24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Deba ibarreko euskararen ezaugarriak

(328, 335), eldu aurretikan ‘heldu aurretik’ (330), nunbaittetikan ‘nonbaitetik’ (339),

Zumarratikan ‘Zumarragatik’ (343)…

(5) Bizkai aldeko ezaugarritzat daukagu ablatibo zaharreko -rik erabiltzea mendirik mendi

tankerako esapideetan, baina ez da uste zuzena: Goierrin eta Urolaldean ere ezaguna da,

eta baita, beraz, Deba ibar osoan ere. Juan Martin Elexpuruk (2004) honako hauek jaso

zituen, besteak beste, Bergaran: makiña bat eskeko ibiltzen zan sasoi baten etxeik etxe

‘hainbat eskale ibiltzen zen sasoi batean etxerik etxe’(s.v. eskéko), erliak loraik lora gozuan

billa ibiltzen die ‘erleak lorerik lore gozoaren bila ibiltzen dira’ (s.v. gózo), iguindduta nago

tabernaik taberna ibiltzen ‘nazkatuta nago tabernarik taberna ibiltzen’ (s.v. iguinddu), goiz

guztia dendaik denda ikusmiran ibili naiz ‘goiz guztia dendarik denda begira ibili naiz’ (s.v.

ikusmíra), lenengo mendi gaillurra artu giñuan, eta gaiñik gain joan giñan tontorreraiño

‘lehenengo mendi gailurra hartu genian, eta gainik gain joan gintuan tontorreraino’ (s.v.

mendi-gáillur).

(6) Bizkaiko ekialdean bezala, hurbiltze adlatiboko -rutz(e) atzizki berezia erabiltzen da

Deba ibar gehienean: ezkerrerutz, etxeruzkuan ‘etxerako bidean’, goizalderutz, udabarri

alderutz…

Gainerako hizkeretan, berriz, erakusleetan (honutz, horrutz, harutz) eta hitz gutxi

batzuetan (barrurutz, beherutz, gorutz) baizik ez da erabiltzen. Oñati, Antzuola, Elgoibar,

Mendaro eta Deba daude eremu horretan, baina gaur egun -rutz sarri entzuten da herri

horietako gazteen jardunean.

(7) Aditz izena mugimenduzko aditzen osagarri denean, eta norabidea edo helburua

adierazten duenean, NON kasuan erabiltzen da Bizkaian. Baita Leintzen eta Aramaion

ere, eta azken herri horretakoak dira adibideak (Ormaetxea 2002): beras gure niñdduen

erutie bere errire maas batzen ‘berarekin nahi ninduen eramatea bere herrira mahats biltzen’

(83), ia etorten asen domekan baskaitten ‘ea etortzen haizen igandean bazkaritan’

(125).

Aldiz, Deba ibarreko gainerako hizkeretan —Mallabia ere tartean dela— NORA kasua

aukeratu da, Euskal Herri osoan bezala.

(8) Bizkaian bezala, erakusleek erro bera dute singularrean eta pluralean ia Deba ibar

osoan: honek ‘honek / hauek’, horrek ‘horrek / horiek’, harek ‘hark / haiek’, honen ‘honen /

77

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!