24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Dialektologia

(1) *-ani amaieratik -ain egin duten arrain, usain eta zain, baina zai ere bada

Debabarrenean.

(2) Hitz hasieran n- duten narru ‘larru’ eta nasai (eta lasai hizkera batzuetan).

(3) Hitz amaieran -n duten mamin ‘mami’, ipuin (vs ipui) eta suhin ‘suhi’.

(4) eurak ‘berak’ (eta euren, eurei, eurekin…) tankerako izenordainak.

(5) Mendebaleko beste aldaera hauek ere badira: ardao ‘ardo’, aterri ‘ateri’, eskuma ‘eskuin’,

eskutur ‘eskumutur’, ete ‘ote’, gaztai ‘gazta’, guntzurrun ‘giltzurdin’, hamen (eta hemen),

hazur ‘hezur’, keixa ‘gerezia’, kipula ‘tipula’, kuma ‘kuna [sehaska]’, lehelengo (eta lehenengo),

mailuki ‘marrubi’, okotz ‘kokots’, txarri ‘txerri’, txixa ‘pixa’, urten ‘irten’ (eta erten hizkera

batzuetan).

LEXIKOA

Deba ibar osora edo gehienera iritsi dira mendebaleko ondorengo hitzak. Deba da,

berriro ere, besteengandik sarrien aldentzen dena, eta ez dugu hartuko kontuan.

Mutriku ere eremutik kanpora agertzen da inoiz.

(1) Asteko egunen izenak: martitzen ‘asteartea’, eguazten ‘asteazkena’, eguen ‘osteguna’,

bari(xa)ku ‘ostirala’, zapatu ‘larunbata’, domeka ‘igandea’.

(2) zeintzuk eta zertzuk pluraleko izenordainak. Alderdi batzuetan nortzuk ere erabiltzen

da, baina, gehienetan, zeintzuk da horren ordezkoa.

(3) Mendebaleko beste hitz hauek ere badira: ahalegindu ‘saiatu’, albo ‘aldamen’, argal

‘mehea’, astun ‘pisua’, berakatz ‘baratxuria’, bider ‘aldiz’, bits ‘aparra’, buzkantz ‘ardi odolarekin

egindako odolkia’ 6 , ei ‘omen’, eragin (> erain) ‘arazi’, esegi / eseki ‘zintzilikatu’, gabonzar

6 Bizkai barruan beste adiera batzuk dauzka buzkantz hitzak. Zenbait lekutan odolkiari deitzeko hitz generikoa

da, eta beste leku batzuetan, berriz, odolki handiari ematen zaio izen hori.

131

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!