10.07.2015 Views

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-13 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2011ko martxoaren 13a • IgandeaIngurumena 09FitxapIzenburua: ‘Lurra, zoruabailitzan’pArgitaletxea: TxalapartapOrrialdeak: 149pSalneurria: 17 euroEta horietatik %3,7 errauts toxikoarriskutsuak dira.Eta, Gipuzkoan eta Nafarroanerrauste planta bana eraikitzekodauden egitasmoak ikusirik, datuhoriek (edo antzekoak) bi herrialdehorietan ere izan litezkeaurki. Atez ateko bilketa abiaturikoGipuzkoako hiru herrietan(Usurbil, Hernani eta Oiartzun)lortzen ari diren emaitzak (birziklaturikohondakinen kopurua%20tik %80ra igo da) «alternatiba»dira horrenbestez. Edozeinmodutan, kontsumo sistema aldatzekobeharraz ere mintzo da.Itoizko urtegia«Argi utzi du natura eta Ama Lurraguztiz babesgabe daudela legearenikuspegitik»«Ama Lurraren eta ingurumenarenaurkako erasoaldian» Itoizko(Nafarroa) urtegiarekin gertatuahistoria orrietan «hizki larriz»idatzita geratu ohi direnetakoada, egileak adierazi duenez.Gertaturikoaz gain, etorkizuneangerta daitekeena ere kezkaiturri da Itoizko inguruetan. Izanere, hainbat ikerketaren arabera,urtegiari eusten dion ezkerrekomendi hegala edozein unetan jausidaiteke. Horrek hondamendiaekarriko luke. «Besteak beste, olatuerraldoia eragingo luke, etaAgoitz eta Zangoza guztiz suntsiditzake eta milaka herritar hil».Egoera honetara ailegatzeko,hogei urtean, Itoizko urtegiarenproiektuak gorabehera ugari izanditu. Espainiako Auzitegi Nazionalakbirritan (1995ean eta 1996an)legez kanpokotzat jo zuen egitasmoa.Espainiako Auzitegi Gorenakere berretsi zuen epaia, bainaNafarroako Gobernuak, tartean,naturguneei babesa ematen zienlegea deuseztatu zuen. «Epaiari izkinegiteko trikimailu bat» izanzen, eta horrek baliorik gabe uztenzituen epaiak. Hala, EspainiakoAuzitegi Konstituzionalak eta EstrasburgokoGiza Eskubideen Auzitegiakzilegitzat jo zuen NafarroakoGobernuak legea deuseztatuizana, eta horrek behin betiko bideaireki zion Itoizko urtegiari.Itoizkoa lezio bat izan zen, Petxarromanenarabera, Ama Lurrababestu nahi duen gizartearentzat:«Epaitegietakoa amarruzbeteriko bide antzua gertadaiteke, interes politiko-ekonomikoekproiektu bat ezinbestekotzat(interes orokorrekotzat) jotzenbadute». Eta galdera egiten du:«Iragarritako hondamendirenbat inoiz gertatuko balitz, norkhartuko luke kalteen ardura?».Krisi ekologikoaren ardura«Euskal herritarren aztarna ekologikoaLurrak jasan dezakeenahalako hiru da»Kalte ekologikoa hiru esparrutankokatzen du atal honetan: kutsadura,arrantzaren gutxitzea etabasoen mozketa masiboak. Datuokplazaratzen ditu: «Arabak,Bizkaiak eta Gipuzkoak herrialdepobretuekin duten karbono zorra(negutegi efektuko gasen isurketarenondoriozkoa) 22.000 milioieurokoa zen 2000. urtean, eta 800milioi eurotan handitzen ari daurtero. Beraz, 30.000 milioi ingurukoalitzateke dagoeneko».Euskal herritarrak itsasoak«bizirik gabeko ur mortu erraldoi»bihurtzen ere ari dira, Petxarromanekbildutako datuek erakustendutenez. Areago, euskaluretatik kanpo ere, atzerrian (Somaliankasu), gauza berbera egitenari ez ote diren zalantza ereplazaratzen du.Oihanetako bioaniztasunarengaia ere mahai gainean jartzendu. «Duela 10.000 urte inguru, basoekestaltzen zuten planetarenerdia. Gaur egun, 4.000 milioi hektareainguru». 13.000 milioi hektareaditu munduak. Horretan euskalherritarrek badute zeresanik:«Urtero-urtero milaka tona egursartzen dira munduko baso primarioetatikgure herrira», idatzidu Petxarromanek.Ekologistak,bidegurutzean«Herri mugimendu ekologista lozorroanbezala dago»Orain 40 bat urte proiektu nuklearrenaurkako borrokaren testuinguruansorturiko mugimenduekologista Euskal Herri osoanegiten ari diren makroproiektuugariei ezin erantzunean dabilegun. Hala ondorioztatu du Petxarromanek,batez ere mugimenduekologista horretan murgildutadabiltzan hainbaten iritziaketa hausnarketak bilduta.Mugimendu ekologistaren egoerarenatzean, ez dago, ordea,proiektuen metaketa azkarra soilik.Petxarromanen hitzetan: «Gizarteaaldatu da, mundua ikustekoerak ere aldatzen ari dira, kultureta nortasun aldaketak gertatudira, paisaia aldaketa etengabekoarekinbatera». Hala,mobilizatzeko ohitura ez dela galduderitzo; bai, aldiz, «eraginkorkipresio egiteko gaitasuna». Hala,koordinakunde eta taldeez haragoindar horien bilgune zabal batfalta dela uste du.Iñaki