10.07.2015 Views

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

14 HistoriaIgandea •2011ko martxoaren 13aKondairarenmugetanAdulterioaEuskalHerrianEz omen du hitzberezirik euskaraz.Aspaldiko hiztegiekhainbat aukeraeman arren, gauregungoek bakarriklatinetik datorrenaaipatzen dute:‘adulterio’. Horrekez du esan nahihitzaren atzeandagoena,ezkondutakobikoteen tratutikkanpoko sexuharremanak,Euskal Herrianizaten ez zenik.‘Adulterium’Iñaki EgañaInkisizioa tarteanzeneanD1569an Cascantekoemakume batek etanotarioak ezkon-harremanetatikkanpo izan zituztentratuak agerian gelditu ziren.Maitaleentzat zoritxarrean,emakumearen senarra,adarrak hazi zitzaizkiona,inkisidorea zen: SebastianArenzano. Botere handikoa.Beraz, irain publiko izugarriazen harentzat. Zigorrarentamainakoa. Inkisizioa berehalasartu zen auzian, etabost pertsona atxilotzekoagindu zuen. Bata notarioa,Manuel Bedoia, eta harenlau lagun. Salaketa potoloazen: bahiketa eta adulterioa.Bedoiari jarritako zigorrabeldurgarria izan zen: hamabiurtez galeretara; heriotzazigorra, alegia. Hainbestedenbora galeretan egonondoren, inor ez zen bizirikirten. Horren bi lagun espetxerabidali zituen epaileak,eta beste bati isuna jarrizion.Ez omen du hitz berezirikeuskaraz. Aspaldikohiztegiek hainbataukera eman arren,gaur egungoek bakarriklatinetik datorrena aipatzendute: adulterio. Horrek ez du esannahi hitzaren atzean dagoena, ezkondutakobikoteen tratutik kanpokosexu harremanak, EuskalHerrian izaten ez zenik. Herri erlijiosoaizan gara, baina ez hainbesterako.Hala eta guztiz ere, zintzoenitxura eman dute mugaren bestealdekoek, Iparraldeko gure aberkideek.Albert Tessier izenekoidazle batek, Frantziako Iraultzarenaurreko Euskal Herriko emakumeariburuz 1918an kaleratutakolan batean, zera zion: «Lapurdikoeta Zuberoako arauetanez da adulterioaren aukeran erreparatzen.Valmar jaunarentzat,adulterioa txarkeria nazkagarriada eta euskarak berak ez du hiztegianaipatu ere egiten».Ez dut uste horrela izan zenik.Lapurdiko piratak eta Zuberoakoartzainak ezin ziren hain jainkotiarrakizan. Egia esan, aldez aurretikez nekienez Tessier horinor zen, entziklopedia batzuetarajo dut nire ezjakintasuna desagertzeko.Haren tesia irakurri ondorennire gogoeta konfirmatu eginda: Tessier apaiza zen, orain dela35 urte hil zen, eta Kanadan bizizen, ipar polotik gertu, hotzarenartean.Bistan da adulterioa izan bazelakostaldean, kronikariek kontrakoaesan arren. Baionako aspaldikoGaizkileen Pleguarenarabera, adulterioan harrapatutakobizilagunek herriko kaleetanzehar biluzik ibilaldi luze bategin behar izaten zuten. Ezer berririkez. Lotsa pixka bat, kasu batzuetan,eta kito. Zer-nolako jarreraagertuko zuten ozeano guztietakoitsaslapur trebeenak? Ez dutuste lotsa handirik izango zutenik.Beste puntan, Bizkaiko bizilagunakegon zitezkeen. Adulteriosalaketak oso zabalduta omenzeuden, eta, horren ondorioz, BizkaikoForuen atal batean horretazaritu ziren. Laugarren legearen35. atalean, adulterioarenlekukotasunaz hitz egiten zen.Ohikoa zenez, salatzailearen aldeedo aurka aurkezten ziren lekukoak.Diruaren truke adierazpenakera batekoak edo bestekoakizan zitezkeen. Zigorra ez zenberezia izaten. Bekatua eginondoren, sei hilabetean adulterioaerrepikatu gabe egotea nahikoazen barkamen administratiboalortzeko.Bilboko Teresa Urkiagarenepaiketa gaur egun errepikatukobalitz, denon arreta jasoko luke.Senarrak salatu zuen emaztea,1488an, desleiala zela leporatuz.Senarrarekin desleiala; FernandoUlibarri maitalearekin, ordea,oso leiala. Epaiketan Teresak erabilitakotaktikak, defentsa bainogehiago, erasoa ematen zuen.Hark onartu zuen senarrak bazekielasei urte baino lehenagotik«fornikatzen» zuela hiru edo laumaitalerekin, eta ez bereziki aipatutakoUlibarri horrekin.Nafarroan ere, oso zabaldutaomen zegoen adulterioa. TuterakoForuan aipatzen zen, eta bertanesan ere egiten zen senar batekemaztea besteren batekin larruajotzen harrapatzen bazuenaukera zuela maitaleak hiltzeko.«Biak» izan behar ziren. Gizonahilez gero, Tuterako legea oso zehatzazen: senarrari hilketa leporatuziezaioketen eta epaitu.Oihartzun handiko kasu askorenartean Luis Hutinena aipadaiteke. Nafarroako erregea izanzen, 1305etik 1316ra. Haren emazteBorgoinako Margaritak maitaleakomen zituen. Eta erregeak,emazteak fideltasuna ez ziola gordetzenjakin ondoren, emazteaatxilotzeko agindua zabalduMax Beckmannek adulterioari buruz egindako artelana. BERRIABizkaian adulteriokasuak zabalduta omenzeuden, eta foruetan ereaipatzen ziren1356an, sutan errezuten musulman batTuteran, kristau batekinadulterioa egiteagatikzuen. Behin preso hartuta, heriotzazigorra ezarri zion senarrak,erregeak. Eta presondegian bertanhil zuten Margarita, eskuzapibatekin itoz.Garai horretako Nafarroa osobortitza zen bikotearen legea betetzenez zutenekin. Juduen, kristaueneta musulmanen arteko harremanakbekatuak ziren, eta legezdebekatuak ere egon ziren.1356an, esaterako, sutan erre zutenmusulman bat Tuteran, kristauemakume batekin adulterioaegin ondoren. 1373an, Tuteranbertan, emakume kristau bat errezuten judu batekin larrua jo zuelako.Arabako legea ere ez zen makala.1500ean Gasteizko alkateakMarina Gamiz eta Juan Arduzakondenatu zituen, adulteroakomen zirelako. Salaketa emakumearensenarrak jarri zuen, JuanGaonak. Eta, sententziaren arabera,maitaleen ondare guztiasenarrak jasoko zuen. Gamiz etaArduza lotu egin zituzten Gasteizkoplazako pikotan, azokaegun batez, eta, ohi zen bezala,senarrak aukeratu zuen zigorra.Gipuzkoako epaileak askozapalagoak izan ziren, Tolosakoabehintzat bai. 1494an, esaterako,Migel Aziondok emaztea salatuzuen: Catalina Irazusta. Senarrarenaburuz, Catalinak maitale batzuen, Migel Berastegi izenekoa.Catalina errugabetzat jo zuenepaileak eta aske utzi zuen. Halaeta guztiz ere, epaileak Catalinaeta Berastegiren arteko harremanak,badaezpada ere, debekatuegin zituen. Ezin ziren Tolosakoeremuan elkarrekin egon, elizanizan ezik. Epaileak ez dira tontoaketa badakite eliza ez dela laztantzekotokia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!