24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Soziolinguistika

Adizkien jokamoldean gorabehera ugari dago euskalki batzuetatik besteetara. Ipar

Euskal Herrian, esate baterako, NOR erara jokatzen dira afaldu, bazkaldu eta gosaldu: afaldu

naiz, bazkaldu gara. Euskal Herriko eremu zabalean, era berean, NOR erara jokatzen da

mintzatu aditza: mintzatu da vs hitz egin du. Mendebalean, ostera, NOR-NORK erara jokatzen

dira irten, igo eta jardun, eta NOR-NORI-NORK erara jarraitu. Tokiko batuetan behinik

behin, kontuan har litezke aukera horiek.

Deba ibarreko zenbait alderditan dagoen -t(z)eke aditz atzizkia ere (egiteke daukagu)

kontuan har liteke bertako batuan.

Nabarmentzekoa da atzizki horrek joan den aspaldian izan duen zabalkundea, nahiz

eta, nonbait, -t(z)eko atzizkiarekin gurutzatu eta behin baino gehiagotan oker erabiltzen

den. Esate baterako, hedabideetan entzuten eta ikusten diren ikusteke dago zein

hamaikako zelairatuko duen tankerakoak ez dira zuzenak. Deba ibarrean behinik behin,

bukatutako ekintzak adierazten dira -t(z)eke atzizkiarekin, eta etorkizunekoetan -t(z)eko

—edo -kizun— erabiltzen da: ikusteko, ikuskizun.

Laburbilduaz, hauxe da Deba ibarrak aditzaren morfologian egin dezakeen ekarria:

I) Euskara batu orokorrari:

a. eduki-ren adizkiak, *edun-en lekuan: ez daukagu dirurik.

b. jardun-en adizki trinkoak: dihardugu.

c.‘Partizipioa + TA’ egitura: aspertuta dago.

II) Tokiko batuei:

a. egon, ibili eta, jakina, jardun aditzak, ari izan-en ordez: ikasten dabil / ikasten dago /

ikasten dihardu.

b. Zenbait aditzen jokamolde berezia: irten du, igo du, jardun du, jarraitu dio.

c. -t(z)eke aditz atzizkia: egiteke daukagu.

195

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!