10.07.2015 Views

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

<strong>2011</strong>ko martxoaren <strong>13</strong>a • IgandeaIritzia 15Txapela kentzekoaTxapel oker-okerrakObsesio identitariorik ez duen eta herritarren egiazkoarazoak konpontzeko lan egiten duen Eusko Jaurlaritzarenbeste neurri eraginkor bat: miseria tasa Hego EuskalHerrian Europako Batasuneko batez bestekoa baino handiagoadela jakin dugun aste honetan bertan, <strong>13</strong>9.200 eurogastatu ditu ertzainen betiko txapelak erretiratu eta txanoberriak erosteko. Txapela kentzekoa, zentzu literalzein figuratuan. Akabo Polizia euskalautonomiaerkidegotarrarenzantzu estetiko etnizistak. Aurrerantzean, itxuranormalizatua izanen dute, unibertsala. Niri kapelabeltz hexagonal berrien diseinua hain justu unibertsoarekinhertsikiegi loturikoa begitantzen zait; izan ere, StarWars pelikula sortako Darth Vader pertsonaia dakarkitgogora. Zaldieroak dio baieztapen hori sakrilegio estetikoadela; izan ere, bere diseinatzaile grafiko iritzi jantziarenarabera, Star Warseko pertsonaia guztiak ikaragarriongi diseinaturik daude, eta ertzainen kapela berriak, aldiz,ikaragarri gaizki. Bere idurikoz, kapelok oso itxurazaharkitua dute, II. Mundu Gerra garaiko Poloniako Poliziarenakdirudite. Zertaz ari garen jabeturik, Txikiteroaohi baino luzeago baina beti bezain sakon mintzatu zaigu:«Biok zuzen zabiltzate, eta biok oker. Zaldieroak dioen bezala,bistakoa da kapelok II. Mundu Gerra garaiko Poliziabaten txanoetan inspiraturik daudela, baina ez da Poloniakoabaizik eta Espainiakoa, Guardia Zibila. Kapelabeltz hexagonal berriak trikornio osatuak dira, trikornioabider bi. Aurretik ikusita, trikornio biseradunak dirudite.Txapel oker-okerrak. Beraz, Juan Kruzek dioen bezala,Star Warsekin lot ditzakegu, baina ez antza estetikoarengatikbaizik eta erraz irudika dezakegulako Guardia Zibilarentrikornioa Ertzaintzaren txanoari esaten, Darth VaderrekAnakin Skywalkerri nola, 'Zure aita naiz'».Kantatzen duen Espainia ez da inoiz hilkoHexagonoez ari garela, ezin aipatzeke utzi Hexagonoak,hau da, Frantziako Errepublikak, korsikeraz abestenduen korsikarra bidaliko duela ordezkari moduan Eurovisionera,Amaury Vassili hain zuzen ere. To eta no. SerioDemoniok jakin ahal izan duenez, hori ikusita EspainiakoGobernua serio aztertzen ari da baten batek Twitterrentxantxetan proposaturiko baldintza Sortu legezkoaizan dadin: Fermin Muguruza izan dadila Espainiarenordezkaria Eurovisionen. Izan ere, bistan da Sortuk kaleerasoak eta Patxi Lopezen aurkako balizko atentatuaerrefusatu eta gero, alderdi sortu berria legez kanpo uztekoargudiorik gabe geratzen ari direla. Hain justu Sortukbaldintza berri hori ere betetzerik eduki ez dezan, Rubalcabaministroak urratsa ongi kalkulatu nahi du publikokiezagutarazi aurretik. Hiru segurtasun neurri prestatzenari da, abeslari irundarraren ezetza ziurtatze aldera:1) Muguruzak derrigorrez jantzi behar izatea RamonGarcia aurkezleak TVEn Urtezahar gauean jarri ohi zuenkapa espainiarra. 2) Muguruzak ezinbestean onartubehar izatea koru moduan David Bisbal, Isabel Pantojaeta Manolo Escobar. 3) Muguruzak ezinbestean abestubehar izatea Guardia Zibileko perituek prestaturikokanta. Musika eta lelo nagusia Escobarren ¡Que vivaEspaña! abesti ezagunekoak lirateke, eta gainontzekoesaldiak, Muguruzaren kantetatik harturikoak: «Gureada garaipena, gora gure Espainia! Hipokrisiari stop, goragure Espainia! Horrelakoa da bizitza, gora gure Espainia!Aski da txo esan ozenki: Espainia, hoberena!». Rubalcabakbaldintza berriaren aurkezpenerako prestatu duenesaldia: «Argi esan beharko dute zer duten nahiago, bonbakala Eurovisioneko epaimahaikoen botoak».Serio demonioJuan Kruz Lakasta eta Zaldieroaseriodemonio@berria.infoKontraprogramazioaAmaitzeko, ohi denez, tutti-fruttia: bat: aurreko paragrafokoakhiperbolea eman dezake, baina ez litzateke harritzekoaazkenean horrelakoetara iristea. Orain arte, Zapaterokzioen ezker abertzaleak legezko izateko ETArekinapurtu behar zuela. Orain, ETAren indarkeria errefusatuduelarik, Zapaterok dio ETA existitzen den bitartean Sortukzail izanen duela legezko izatea. ETA desagertzen delarikMuguruzarekin has litezke. Nolanahi ere, ez legokegaizki beste norabidean ere baldintzak jartzen hastea:edo lortzen dute Guardia Zibilak torturatzeari uztea, edoGuardia Zibilarekin mozten dute, ez dago beste biderik.Bi: noiz eta torturen aurkako salaketak aspaldiko ozenenaketa zabalenak zirelarik heldu zen ETA Patxi Lopezhiltzekotan izan zela zioen filtrazioa. Eta noiz eta SortukPatxi Lopezen aurkako balizko atentatua errefusatu zuelarikiritsi zen ETAko ustezko buru militarraren atxiloketa.Tartean ere esan digute ETAk Aznar eta Ares hil etaMadrilgo dorre bikiak, Kio dorreak, eraitsi nahi izan zituela.Ez dugu kasualitateetan sinesten. Bistan da kontraprogramazioaez dela soilik telebisten arteko borrokangertatzen. Galdera da ea zein izanen den kontraprogramatukoduten hurrengo (beldurrezko) pelikula. Hiru: BenediktoXVI.a atalka karrikaratzen ari da Nazareteko Jesusizeneko liburua. Berriki bigarren liburukia aurkeztudu. Hartan dio Jesukristo ez zela iraultzailea, eta erlijioaeta politika zeharo banatzen ditu. Aita saindua jada hirugarrenliburukia prestatzen ari dela zabaldu dute. TorrenteIV pelikula estreinatu berri duten honetan, zalantzapiztu zaigu: zeinek izanen ditu sekuela gehiago, NazaretekoJesusek ala Torrentek?

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!