10.07.2015 Views

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

<strong>2011</strong>ko martxoaren <strong>13</strong>a • Igandea‘Santa Maria’-ren bahiketa 05Erbesteratuaren bokazioaBahiketaren diseinatzaile Pepe Veloerbesteratu galiziarrak diktadurenkontra eta federalismoaren alde eginzuen borroka. Ia beti, erbestetik.Ainhoa OiartzabalEz dakart ezer nirekin.Maleta huts bat, bostdolar, porrot egindakoesperantza mordo bat,baina horren guztiarengainetik, zahartzea debekatzendigun bake eta askatasun bokazioikaragarria». Pepe Velok(Celanova, Galizia, 1916 - Sao Paulo,Brasil, 1972) 1948ko urriaren9an eginiko adierazpenak dira,Venezuelara heldu berritan, lehenaldiz erbesteko lurra zapaldueta gero. Haren seme Victor Velokhelarazi dio Igandea-ri aitarenadierazpen hori, eta, haren esanetan,orduan esanikoen ildotik eramanzuen bere militantzia politikoa.Beti, erbesteari ihes eginnahian eta erbesteratu izateariuzteko borrokan. Baina borrokahorrek eraman zuen, hain zuzen,bigarren erbestealdira, Brasilen.Eta bere gogoaren kontra, han hilzen, erbestean.Pepe Velo 24 urte luzez erbesteanbizitzera eraman zuten lehengertaerak Galiziakoak ziren,1944an: frankismoaren kontrajardutea leporatuta atxilotu zutenPepe Velo, Vigon. Torturatueta gero, Coruñako Modelo presondegiansartu zuten, MarianoOtero Castelao lagun eta kidearekin.Biak ala biak baldintzapean askatuzituzten, 1946an, eta, berrirokartzelatzeko arriskuan zeudenez,Portugalen hartu zuten babesa.Hango Poliziak, PIDEk, berehalaatxilotu zituen, ordea, etabeste behin kartzelan sartu zituzten.Baina, giza eskubideen aldekoerakunde bati esker, preso politikoizaera lortu zuten, eta, beraz,ez zituzten Espainiara estraditatu.Eta, gainera, Lisboako Venezuelarenkontsuletxeari eskerhara joateko larrialdiko pasaportealortu zuen Velok.Pepe Velo. ‘PIRATES DE LA LLIBERTAT’Diktadura batetik besteraVenezuelara heldu berritan, ordea,ez zuen giro politiko hobea topatu:Romulo Gallego presidentedemokratikoaren kontrako estatukolpea eman zuen Perez Jimenezek,eta diktadura ezarri zuen.Velok, baina, ez zituen utzi albobatera bere kezka intelektual etaideologikoak; areago, erbesteaketa gainera beste diktadura batenmenpean bizi beharrak indartuegin zituen haren pentsamenduerrepublikano eta nazionalistak.Venezuelako erbestealdiko lehendabizikourteetan, Galiziako literaturaeta saiakera lanak irakurtzeneta zabaltzen jardun zuen;besteak beste, Castelao, CurrosEnriquez eta Rosalia de Castrorenlanak.Galiziako nazionalismoarenideologoen ideiak bere eginez,Galiziako nazio izaeraren aldeegin zuen; baina, aldi berean, Hespainiadeitzen zion Iberiako nazionalismohistorikoen federalismoaaldezten zuen.‘Hespainia’ eta DRILNazionalista galegoa izatekoarrazoietako bat espainiarra izateazela zioen Velok: «Beti entzungoduzue eta hiltzera arte esangodut ni hespainiarra naizela, galegoabainaiz, eta galegoa ez banintz,orduan, ez nintzateke ezerizango». Izan ere, Veloren Hespainiaez zen Espainia uniforme zentralizatubat; «Espainia aniztunabaizik: galiziarra, katalana, euskalduna...Iberiako errepublikakaintzat hartuko zituena», azaldudu Victor Velo semeak.Ideiei buruz teorizatu ez ezik,horiek praktikara eramatekoahaleginak ere egin zituen Velok.Hala, O Lar Galego elkarteko presidenteizan zen Velo, eta 1956anGaliziako erbesteratuen lehenbiltzarra antolatu zuen Caracasen.Bere semearen arabera, urteakigaro ahala, «geroz eta itoago sentitzenzen hil arte erbestean bizibeharraz». Horrela, frankismoarenkontra Libertad para Españamugimenduan hartu zuen parte1958aren erdialdera, Caracasen.