24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Soziolinguistika

Ez dut horrenbestez esan nahi, herri euskaldunetan dauden irakasleek bertako hizkera

jakin behar dutela nahitaez. Ezta hurrik eman ere! Askotan, gainera, ezinezkoa izaten

da hori, ordezkoak-eta egiten tarte laburregiak egoten direlako herri bakoitzean.

Baina lanean diharduten herriko hizkera jakin ez arren, begirunea eduki behar zaio behinik

behin, eta buru argikoa izatea ere komeni da, zuzen dagoena alferrik zuzentzen ez

ibiltzeko. Elgetan, esate baterako, zuzenak dira martitzena, eguaztena, eguena eta barikua,

eta ez dago horiek baztertuta, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala lau urteko

umearen buruan zertan sartu.

Euskara batua zabaltzeko modua eta mezua ere goitik behera aldatu behar lirateke.

Herri hizkeren ordezko modura aurkeztu ohi da orain arte euskara batua, herri hizkerak

baino zuzenagoa, aberatsagoa eta egokiagoa balitz bezala. Hori ez da inondik inora egia.

Mundu zabaleko hizkuntzalari guztiek diote aho batez ez dagoela berez eta izatez besteak

baino txarragoa edo besteak baino hobea den hizkerarik.

Euskaldunok batak besteari erraz eta eroso ulertzeko egin zen euskara batua, ez

euskalkiak txarrak eta ezgauza zirelako. Erdialdeko euskalkian oinarritu zen euskara

batua, baina ez zen hori euskalkirik onena, zuzenena eta aberatsena zelako aukeratu,

oso bestelako arrazoiengatik baizik: hiztun askok erabiltzen duelako, Gipuzkoan herri

haziak eta azpiegitura sendoa daudelako, eta Gipuzkoa Euskal Herriaren erdigunean

dagoenez, hango euskalkia euskaldun guztioi ulertzeko erraz samarra gertatzen zaigulako.

Ezaugarri soziolinguistikoak dira, beraz, erdialdeko euskalkia aukeratzeko

arrazoiak; ez euskalki horren bikaintasuna eta gainerakoen ezdeustasuna.

Azken batean, atzerriko hizkuntzak ikasteko modua erabili behar genuke euskara

batua zabaltzeko orduan. Ingelesa ikasten dugunean, esate baterako, ez zaigu esaten

euskara txarra eta ezdeusa delako ikasi behar dugula, ingelesa jakiteak beste herri

batzuekin errazago hartu-emanetan sartzeko, beste herri batzuetan erosoago ibiltzeko,

liburuak irakurtzeko eta era guztietako albisteak zuzenago eta lasterrago jasotzeko balio

digulako baizik.

Euskara batuak, era berean, beste alderdi batzuetako euskaldunekin hartu-eman erosoagoa

izateko, Euskal Herri osoan barrena lasaiago ibiltzeko, liburu eta hedabideetara

errazago iristeko balio duela erakutsi behar genuke, eta ez herri hizkeren ordezko edo

herri hizkeren lehiakide izateko. Modu horretan jokatuta, hiztunek lasterrago eta gogo-

181

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!