24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

80

Deba ibarreko euskara

Atzizkiaren antzinatasunaren erakusle, berriz, Esteban Garibaik XVI. mendean bildutako

esaera aldatuko dut hona: nok bere gogoaz esaginen (beraz, esaginen ‘etxeginen’).

(15) Debagoienean bizirik daude -dui / -doi aldaera zaharrak (orokorra -di). Aramaion -doi

erabiltzen da, eta bertakoak dira adibideak (Ormaetxea 2002: 76): arbolaroi ‘arboladi,

zuhaizti’, arestoi / agestoi ‘harizti’, arteroi ‘artadi’, gastañoi ‘gaztainadi’, intxaurdoi ‘intxausti’,

leixardoi‘lizardi’, maastoi‘mahasti’, pagaroi‘pagadi’, piñudoi‘pinudi’, urkidoi‘urkidi’, urresdoi

‘hurrizti’…

GARATU GABEKO ARAUAK

Bizkaian -to atzizkia erantsi ohi zaie adberbio gutxi batzuei: ederto, polito, txarto,

zatarto… Leintzen, Aramaion eta Deba ibarreko erdiguneko hizkera batzuetan ere bada,

baina ia beti -ki atzizkia lehiakide duela. Aldiz, Antzuolan, Bergaran, Oñatin eta

Debabarrenean -ki da nagusi: edarki, gaizki, galanki, poliki, txarki eta zatarki jaso zituen,

esate baterako, Jone Larrañagak (1998) Antzuolan. Baina horiekin batera, zihezto ‘zehazki’

ere bildu zuen —baita Kandido Izagirrek (1970) ere Oñatin—, eta horrek -to atzizkiak

antzina zeukan indar eta hedadura handiagoaren berri ematen digu.

Jakina, ondo eta hobeto esaten dira Deba ibarrean, baina berezia da hitz bi horien eremua,

Nafarroako Burunda ibarrean eta Gipuzkoa osoan ere erabiltzen direlako.

Oiartzunen, Hondarribian eta Irunen baizik ez dira esaten ongi eta hobeki. Alderantziz

ere, Deba ibar gehienean —Debabarrenean, Erdigunean eta Oñatin, bereziki— oso

zabalduta dago gaizki (vs bizk. txarto).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!