Petxarroman · Kazetaria«Izatekotan, liderrak garaAma Lurrari egindakoerasoetan»L. AlkortaJON URBE / ARGAZKI PRESSLaugarren liburua osatu berri duIñaki Petxarroman kazetariak(Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1973).Ingurumen gaiak hartu ditu oinarritzatoraingoan.G «Has gaitezen atzera» esanezamaitzen duzu liburuaren sarrera.Euskal Herrian egun zein egoeratangaude,ba,atzera egin behar izateko?E Hori liburuaren tesia da. Biplano elkartzen dira hor. Batetik,eredu ekonomikoa, non alde askotanargi gorriak ikusten diren:energia ereduaren krisia, petrolioarenkrisia... Ezin da hazi horibukaezina balitz bezala. Horrezgain, ingurumenean eragiten aridiren krisia dago; mundu osoan.Hemen, Euskal Herrian, arazo zehatzagoakdaude. Adibidez, lurrarengaineko presio handia.Eta, hori ikusita, niri behintzathauxe ateratzen zait: «Utz dezagunpixka bat, eta goazen atzera».Deshazkundea deitzen ari direntesi horrekin bat eginez.G Herri honetan egiten diren azpiegiturakgarapen iraunkorraren izeneanegiten dira sarritan.E Hizkuntzaren erabilera maltzurraegiten dute. Horrek esannahi du Pasaiako portuari ekoportuadeitzen diotela, Zubietakoerrauste plantari energia balioztatzekoplanta deitzen diotela...Egiten duten politika horri berdeetiketa eransten diote. Lan honekhorretan ere egiten du aldarrikapenbat: deitu diezaiegun gauzeiberen izenez.G Kutsadura handiak,lurraren artifizializazioa…noiz arte jasango duEuskal Herriko lurrak horietan guztietan«lider» izateko azken hamarkadetanhartu duen erritmoa?E Askotan entzuten ditugu politikariakesanez klima aldaketarenaurkako borrokan aitzindariakgarela eta abar. Izatekotan, liderrakgara Ama Lurrari egitendizkiogun erasoetan. Noiz arte jarraitudezakegu ingurune guztiaporlanez betetzen? Lurra bukatzenden arte. Argi dago horrekere muga bat duela.G Banaketa administratiboak nolaeragiten dio Euskal Herrian garapeniraunkor bat egiteko aukerari?E Euskal Herrian ez dago garapeniraunkorrerako politikarik.Hiru administrazio ezberdindauzkagu, bi estatutan banatuta.Eta horrek zailtzen du lurraldeantolaketa deitzen den hori egitekoikuspegi bakar bat egotea. Ondorioz,azpiegiturak bikoiztendira, eta abar. Herri ez izatearenondorioetako bat da hori. Bestalde,Euskal Herrian ez dago garapeniraunkorraren politika batpraktikan jartzen saiatzen ariden administraziorik. Gure politikariekburuan edukitzen dutenbakarra BPGaren hazkundea da.G AHTaren aferan jokoan asko dagoeladiozu. Zer dago, ba, jokoan?E Nik uste dut AHTa sail historikobaten azkeneko ikurra dela.AHTa ez alferrik da inoiz EuskalHerrian egin den azpiegitura luzeena,garestiena, segur aski ingurumenarekikobortitzena«Euskal Herrianez dago garapeniraunkorrerakopolitikarik»«Kalte asko egindadaude, bainaoraindik ez duguikusi AHTarenkontuaren bukaera»dena, eta abar. «Asko dago jokoan»esaten dut, nolabait bi ereduari direlako elkarren kontra talkaegiten. Eredu batek dio: «Egin dezagunsistema honetan beste aurrerapausobat, kosta ahala kosta».Eta besteak: «Geldi gaitezen,lurrari atseden bat eman diezaioguneta patxadaz eztabaida dezagun».Bi aldeen artean bihurtu daazpiegitura sinboliko bat. Bainaikusiko dugu. Kalte asko edogehienak eginda daude, bainaoraindik ez dugu ikusi kontu honenbukaera.G Eraikuntza enpresak, harrobienlobby-a, energia enpresak… Haienerabakien menpe gaude?E Demokrazia liberal honen benetakoagintariak enpresa multinazionalaketa enpresa handiakdira. Eta gure kasuan ere nabarmenada askotan enpresarienlobby-ek nolako gaitasuna dutengure administrazioan, udaletan,aldundietan-eta eragiteko, eurenaldeko politikak eta proiektuakmartxan jartzeko. Adibideak dozenakaaurki daitezke.G Demokrazia parte-hartzaileafalta dela ere badiozu.E Hemen argi dago azpiegiturabat botereak ezinbestekotzat jotzenduenean herriari ez zaiolagaldetu nahi. Esan nahi dut: demokraziaordezkatzailearenarauak errespetatzea da demokraziagurean, eta kito.G Ezkor ageri zara euskal mugimenduekologistaren orainaz etaetorkizunaz. Zergatik?E Ezkortasun hori konstataziobat da. Sistema globalizatzaileak,sistema neoliberalak, azkenekourteetan azpiegitura zaparradabat bota digu gainera, eta hemenez da egon mugimendu ekologistasendo bat horiei muga jartzeko.Tokian-tokian erantzun bat egonda, bai, baina gero ez dago bide alternatibobat martxan jartzekogihar hori.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!