10.07.2015 Views

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

22 Negoziazio kolektiboaEgitura •<strong>2011</strong>ko martxoaren <strong>13</strong>a01.BarnemalgutasunaDInoizko mailarik handienean dalangabezia. Bestelako neurri batzukhartu izan balira, gaur egun kopuruhori txikiagoa izango zen? Sindikatuekbehin eta berriz salatu dute langileenkontura egin direla murrizketa guztiak.Alabaina, enpresaburuak ere kexu dira.Malgutasun gutxi dutela diote, eta langileakbidali beste erremediorik ez dutelaizaten. Krisia hasi zenetik behin etaberriro goraipatu dituzte Europakohainbat herrialdetako ereduak, besteakbeste Alemaniako Kurzarbeit deitutakoa,malgutasun neurrien bidez enpleguarieustea posible dela erakutsi dutelako.Testuinguru horretan bihurtu da barnemalgutasunaren gaia negoziazio kolektiboarenerreformaren eztabaidakopuntuetako bat. Malgutasun gehiagobeharrezko da? Hau da, enpresarenegoeraren arabera lan baldintzak egokitzekoaukera gehiago izan behar litzateke?«Sektoreetako hitzarmenak enpresaraegokitzeko mekanismo guztiak babestenditugu. Horrek aukera emangoliguke hainbeste erregulazio edo kaleratzeegin beharrik ez izateko. Orain, enpresabatentzat errazago da jendea bidaltzeahitzarmenean adostutako zerbaitaldatzea baino», azaldu duConfebaskeko Bilbaok.Erreforma negoziatzen ari direnCCOO eta UGT prest daude barne malgutasunhandiagoa onartzeko erreforman;ELA eta LAB, aldiz, ez.«Barne malgutasunadefendatzen dugu guk, betierebaldintza batekin: langileenordezkariek egoeraren berri izan eta erabakitzekogaitasuna baldin badugu»,adierazi du UGTko Santosek. Kanpomalgutasunari aurre egiteko aukeramoduan ulertzen du barne malgutasuna.«Argi eta garbi ikusi dugu zein direnkanpo malgutasunaren ondorioak, jendeakaleratzen dute eta kito». Zentzuberean mintzo da CCOOko Lopez.«Malgutasuna positiboa iruditzen zaiguenplegua mantentzeko bermeak ematenbaditu. Hori bai, beti langileen etaenpresaren artean negoziatu behar diraneurriak, hau da, langileentzat ere positiboakizan behar dute».ELArentzat, malgutasuna tokiz tokiadostu beharreko zerbait da. «Demagunenpresa bat gaizki dagoela eta langilebat Valentzian duen beste lantegibatera bidali nahi duela. Halako neurriakhartzeko aukera ezin da Madrilenadostu, hori enpresak eta langileek negoziatubehar dute. Bi parteen interesakuztartu behar dira, ezin dio indartsuenakahulenari inposatu», dio Villarealek.LAB ere barne malgutasuna areagotzearenaurka dago, «batez ere nolaplanteatuta dagoen ikusita». Aranburureniritziz, lan harremanak indibidualizatzeadakar malgutasunak: «Enpresaburueilan hitzarmenetan finkatutako mugakkentzen dizkie. Horrek langileakbabes gutxiagorekin geratzea dakar».02.EsparrugeografikoaDEstatu mailako eta enpresetakolan hitzarmenek bakarrik existitubehar lukete». Hala esan zuen ValerianoGomez Espainiako Lan ministroak. Itunsozial eta ekonomikoan adostutakotestua ere bide beretik doa. Enpresamailako negoziazio kolektiboa sustatubehar dela hitzartu zuten CCOOk etaUGTk patronalarekin; baita erreferentziatzatestatu mailakoa hartu beharzela ere, eta halakorik egon ezean, erkidegokoa.Probintzia mailako negoziazioaaipatu ere ez da egiten testuan.Hego Euskal Herrian, itun nagusiak herrialdemailan hitzartzen dira.Estatuko eta enpresetako negoziazioeremua sustatzearen atzean hainbat interesikusten dituzte ELAk eta LABek.