24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Deba ibarreko euskararen ezaugarriak

Eremu zabalekoa izan da, era berean, uzan / uzen ‘izain’ aldaera, baina gaur egun oso

galduta dago harra bera, eta animalia galtzeak hitza ahaztea ekarri du 2 . Badirudi

Debabarrena egon dela eremutik kanpora. Elgoibarren eta Mendaron behinik behin,

itzain esaten da.

Gaur egun arrotza da Deba ibarrean (h)uri ‘hiri’ hitza, baina Debagoieneko toponimian

badira Uribarri tankerakoak, eta uri idatzi zuten antzinako Garibaik eta Barrutiak.

Aldiz, Bizkai gehieneko uger ‘igeri’ ez da Deba ibarrera iritsi 3 , eta ezta, jakina, Bizkaiko

mendebaleko uzen ‘izen’ ere.

(2) Euskal Herriko beste leku askotan bezala, Deba ibar osoan egiten da e —> a dardarkari

azkarraren aurrean zenbait hitzetan. Dialektologiaren ikuspegitik begiratuta, badira

orokor samarrak diren aldaerak (baztar ‘bazter’, edar ‘eder’, hasarre ‘haserre’), baina baita

euskalki edo eremu jakin bateko bereizgarri direnak ere. Esate baterako, mendebaleko

euskarakoak dira barri ‘berri’ eta txarri ‘txerri’. Deba ibar osoan esaten da txarri, baina berri

dago Bergaran, Antzuolan eta Debabarrenean.

Mendebalean bardin ‘berdin’ ere erabiltzen da, baina hori Euskal Herriko beste zenbait

alderditan ere bada; Zuberoan eta Nafarroa Beherean barrena, bereziki. Deba ibarreko

hizkera batzuetan ere bada, baina oraingo honetan ere berdin esaten da Bergaran,

Antzuolan eta Debabarrenean.

Bizkaiko barrualdean beste hitz batzuetan ere gertatzen da e —> a, baina hango

agartu ‘agertu’, akar ‘aker’ eta garri ‘gerri’ aldaerak, esate baterako, arrotzak dira Deba ibarrean.

Badira, era berean, Bizkai gehienean ohikoak ez diren aldaerak eta Euskal Herriko

erdialdekoak diruditenak. Debabarrenera eta Deba ibarreko erdigunera ere iritsi dira

2 Eibarren, gainera, bestelako izena ere eman zaio: ur buztan (eta zenbaitek odol buztan) (Basauri & Sarasua

2003).

3 Juan Martin Elexpuruk (2004: s.v. igári) Leintz haranean uger esaten dela dio bere hiztegi zehatz eta aberatsean,

baina ez dabil zuzen horretan. Aramaioko Oleta auzoan baizik ez da erabiltzen aldaera hori, eta igeri

esaten da Aramaioko gainerako auzoetan eta Leintzen.

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!