10.07.2015 Views

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

26 ElkarrizketaEgitura •<strong>2011</strong>ko martxoaren <strong>13</strong>aAdam Price · Plaid Cymru alderdiko burukidea«Datuek diotenez, herritxikiak hobeto ibiltzendira garai onetan, etatxarretan okerrago ez»Europako herrialde txikien bilakaera aztertu du Pricek, etaondorioztatu du handiak baino prestatuago daudela hazteko,kanpora begira daudelako eta berritzaileagoak direlako.Arazoen artean ustelkeria iruditzen zaio nabarmenena.Iker AranburuAdam Price (Carmarthen, Gales,1968) Plaid Cymru Galesko alderdiabertzaleko burukideak Europakoherrialde txikien azken urteotakobilakaera ekonomikoa aztertudu. Aralarrek gonbi<strong>datu</strong>ta,Euskal Herrian izan da.G Txikia polita da leloa ez dagobere unerik onenean. Islandiak etaIrlandak ez dirudite adibide onakgaur egun...E Orain dela hiru urte heroiakziren, eta orain hutsalak direlaesan daiteke. Baina 1990ekohamarkadan eta krisia lehertuarte herrialde txikiak globalizazioarengaraileak ziren. Islandiaoso ongi ari zen, Irlanda etsenpluazen... Estatistikei begiratuta,bi ondorio oso garrantzitsuikusten dira: luzera, azken hogeiurteak esaterako, badirudi loturadagoela neurri txikiaren eta hazkundehandiaren artean. Krisiarekingertatu dena da harremanhori neutralizatuta geratu dela;ez dira hobeto egiten ari, bainaezta okerrago ere. 2010eko lehenhiru hiruhilekoetan, esaterako,berdin-berdin egin dute. Badirasei herrialde bereziki ongi aritudirenak, eta horietatik bost diratxikiak: Letonia, Txekiar Errepublika...Estatistikek diote garaionetan hobe ibiltzen direla etatxarretan okerrago ez.G Zer da handia eta zer txikia?E Ez dago muga zehatzik, noski,baina hamabost milioi lagunenbueltan egongo da. Europan Herbehereakhorren gainetik daudeorain, baina herrialde txikienezaugarri klasikoak ditu. Bitxiaden arren, Alemania bera ere herrialdetxikiak bezain ongi doa:handien artean esportatzaileaden bakarra da. Europa, berez,flotilla baten modukoa da, txalupatxiki askok osatutakoa eta ezpetroliontzia. Agian hori da Europarenindarra: dibertsitatea,hainbat herrialde berritzaile izatea,abantaila ekonomikoa izandaiteke XXI. mendean, sorkuntzaizango baita hazkundearen motorramende honetan.G Zergatik hazten dira txikiakgehiago?E Merkataritzaren hedapenak,globalizazioak, euroaren sorrerak...horrek guztiak esportazioakhanditzen lagundu die. Logikoada. Herrialde txikiaknaturalki esportatzaileak dira,behartuta daudelako. Barne merkatuatxikia denez, atzerriansaldu behar dute halabeharrez.Euskal Herrian ere gertatzen da;independentea ez izan arren,bere DNAn dago kanpora aterabeharra. Nazioarteko konpainialiderrak dituzue hemen: Iberdrolaaurrez aurre daukat oraintxe,BBVA, Mondragon... Esportatzeazuen odolean dago. Ez da zailairudikatzea Euskal Herria estatuindependentea balitz ere taldehorretan egongo litzatekeela:ekonomia txiki, bizkor eta arrakastatsua.G Beste arrazoirik?E Arrazoi sozialak eta psikologikoakere badaude. Herrialde txikiakhomogeneoagoak dira; azkarragoerantzuten diete shockekonomikoei. Batzuek esangodute zaurgarriagoak direla, kaltegehiago jasotzen dutela krisietan.Bada, agian bai, baina ezaugarrihoriei esker arinagoak dira,akordiorako jarrerak handiagoakdira, eta ekonomiaren egiturabizkorrago aldatzen dute handiekbaino. Horri lotuta, badirudiherrialde txikiak berritzaileagoakdirela, politikak erabakitzekoorduan ez ezik, merkatuaren aukereierantzuteko unean ere. Adibideerradikala Suitza da, mundukohiru unibertsitate onenetarikoakbaititu. Egia da herrialdetxikiak ez direla inoiz handiakizango kapital intentsiboko ikerketahandiak behar dituzten sektoreetan,aeronautikan esaterako;baina kontsumitzaileari lotuagodauden produktuetanonak dira. Arrazoi psikologikoakere badaude. Txikiek nolabaitekoerresistentzia barneratuta daukate,buru aldetik gogorrak dirakrisiei aurre egiteko. Globalizazioanabantaila psikologikoa dutxikia izateak: herrialde txikiekbadakite ezin dutela munduakontrolatu; handiek, ordea,oraindik ahal dutela uste dute.Errealitatea da denak garela txikiak,baina txikiek badakite, etahandiek ez . Britainiar batzuek inperioadutela uste dute oraindik...