«Ia 15.000 lagun elkartu ziren, etaVelok Galiziaren izenean hitzegin zuen». Eta urtea amaitzeko,UCE Union de Combatientes Españoleserakunde antifrankistasortu zuten.60ko hamarraldiaren hasieran,eta ikusirik Espainiako AlderdiKomunistaren jarrera epela, KubakoIraultzan jarri zituzten begiakerbesteratuek eta haienseme-alabek: «Gizartea eraldatzekogure esperantzaren sinboloazen», aitortu du Victor Velok.Horregatik hurbildu ziren UCEsortzeko garaian Alberto Bayorengana,Kubako iraultzan partehartu zuten buruzagietako batengana.Baina Bayorekin ez zutenesperientzia ona izan eta bertanbehera gelditu zen UCE.UCEren errautsetatik, DRILAskatasunerako Iberiar DirektorioIraultzailea erakunde klandestinoaeta iberista sortu zutenhan ibilitako batzuek. Frankismoarenkontra ez ezik PortugalgoSalazar diktadorearen eta, batikbat, bi diktaduren Iberiako Itunarenkontra jarduteko. Eta PepeVelo izen<strong>datu</strong> zuten zuzendarinagusi. Bera izan zen DRILen ideologonagusia, eta Santa Mariarenbahiketa erakundearen ekintzariksonatua. Baina handik gutxiradesagertu egin zen DRIL,kideen arteko liskarrak handiakbaitziren. Hala, behin sortzaileizan zen Pepe Velo bera kanporatuegin zuten DRILetik.Victor Velo · DRILeko kide eta ‘Santa Maria’-ren bahitzaileetako bat«Esanguratsua zen AEBen ordezkariak ontziratzea»A. O.Victor Velok atzo goizean gertatuizan balitz bezala ditu gogoan1961eko urtarrileko bahiketarenegunak. Bere aita Pepe Velorenbabesean eta gidaritzapean hartuzuen parte. Egun, Brasilen bizida, babes politikoa eman zien herrialdean.G 17 urte zenituen Santa Mariabahitu zenutenean. Nolatan hartuzenuen parte?E Iberiako nazioen aldarrikapenarekinbat egin eta diktadurenkontrako jarrera hartzeko, erabakigarriaizan zen beste herrialdebatean [Venezuelan] hazi izana.Hau da, erbestean.Gainera, 1957an JSU [JuventudSocialista Unificada] erakundeansartu nintzen, eta 1958ko urtarrilaren23an Venezuelako Perez Jimenezdiktadorea bota eta gero,JCV [Juventud Comunista Venezolana]erakundean.Gizartearen eraldaketa iraultzaileaposible zelako utopian sinestengenuen Latinoamerikakoorduko gazteok. Izan ere, Venezuelandemokratizazio prozesuahasi zen, hamar urtean lehenhauteskunde libreak deituta, eta,gainera, Fidel Castrok arrakastaizan zuen Kuban eginiko matxinadan.Beraz, 1958a, 1959a eta 1960aoso urte biziak izan ziren, eta hazinintzen herrialdeko bizitza politikoaeta Iberiako diktaduren kontrakoborroka, biak, uztartu eginnituen nire militantzia politikoan.Mugimendu asko sortu zirengarai hartan. Esaterako, UCE(Union de Combatientes Españoles).Diskurtso hutsa zenari aurreegiteko sortu zen, eta gerora,DRILekin, borrokarako benetakoaukera sortu zen. Pepe Velok[aitak] DRILen hirugarren ekintzaizan zena pentsatu zuenean[Santa Maria-ren bahiketa],berehala esan nion parte hartunahi nue-la.G Zein ardura bete zenuen? Zeinizan zen zure kargua?E Ez zegoen kargurik, egitekoakbaizik. Behin Santa Maria hartuostean, batik bat, irratietara bidalibeharreko agiriak idazten jardunnuen: BBCra, Radio Nacionalde Españara eta Portugalgoirrati emisoretara bidaltzen genituen.Bestalde, itsasontzian egitengenituen zaintzarako txandetanhartzen nuen parte, eta, ondorioz,komandoko kideak ginenbaino gehiago zirela iruditzen zitzaienbai eskifaiari bai bidaiariei.G Zein une duzu bereziki gogoan?Zein momentu izan zen garrantzitsuena?E Une guztiak izan ziren gogoangarriak,arrazoi bategatik edobeste bategatik. Ontziratzea, itsasontziahartzea, zaurituaren lurreratzea,estatubatuarrek aurkitugintuztenekoa, eskifaiaren matxinadazein lehorreratzea. Bainaunerik gogoangarriena, ezbairikgabe, AEBetako armadaren ordezkariakontziratu zirenekoaizan zen. Esanahi enblematikoaizan zuen. Haiekin edukitako bilerakgure operazioaren arrakastajarri zuen agerian.G Bahiketak iraun zuen bitarteanjada gorabehera nabarmenak izanzituzten buruzagi portugaldarreketa espainiarrek; hots, Galvaok etaSotomayor eta Velok. Zergatik?E Diferentzia ideologikoak oinarri-oinarrizkoakizan ziren [Galvaorikolonialista izatea leporatuzioten]. Eta gauzak egiteko moduanere diferentzia handiak zituzten.Bahiketa aurretik edukizituzten eztabaiden ondotik, Galvaokkontrako jarrerarekin jokatuzuen bahiketan.Galvaoren protagonismoa ikaragarriaizan zen, baina politikaaldetik hutsaren hurrengoa zen.G Nolakoak izan ziren bahiketa bukatuosteko egunak? Zer-nolako erbestealdiahasi zenuten orduan Brasilen?E Hedabideen eraginez, heroiakbagina bezala hartu gintuzten.Izan ere, oihartzun izugarria izanzuen; munduko egunkari gehienenalbiste garrantzitsuena izanzen. Politika aldetik, berriz, ezzuen indar bera eduki, eta hilabetegutxiren buruan, DRIL ofizialadesagertu egin zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!