24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

104

Deba ibarreko euskara

hedatuta daudenak. Oraintsuagokoak dira, aldiz, -tikan eta -gatikan, batez ere Gipuzkoa

gehienean —Goierrin ez bestean— eta Nafarroako ipar-mendebalean —gehienbat

Bortzirietan, Malerrekan eta Bertizaranan— indartu direnak. Azken horiexek dira hizkerak

sailkatzeko egokiak. Zaharrak diren -ti,-gati eta Euskal Herri osora zabaldu diren -tik,

-gatik ez dira esanguratsuak. Aldiz, Gipuzkoa aldean indartu diren -tikan eta -gatikan

Deba ibarreko alderdi batera iritsi izanak, alderdi hori euskara giputzari begira dagoela

salatzen du ozen eta garden.

Hona hemen beste adibide bat. NOR saileko 2. pertsona pluralean ere hiru aukera

daude Deba ibarrean: a) zuek zara, b) zuek zar(i)e, eta c) zuek zarete.

Arkaismoa da zuek zara, Deba ibarreko erdiguneko adin handiko zenbait hiztunen

ahotan oraindik ere noizean behin entzun daitekeena (Eibarko adibideak, esate baterako,

in Sarasua, Agirrebeña & Zenarruzabeitia 2005: 269). Berrikuntza da, berez, zuek

zar(i)e, baina oso aspaldikoa, gaur egun arkaismotzat jo dezakeguna: Zuberoan,

Erronkarin, Zaraitzun, Bizkaian, Nafarroako Sakanan eta Deba ibar gehienean gorde da.

Berriagoa da zuek zarete, Euskal Herriko erdigunean indartu eta Lapurdin, Nafarroa

Beherean, Nafarroa gehienean eta Gipuzkoa gehienean hedatu dena, eta Deba ibarreko

alderdi batera ere iritsi dena. Horixe da dialektologiaren aldetik esanguratsua: Deba ibarreko

alderdi hori Gipuzkoara begira eta Gipuzkoari lotuta dagoela argiro salatzen

duena.

Esan dezadan, horren harira, arkaismoak eta berrikuntzak ez direla batere kontuan

hartu 1980az gero egin den euskal dialektologian. 1983an plazaratutako Euskal dialektologiaren

hastapenak saioa izan zen aro berriaren abiaburua, eta berrikuntza / arkaismo

bereizketa guztiz alboratu zen edo, zehatzago esateko, ez ziren horren esanguraz ohartu

ere egin 2 .

2 Onura txikia ekarri zion liburu horrek euskal dialektologiari, eta halaxe esan zuen Joseba Lakarrak ere (1986:

673) aspaldi: “Oso liburu eskasa, bestalde, Gabilondoren erronkarierari buruzko atala salbu”. Erronkarieraren

atalarekin batera, zuberotarrarena ere “salbu” jarriko nuke nik, baina gainerakoan bat nator Lakarrarekin.

Arkaismoak eta berrikuntzak ez bereizteaz gainera, multzo berean sartu ziren arauak, aldaerak eta bitxikeriak,

arau emankorrak nahiz arau ihartuak. Anabasaren adibide gardena da euskara giputzaren egitura fonologikoaren

aurkezpena (Txillardegi & Aurrekoetxea 1983: 124-141). Horretaz guztiaz gainera, bere hartan onartu

ziren Bonapartek erabilitako irizpideak eta hark egindako euskalki sailkapena, nahiz eta mendebete baino

lehenagokoak izan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!