«Herrialde txikiekbadakite ezin dutelamundua kontrolatu;handiek ahal dutelauste dute oraindik»«Galesen osozabaldua dagopobreegiak garelaindependentziapagatzeko»G Baina desabantailak ere izangoditu. Europako Batasunean, esaterako,handiek egindako arauak betebehar dituzte. Lehiakortasunarenitunarekin Sarkozy eta Merkel bultzatzenari direnak, adibidez.E Txikien arazoetako bat Irlandaneta Islandian ikusi genuen:gehiegizko gertutasuna. Ona daMARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESSinformazioa bizkor igarotzendela, jende guztiak ezagutzen duelkar, jende guztiak dei diezaioketelefonoz lehen ministroari... bainahorrek ustelkeriaren arriskuadakar. Islandian, Glitnir bankuarimailegua ukatu zioten, etsaikeriapertsonalengatik. LandskiBanken pribatizazioa gertatu zenIndependentziaren Alderdiko batzueilanpostuak eskaini zizkietelako.Irlandan, [Brian Cowen] lehenministroa golfean jokatzenaritu zen arazoak zituen bankubateko buruarekin [Anglo IrishekoSean Fitzpatrick]. Herrialdetxikiak herriak bezalakoa dira, loturakhandiak dira eta horrektentaldiak sortzen ditu. Horregatik,oso adi egon behar dute instituzioindartsuak sortzen, etaarauak zorrotzago bete behar dituzte.Horrek huts egin zuen Islandianeta Irlandan. Islandian,banku zentraleko gobernadoreaAntzoki Nazionaleko presidenteaizan zen... Hori ez da egin behar.Okerrak egiten dituzte, baina horietatikikasten dute. Ez dut usteIslandiak berriro huts berdinaegingo duenik. Suediako bankusistemak ere porrot egin zuen90eko hamarkadan, eta orain osoindartsu portatu da. AEBak etaErresuma Batua egoera berdineanegon daitezke hurrengo zikloekonomikoan, hamabost urte barruedo. Londresko Cityn duelahiru urteko gainsariak ematenari zaizkie bankariei...G Galesen nahiko urrun daukazueherritarrak independentzia aukeraona dela sinesteko unea. Arazo ekonomikoekba al dute zerikusirik independentismoarenahultasunarekin?E Erabat. Independentziaren aldekoak%10 eta %15 artean dira.Gure alderdiak hurrengo maiatzekohauteskundeetan %22 ingurulor dezake. Hau da, PlaidCymruko hautesle guztiek ere ezdutela independentzian sinesten.Gales erlatiboki pobrea da ErresumaBatuarekin alderatuz gero,eta hainbat belaunalditan izan denezhorrela, uste oso zabaldua dapobreegiak garela independentziapagatzeko. Baina zer? Genetikokiprestaturik gaude pobre izateko?Gure garunak okerragoprestaturik al daude mugaz bestaldekoenakbaino? Ez, noski. Independentziakematen dituen botereakez edukitzea da atzeratutagauzkana. Azken hogei urteotangure hazkunde tasa penagarriaizan da: %0,9 baizik ez. Lehen Ingalaterrabaino pobreago ginen,eta orain are eta pobreago. Independentziarekinakatsak egitendituzu, baina haietatik ikas dezakezu.Orain ez daukagu botererik,eta ezin dugu ikasi. Noski independentziaez dela gaitz guztiensendabidea; independentziarekinegiten duzuna da garrantzitsua.Baina gazteak irekiago daude independentziara,eta agian, ekonomiaberritzean al<strong>datu</strong>ko dira jarrerak.Galesen sektore publikoakindar handia du orain, bainaherritarrak ekintzaileago bilakatzendirenean bere bizimodu ekonomikoan,agian politikoki eregertatuko da. Produktu zaila dasaltzen, baina istorio ona dugukontatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!