24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

188

Deba ibarreko euskara

Fonologia

Oso berandu, 1998an, aurkeztu ziren ahoskera batuko arauak. Berandu etortzeaz gainera,

ez ziren behar ziren guztiak iritsi; besteak beste, azentua falta zen. Eta bazen, eta

bada, azentuaz zer edo zer esateko garaia. Hutsuneak hutsune, etorri zirenak egoki azaldu

ziren. Euskaltzaindiaren ohiko jokabidean eten garbia eginda, ez ziren batzuk aukeratu

eta gainerakoak arbuiatu eta baztertu; aukeratutakoak euskara batuko ahoskera

zaindurako zirela argitu zen, gainerakoak gutxietsi eta gaitzetsi gabe. Eta hortxe daude,

hain zuzen ere, lagunarteko batua, tokiko batuak, gazte hizkera eta abarrak alboan utzitako

horiei lekua egiteko gertu.

Euskara batuko ahoskera zaindurako, /e + a, e, o/, /o + a, e, o/, / i + a, e, o/ eta /u + a, e,

o/ batzerakoan aldakuntzarik ez egitea erabaki da: etxea, beroa, iturria eta burua esatea.

Bigarrenik, hitz hasieran [j] ahoskatzea erabaki da: yan, yakin, yoan, yosi. Hirugarrenik, txistukariak

zuzen bereiztea erabaki da: z / s eta tz / ts. Laugarrenik, /g/ ahoskatzea erabaki

da geologia bezalako hitzetan 1 . Bosgarrenik, ez partikula z- duten adizkiekin batzean, tz

ahoskatzea onartu da: etzara‘ez zara’. Beste erabaki batzuk ere hartu dira, baina Deba ibarretik

begiratuta, horiexek dira nabarmentzekoak.

1 Egiari zor, erabaki horren arrazoia ez da ulertzen erraza. Ez Iparraldean ez Hegoaldean ez da inon egiten

ahoskera hori. Ez da, beraz, ikusten inork erabiltzen ez duena nor batzeko ekarri den.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!