«Patronalak lan kostuak murriztea nahidu; CCOOk eta UGTk monopolio sindikalaeta gobernuak estatuaren uniformizazioa»,azaldu du Villarealek. «Gipuzkoakometaleko lan hitzarmena Gipuzkoannegoziatzen bada, ELAk etaLABek %70eko ordezkaritza dugu; Madrilennegoziatzen bada, ez dugu ordezkaririk».ELAko negoziazio kolektiborakoarduradunaren arabera, CCOOk etaUGTk bi arazo dituzte monopolio sindikalalortzeko: Hego Euskal Herria etaGalizia, «gainerakoan beraiek bakarrikdaude; negoziazioak zentralizatuta, beraz,monopolio sindikala nahi dute».Aranbururen esanetan, estatu mailakoitunak lehenesteak bi ondorio izangoditu Euskal Herrian. Alde batetik, euskalgehiengo sindikalak eragiteko gaitasunagalduko du; bestetik, langileen lanbaldintzak nabarmen okertuko dira, Espainiakohitzarmenak kaskarragoakizan ohi direlako. «Hori ez da kasualitatea.Hemen beste era bateko ordezkaritzasindikala dago, eta borrokaren bidezgauzak lortzeko gaitasuna dugula frogatudugu azken urteotan. CCOOk etaUGTk, berriz, erakutsi dute enpresen etaestatuaren interesak lehenesten dituztela,ez langileenak».Enpresa mailakoen alde egitea ere ezdu begi onez ikusten LABek. «Lan erreformarekinikusi dugu hitzarmenetakopuntu batzuk ez betetzeko aukera emanzaiela enpresei. Orain ere hori da helburua,langileei enpresetan negoziatzekomarjina gehiago eman beharrean, enpreseihitzarmenetan jasotakoa desarautzekoahalmen handiagoa ematea».Nahiz eta CCOOk estatu mailako etaenpresetako itunak sustatu nahi dituelaesan, Euskadiko CCOOren iritzia bestelakoada. «Probintzia eremua egokiairuditzen zaigu negoziaziorako», adierazidu Lopezek. «Gure ustez, hitzarmeneksektorearen egoerari erantzun behardiote, baina baita errealitate sozialariere. Horren haritik, gertutasunezko hitzarmenakiruditzen zaizkigu egokienak,hau da, probintzia mailakoak edota autonomiamailakoak».Iritzi bera du Confebask patronalakere. «Guretzat, hitzarmenak enpresatik‘‘ Malgutasuna positiboairuditzen zaigu enpleguamantentzeko bermeakematen baditu»JAVIER LOPEZEuskadiko CCOOko negoziazio kolektiborakoarduradunazenbat eta gertuago egon, hobeto. Horrekinez dut esan nahi enpresa mailakoakdefendatzen ditugunik, baizik eta enpresazgaineko hitzarmenak egon beharbadu, enpresatik ahalik eta gertuenegotea komeni dela». Probintzia mailakoadela egokiena iruditzen zaio Bilbaori:«Sektore batzuek estatu mailakoabakarrik dute, eroso sentitzen direlakohaiekin. Beraz, niretzat bakoitzak aukeraizan behar du nahi duen eremua aukeratzeko,eta goitik ezin zaio debekatu aukerahori».Nafarroako UGTren arabera, estatumailako hitzarmenek «gutxieneko edukiak»finkatu behar dituzte, eta horiekosatu egin daitezke erkidego, herrialdeedo enpresetako hitzarmenekin. «Guknahi duguna da behintzat ahalik eta jendegehienak edukitzea gutxieneko erreferentziahori», adierazi du Santosek.‘‘ Estatu mailako itunekin,ahalik eta jende gehienakgutxieneko erreferentziahori izatea nahi dugu »JESUS SANTOSNafarroako UGTko ekintza sindikalerakoarduraduna

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!