10.07.2015 Views

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

<strong>2011</strong>ko martxoaren <strong>13</strong>a • IgandeaElkarrizketa 11Motzean1 Leitza ez den Euskal Herrikotxoko bat: Euskal Herriaktxoko polit asko ditu. Eznuke bat hartuko. Egin izandut egun berean goizean Tuteransaioa, eta arratsaldeanElantxoben. Bakoitzak baduberea. Horretan gozatu dutnik, egun berean ezagutzenEuskal Herriko txoko oso ezberdinak.2 Leitzako txoko bat: Iturrizaharra. Haurtzaroan inguruhorretan mugitu nintzen.Orain, etxe hau esanen nuke.Edo taberna, kafe bat hartuzjendearekin egin ditudansolasaldiengatik. Askodaude.3 Liburu bat: historia gordineanazaltzen didan bat.4 Abesti bat: museoan bideotxobat jartzen dugu, etahor daude Benito Lertxundirenbi, Mikel Laboaren bat,Imanolen beste bat. Bat aukeratzekotan,akaso, herriakoso bere egin duen Xalbadorrenheriotza.5 Bertsolaritza: umetan aitonarekinaritu nintzen bertsoakburuz ikasten. Zaletasunabadut.6 Hizkuntza: elkar ulertzekotresna.7 Historia: jakin beharrekozerbait.8 Harria: leiho eta kabi.E Kostatu edo ez, gorputzak ezbadizu erantzuten, alferrik ari zara.Hala ere, oraindik tarteka jasotzendut. Ez lehen bezala, noski,baina egiten ditut gauzak. Jendeakikus dezala duela 34 urte eginnituela lehen markak eta, oraindikere, harriari lotuta nabilela.G Leitzan ere zuk egindako lanakutzi du arrastorik. Mieltxo Saralegieta zure seme Inaxio Perurena dira biadibide.E Bai. Saralegik nik baino harrihandiagoa jaso zuen bi eskuekin.Eta semea ere ari da bide bat egiten.Orain berak bakarrik eginnahi du bidea. Badirudi ni gabeegin nahi duela bidea.G Zu gabe?E Bai. Niretzat gogorra da. Umetatikhartu, ustez gauza batzukerakusten ibili, eta gero konturatzenzara ez ote duten gehiegi baliogauza horiek. Hobe horretanuztea.G Haserre zaude?E Haserre ez, baina pixka batminduta bai. Baina zer egingodiogu. Esaten dute askok bideaegiten utzi behar zaiela ondorengoei.Baina gero ikusten dut bidehorretan elkarlan bat ez badagobiderik ere ez dagoela. Berak erabakibeharko du.G Beste hainbat gauzatan hasi zinelaerran duzu. Bertzeak bertze, telebistanaritu zara. Lanbide askoizan duen pertsona zara.E Ni harri-jasotzailea naiz. Horixebesterik ez. Kontua da lan horrekaukera eman didala bestelakoesparruetan saiatzeko, adibideztelebistan. Aktore lanak egitekoaukera eskaini zidaten, eta sartunintzen.«Orain semeakbakarrik egin nahidu bidea. Gogorrada, baina berakerabaki behar du»«Euskalduna naiz,eta nahiko nukeenada euskaldunokexistitzenjarraitzea»G Pentsatzen zenuen harriarekinhasi zinenean noizbait telebistanariko zinela?E Zergatik ez? Probatu, eta gustukonuen. Finean, lan bat da.Beste edozer lan bezala. Noski,denok ez dugu gaitasun bera, bainani eroso sentitu naiz kamerenaurrean.G Euskal Herritik at ere, pertsonaiaezagun bilakatu zinen telebistarenbidez. Espainiako zinemaren Goyasari bat ematera ere gonbi<strong>datu</strong> zintuztenbehin.E Aukera hori proposatu zidatenean,euskaraz zerbait esaterikizango nuen galdetu nuen, etabaietz esan zidaten. Eta joan nintzen.Olerki txiki bat irakurrinuen euskaraz. Abentura txikibat izan zen. Gure bizitza liburubaten gisakoa da, eta hori besteorri bat izan zen.G Bertze orri bat, zuri eta semeariburuzko ‘Perurena’ dokumentalakeman du orain dela gutxi. Nolakoaizan da esperientzia hori?E Gu gurean aritu gara, JonGarañok egin du bere lana. Esperientziapolita izan da, baina eginizan dizkidate bestelako erreportajeluzeak ere. Aitaren eta semearenarteko harremanari buruzbada lana; hala ere, Garañori ereesan nion hankamotz zela.G Telebistatik urrun, azken urteotanPeru Harri museo honetan erearitu zara lanean. Aspaldiko proiektubat zen?E Aspalditik banuen, bai,harriaren inguruan zerbait egitekogogoa. Beti amesten nuen zerbait,eta, momentu batean, erabakiahartu, eta semearenlaguntzarekin martxan jarrinuen museoa. Ez genuen eskarmenturik,baina, poliki-poliki,forma eman genion. Gaur egunmuseoa bada harri-jasotzaileenhistoriarentzako agertoki bat.G Interneten milaka bisita jasoduen elkarrizketa baten agertokiizan zen museo hau: Manu Redondokegin zizun, Bilbovision-erako.Zeure burua euskaldun-euskalduntzatote zenuen galdetu zizun, etazuk euskaldun zinela erantzun. Nolasentitu zinen?E Elkarrizketa duela urtebeteegin zidan. Gero YouTuben jarrizuten martxoan, eta azarora arteinork ez zion erreparatu. Azaroanhainbat pasarte atera zirenInterneten, eta orduan eztandaegin zuen. Niri, egia esan, holakoantzeko elkarrizketak lehenagoere egin izan dizkidate. Duela 25urte hemen oihukatzen zen NafarroaEuskadi da. Nahasketa norksortu du? Gaur Euskadi zer denbadakigu, hiru lurraldek osatutakoerkidego bat. Zorionez, EuskalHerri osoa izendatzeko Euskadiez dugu erabiltzen. Hor egin dapauso bat. Euskal Herria ulertzendugu dela zazpi herrialdekosatutako eremua. Baina horrenbarruan badira gune batzuk EuskalHerria ez direla diotenak, euskararenaztarnak aspalditik galduakdituztenak, eta, alderantziz,berriz, Errioxan, Aragoin, euskaltoponimia bada, euskal aztarnak,eta Euskal Herria direnik ezdugu esaten. Zer da eta zer zenEuskal Herria? Euskararenherria.G Historiarekin interes bereziaduzu zuk, ezta? Nabarralden ere aritzenzara.E Bai, Nabarraldek lan handiaegin du. Nafarroaren historia egituragisa Nafarroa zer izan denbadakigu, baina, ni, egia esan, eznaiz erregezale eta jauntxozale.Herria hor dago. Hemen dago milakajende duen multzo bat, hizkerabatekin, ohitura batzuekin,nazio bat. Nazioak daude, eta estatuak,beste aldetik. Konponduezinak ere bai, galantak. Ni euskaldunanaiz, eta nik nahiko nukeenada euskaldunok existitzenjarraitzea. Uler daiteke estatu batekbabesa emanen liokeela nazioari.Baina badira kasuak estatuasortu eta gero nazioari mesedeegin ez diotenak. Askotanzalantzak ditut. Adibide bat jarrikodizut. Auzo txiki bateko gazteak,bestak antolatzen, borondatez.Besta finkatu, eta udalari eskatzendiote laguntza. Akaso,laguntza horrekin, besta hankazgora jartzen da. Nik ez dut nahieuskal estaturik horrekin euskalnazioa bukatzen baldin bada.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!