. Badago gauzak ondoenegiteko modu bat eta badago ezhain ondo eta oker egiteko modubat ere». Txapelketaren ebaluazioaegiterakoan galdera bat egitendu Araolazak. Ba al dago ondoabsoluturik? «Beste arte adierazpidebatzutan erabat gauza absurduairudituko litzaigukeena onartuegiten dugu. Alegia, ez duguegiten margolarien txapelketabat. Ez ditugu Da Vinciren, Michelangelorenedota Velazquezenobrak puntuatzen». Araolazarenhitzetan, «ondo hori eredu bihurtzendu txapelketak». «Txapelketakereduak ezartzen ditu eta gureerrealitate osora barreiatzen dira.Izugarrizko erraztasuna daukaereduak homogeneizatzeko».Fredi Paia (Algorta, Bizkaia,1981) bertsolariaren hitzetan, txapelketakhelburu «propagandistikojakin batekin» sortu ziren aurrekomendeko 30eko hamarkadan.Orduz geroztik «inertziak»bultzatuta sortu izan dira txapelketak,eta unean-unean «zer beharkolitzatekeen gogoeta egineta erabaki» beharko litzateke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!