24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

192

Deba ibarreko euskara

da lehentasuna horri ematea, bera delako eremurik zabalenekoa, baina mendebaleko

ablatibo zaharrak ere ez dakar nahasbiderik eta kalterik.

Mendebalean gorde dira antzina Euskal Herri osokoak ziren hurbileko artikuluak:

lagunau, lagunori, lagunok. Denonak izandakoak direnez, denok daukagu erabiltzeko

eskubidea.

Orain arte aurkeztu diren ezaugarriak euskara batu orokorrean erabil daitezkeela

esan da, eta ondoren aurkeztuko direnak, berriz, Deba ibarreko tokiko batuetarako izan

daitezke egokiagoak.

Euskara batu orokorrean Euskal Herri gehieneko aldera (Paris aldera joan), Ipar Euskal

Herriko -ra / -ri buruz (Parisera buruz joan) eta Bizkaiko sartaldeko -rantz (Pariserantz joan)

baliatu ohi dira. Deba ibarrean -rutz erabiltzen da, eta indarrez, gainera, eta lekua egin

dakioke tokiko batuan.

Bizkaian eta Deba ibarreko alderdi batean NON kasuan erabiltzen da mugimenduzko

aditzekin doan aditz izena: egunkaria erosten joan da. Aukera zaharra da, literatura tradizioan

ondo sustraituta dagoena, eta ez dago baztertzeko eta gaitzesteko arrazoirik.

Aukera hirukoitza dago erdarako -(c)ion amaiera egokitzeko orduan: -(z)ione da Ipar

Euskal Herrian (kontribuzione), -(z)ino mendebalean (kontribuzino), eta -(z)io erdialdean

eta euskara nafarrean (kontribuzio). Horixe da euskara baturako onartu dena, baina beste

biak ere onar daitezke tokiko batuetan.

Ondoren aurkeztuko den ezaugarriak badauka bere alderdi txarra: ahulduta dagoela.

Mendebaleko -ginan atzizkiaz mintzo naiz, eskopetaginan dihardute lantegi horretan

tankerako adibideetan erabili ohi dena.

Deba ibarreko iparraldean -tikan (etxetikan), -gandikan (lagunengandikan), -gatikan

(zu ikusteagatikan), -rikan (dirurikan), -(e)nikan (ez neban uste etorriko zanikan) esan ohi

dira. Ez dakit hizkuntza idatzian lekurik izan behar ote duten, baina ahozko jardunean,

behinik behin, ez dakarte kalterik.

Laburbilduaz, hauxe da Deba ibarrak eskaintzen duena:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!